Txertotik garbi egoteko aukera
Txertotik garbi egoteko aukera –
Beheko sinatzaileok ondoko gogoetak helarazi nahi dizkiegu bai agintari publikoei bai herriari. Hartutako zenbait neurri egokitzat eta bidezkotzat jotzen baditugu ere, uste dugu gaur egungo neurria, “COVID agiria” deitutakoa, gehiegizkoa, justifikaezina eta gure oinarrizko eskubideen kontrako urraketa dela.
Osasun arloko hainbat legek arautzen duten bezala, pertsonok badugu erabakitzeko eskubidea gure gorputzari dagokionez, behar bezala informaturik egon ondoren, aukera eta tratamenduen artean hautatzekoa. Egungo neurriak gizartea bi bloketan sailkatu du, txertatuak eta txertatu gabekoak, horietako multzo bati enpresa pribatu eta erakunde publikoen zerbitzuetara sartzea galaraziz, ustez, gainerakoak babeste eta kutsatzea ekiditearengatik; jakin badakite ere txertoa bera dela kutsatzetik babesten ez duena eta berez inmunizatzen ez duena. Giza sailkapen honek ondorio sozial eta mediatikoak abiarazi ditu osasunaz haratago doazenak, gobernuak sustatutako tratamendu farmazeutikoa libreki jaso nahi ez duten pertsonak baztertzera eraman nahi dituztelako edota gizartearen isolamendua ezartzeko deia zabaldu dutelako, bi multzo horiek kutsatzen ez duten eta kutsatzen dutenekin identifikatuz. Puntu horretan, neurri baztertzaile eta debekatzaile hori absurdoraino ailegatzen da, zeren soinketa egiteko kirolgune publikoetara sartzeko debekua ezarri dietelako, hain justu, txertotik garbi egoteko aukera hautatu duten pertsona horiei, neurri profilaktiko gisa bizitza garbia eta osasuntsua egunerokoan eraman nahi eta ezin izanen dutelarik. Hori dela eta geure buruari galdetzen diogu ea aipatu neurria zigortzeko era bat ez ote den, gobernuak egindako tratamendu mota baten aldeko apustuari ez atxikitzeagatik.
Txertatzeko aukerari dagokionez gure ustea adierazi nahi dugu, zilegizkotzat, jakina, jotzen dugularik eta geuk aldarrikatzen dugun pazientearen autonomiari berari dagokiolarik, jende guztiaren intereseko eskubide osoa dena. Guk, aldiz, ez diogu inori galarazten inongo tokitara sartzea edota bere oinarrizko eskubideak erabiltzea tratamendu bat edo beste hautatzeagatik. Neurriak atzera eramaten gaitu historiaren une eta gune jakinetara, horietatik gizadiak zerbait ikasia zuela uste genuen. Ez gara akuriak edota esperimentazio animaliak, gizaki helduak gara, adimena, erabakimena eta eskubideak ditugunak. Egun urratzen ari diren eskubideak.
Agintari publikoei zuzendu nahi diegu hartutako neurriak eragin dituen ondorioen jakitun izan dezatelako esperantzan, sortutako domino efektuaz jakin dezaten, zenbait komunikabidetan lintxamendua izateraino ailegatzen dena bai eta gure kontrako gaitzeste nabarmena, zenbaitetan ia gorroto-delitua izateraino hurbiltzen dena; bai eta horrekin batera lehen zegoen gizarte barneko giro asaldatua areagotzea ekarri duelarik, familiartekoetan edo adiskideetan, lan eremuan edota gizarte erakundeetan.
Hauek horrela, sortutako egoeraren gainean gogoeta egiteko eskatzen dugu, sosegaturik eta hauteskunde aurreko kalkuluetatik at, uste baitugu neurri horrek ondorio soziofobiko okerragoetara eramaten ahal gaituelako. Galdetzen diogu geure buruari ea neurriak ez ote duen zerikusirik egun dagoen ideien eskasiarekin, izurriteari aurre egin beharko lioketenak; zeren, azkenik, ematen du COVID pasea presio modu bat baino ez dela, jende guztiak atxikimendua ager dezan gobernuak hautatutako tratamenduaren alde, debekuak eta murrizketak inposatuz.
Bitor Abarzuza Fontellas eta 58 sinadura gehiago
Ados baina, musukoa beti jantzita.
Ados baina, besteon osasuna lehenetsi eta arduraz jokatu.
Ados baina, txertoen kontran egindako gezurrezko kanpainak alboratu: gobernu eta multinazionalen ezkutuko interesak, 5Gak… eta gainontzeko babukeriak. Nahikoa da!
Ados baina, gizartearen kohesioaren alde paratu, hemen elkartasunaz ari gara, ala uste dugu gainontzeko guztiok gustura ari garela txertoak jartzen. Ez gara artaldea, konprometituta gauden pertsonak gara, esparru askotako militanteak eta mila borroketako intsumisoak. Beraz, ados nago, baina herri moduan joka dezagun.
Ene Yawhé, nor haiz Hi, eure hamar mandamentuak ezartzeko!
Benetan haiz jatorrizko borrokalaria?… ala bandintzapekoa?
Birusik ez da. Hau dena plandemia bat da, guri txipa sartzeko eta 5G eta grafenoaren bidez gu kontrolatzeko. Homeopatia eta tarota dira bidea!
Txertoak ez drogak bai!
Nik lehenengo bi dosiak konbentzimendu eta lasaitasun osoz jarri nituen. Macronen hitzak entzun ondoren, zalantza handiak sortu zaizkit hirugarrena jartzeko. Arazoa konpontzeko denok buru “argi” batzuen azken zelebrekeriari men egin behar badiogu, konponbidea baino, arazo larriago bat (osasun arazoa ez dena) sortzen ari garela deritzot.
Orain arte, edozein tratamendu medikoa jasotzeko, onespen informatua eman behar genuen. Orain onespena ez ematekotan mugimendu eta biltzeko eskubideak murriztu ahal dizkizute gero!