Txartel gorria ikurrinari

Txartel gorria ikurrinari

Txartel gorria ikurrinariEta bide batez, ikurrina euskaldun guztion bandera bakarra delakoaren defendatzaileei.

Eurovisioneko mezu zirikatzaileari amorruz erantzun dienen artean Urkullu lehendakariarena izan da nabarmena. Autonomi Erkidegoko buru moduan haserrea azaldu eta Espainiako Gobernuari eskatu dio berak ere hala defenda dezan. Gustu handiz, erantzun diote. Horrela, Euskal Autonomiaren, eta ez euskaldun guztien, izenean ikurrinaren defentsa sutsu egin du Espainiak ere.

Ikurrina bere sinbologi askatzailea galtzen ari da poliki-poliki. Zergatik ez zuten Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Iparraldeko Elkargo Bakarrak elkarrekin egin herri bakarraren defentsa? Nafarroako bandera ikurrinarekin batera jarrita gure ikur bikoitz modura, defendatuko al luke Espainiak?

.

Argazkia: Ignacio Gómez Cuesta
Txartel gorria ikurrinari

Euskara irakaslea

19 pentsamendu “Txartel gorria ikurrinari”-ri buruz

  • Xahoren bandera, lehen bandera errepublikarra. Sinbologiak txorakeria dirudi, baina epe luzera ikusten ari gara sinboloak ez zaintzearen prezioa.

    • Oso ados, etxaiaren sinbolo bat suntsitzeko modu errazena sinboloari esanahia aldatzea da. Zuk edukitzea esanahiaren kontrola. “Greziarrak” Egipto hartu zutenean bezala eta euren burua “faraoitzat” agertu.

  • Antza denez, mundu honetan gurea da identitatea eta sinbologia “gaindituta” dauzkan Herri bakarra.
    Ikurrina aldarrikatzearena, txorakeria?
    “Euskal” eta “eusko” guztiak “Basque” bilakatzea bezalakoa, nonbait: “basque team”, “basque label”, “basque center”…
    Proposamen berria unibertso mundialaren aurrean aurkezteko: “euskaldunak” hitza aurrerantzean “basquedun” bihurtzea

    • Ikurriña inoiz ez da gainditu, berriz diot erregionalista eta kristaua zela hasieratik. Nafarroakoa, koroa kenduta ere monarkikoa eta kristaua da. Eta praktikotasun ikuspuntutik ere ez du zentzurik ez bata ez bestea erabiltzeak, zer indar sinboliko du bandera batek bi bandoek erabiltzen dituztenean aldi berean?

      Aldarrikatzailearen diskurtsoa entzun behar baduzu aldarrikatzen ari duten irudiaren zentzua ulertzeko, akabo… Etxoin, hori Coca-colaren ikonoa da edo Errusiako bandera? Clickbait moduan agian funtzionatuko luke… Baina gure Estatuak ez du web orririk.

      Errepublikak ez dira horrela fundatzen, eta horrela ez baduzu egiten ez du gizartearen kontzientzian eragiten. Ez da independentzia aldarrikatzen egiten, eta gero irudi bat aukeratzen aukeratzearren, aurreko Estatua izanda ere. Estatua kolektibo jakin batek sortzen du. GUK sortzen dugu Nabar Errepublika hemen eta orain, konstituzio honekin eta printzipio hauekin, hemen eta orain. Eta printzipioak argi agertu behar dira banderan ere. Konstituzioa, bandera, leloa, territorioa argi azalduz, bestela ez du indar propagandistikorik.

    • Bide batez esateko: BASQUETEAM delakoak, goi mailako euskal-basque kirolarien erakundea omen denak eta Basque Countryaren kirol-ordezkari direnen bilgunea denak PITUFOLANDIAren kolore urdina baino ez du ikur modura.
      Eta noski, hain beharrezkoa dugun neutraltasun ideologikoa mantentzeko, IKURRINA BAT BERA ERE EZ DU JARRITA weborrrian.
      Beraz, hemendik harat, GORA EUSKADI URDINDUA ETA LIZUNDUA!

  • Ondo ulertzen dut banderak aldatzen ibiltzearen arazoa, JPF PFJ moduan. Baina errealitatea da bandera egokia ez dela aukeratu. Bata erregionala zen hasieratik. Bestea, independentismoaren marka bezala erabili baino lehenago jada frankistek jabetu zuten. Eta mugimendu independentista laiko eta errepublikarrak bere sinbolo propioa behar du gizartean ezagutarazi nahi badugu.

    Edozer dela ere Nafarroako kateak behintzat Estatu baten bandera dira, monarkikoa eta asimilatua izan arren, ikurriñaren aurrean argi eta garbi lehenesten dut.

  • Barkatu berriz ere spam-a, baina garrantzitsua da hau niretzat.

    Edonork ikusi dezake diodana egia dela, inperialista sutsuenek ere ikurriña eta nafarroako bandera defendatuko dituzte.

  • Peru Dulantz 2016-05-06 16:34

    Ikurriña da gure bandera, eta, gainera, oso polita da. Hori ere zalantzan jarri behar al dugu? “Euskaldunak munduan ez dugu parerik…” ergelkerian izango da, noski.

  • Beñi Agirre 2016-05-07 09:08

    Gaztelaniaz dago, baina, interesgarria iruditzen zait:
    http://nabarralde.com/eu/egunekoa/15196-un-pueblo-y-dos-banderas-

      • Ikurrina: “bandera sacada de la chistera”, “será siempre de inferior categoría”, etab.

        Betiko eskema:

        zerbait, azken ehun urtekoa den zerbait izanagatik ere, politikoki batzeko diseinatua denean, etorkizunaren jabe bilakatzeko proiektua aldarrikatzen eta sinbolizatzen duenean, gehiengo batek ontzat hartua izan denean… orduan, arkeologoen antzera, hilobiko hezurdurari erreparatzen zaio eta, hark bizirik zelarik izan zituen garaipenez eta porrotez oroiturik, haren aldarrikapena egiten hasten gara, estrategia politiko serioa bideratzeko sortutako enblemari bere potentzialitate guztia ahuldu nahi izango bagenio bezala.

        Ematen du geure baitan daramagula euskaldunok deabrua eta, harekin batera, etsaiaren gogoa eta asmoak

  • Hememgo biztanle gehienak Ikurtiña berea hezala badute balorea galtzen du? Noski ta nik espainiarra erabiltzennbadut ere ez? Ai ama,Nafarroarena ez ziren kateak ,hori gaztelarenngauza izan zan.
    Ikurriña gerea da,Independemtziarako bakio du ere,hori ez du errannnahi beste batzuknbaztertu beharndiranik edonezin degula estatu burujabe baten beste bat sortu.
    Beraz Espainiarzaleaknnahiko dute beraiena bezala sentitu gurea ez izateko?
    Ba espero dut besteen bikotekidekin hau ez aplikatzea,bestela gure senar,emazte,neskalagunak….
    Beraientzako izango zirelako.

    Mobiletik nabil,ea ulertzen dan.

  • “Zergatik ez zuten Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Iparraldeko Elkargo Bakarrak elkarrekin egin herri bakarraren defentsa?”

    Nekez egin zezakeen deusen defentsa oraindik gauzatu gabe dagoen erakunde batek, izen ofizialik ere ez daukan eta ‘Iparraldeko Elkargo Bakarra’ deitu duzun horrek.

  • Beñi Agirre 2016-05-12 01:34

    Zer gertatzen da hemen?

    IKUSI ARGAZKIA: http://static01.diariodenavarra.es/uploads/imagenes/8col/2016/05/10/_barkos2_bfd39d38.jpg?6a11db59b001ae869c4eef6f1f926a1f

    Bi lurraldetako goi agintariak adiskidetze ituna sinatzen. Ez dira biak euskaldunak? Ez dira biak Euskal Herriko herritarrak? Ez dira biak Nafar Estatu bakarra izan zeneko ondorengo agintari zilegiak? Hortaz, zer dela eta bi bandera? Bata omen da Euskal Herri guztirako, Baskoien lurraldea izan zen guztientzako eta bestea, berriz, horietako batzuentzako soilik? Zein da zein?
    Ez al da garbiagoa biak gureak direla onartzea eta Nafarroa Garaian ikurrina jartzea gogoko dugun bezala, gainerako lurralde osoan ere nafar bandera bestearen ondoan jartzea? Kontra dago baten bat?

  • Beñi Agirre 2016-05-12 01:36

    Zer gertatzen da hemen?

    KLIKATU argazkia ikusteko: http://static01.diariodenavarra.es/uploads/imagenes/8col/2016/05/10/_barkos2_bfd39d38.jpg?6a11db59b001ae869c4eef6f1f926a1f

    Bi lurraldetako goi agintariak adiskidetze ituna sinatzen.
    Ez dira biak euskaldunak? Ez dira biak Euskal Herriko herritarrak? Ez dira biak Nafar Estatu bakarra izan zeneko ondorengo agintari zilegiak?
    Hortaz, zer dela eta bi bandera? Bata omen da Euskal Herri guztirako, Baskoien lurraldea izan zen guztientzako eta bestea, berriz, horietako batzuentzako soilik? Zein da zein?

    Ez al da garbiagoa biak gureak direla onartzea eta Nafarroa Garaian ikurrina jartzea gogoko dugun bezala, gainerako lurralde osoan ere nafar bandera bestearen ondoan jartzea? Kontra dago baten bat?

    • Beñi Agirre 2016-05-12 07:43

      Ikus irudia linkean

      • Peru Dulantz 2016-05-12 09:11

        Irudi horrek errealitate instituzional espainola baino ez du islatzen. Seguru nago Uxuek ikurrina beretzat duela, Euskal Herria bere nazioa dela pentsatzen dugun gehienok bezala.

  • Beñi Agirre 2016-05-12 11:27

    Ados. Irudi horretan, bai Iñigo bai Uxue Espainiako bi erakunde konstituzionalen ordezkari lanetan ari dira. Horregatik daude bi bandera, biak konstituzionalak eta biak gu banatzen gaituen instituzio nagusiago batek “homologatuak”.
    Ados. Sinboloek sentimenduak mugitzen dituztenean dute esanahi jakin bat, gainerakoan, koloretako oihalak baino ez dira. Kontua ez da Uxuek zein ikur hartzen duen “beretzat”; kontua da, guk geuk elkarrekin, gaur egun nagusiago dugun estatu baten pareko beste bat ez dugun bitartean, ez dugula estatu-sinbolo bakar bat. Hori gertatu bitartean, guretzat hartu beharko ditugu gureak diren oro, eta hori gertatzen denean, ez Uxuek, euskal-nafar orok baizik, erabakiko dugu nolakoa izango den munduaren aurrean ordezkatu gaituen ikurra.