Txanpions mailako Realaren binetak!

San_Mames_BarriaWhatsApp bide heldu zait azaleko irudia. Marrazketabar sinadura atzean dagoen artistak egindako bineta da. Realzale amorratua da bera. Azken binetan Athletic-en estadio berriaren aitzakian barre pixka bat egitea erabaki du. “San Mames Barria: Txanpionsa ikusteko bereziki diseinatua”, dio, laugarren harmailan telebista pantaila erraldoiarekin. 

Mikel Sorok 2012an zabaldu zuen Marrazketabar-ek bloga. Ordutik sarri-sarri eguneratu du webgunea binetekin. Marrazki guztien artean Realari buruz egin dituenak nabarmendu dira. Champions League-aren sukarra aprobetxatuz hamaika marrazki berri sortu ditu gaiari buruz. Hain handia izan da arrakasta, marrazkidun kamisetak saltzen hastea erabaki duela. Realareko jokalariek ere erabiltzen dituzte!

2012ko denboraldian astero-astero sortu zuen binetan bana. Realaren armarriak eta Anoetako estadioak ez zuten sekula horrelako graziarik eduki!

abeslaria

Begira nola sortzen dituen marrazkiak, making of bideo honekin:

 

13 pentsamendu “Txanpions mailako Realaren binetak!”-ri buruz

  • Marrazkiak oso politak… Hori bai, hemen ere erdara nagusi.

  • Aupa Athletic! 2013-09-19 13:52

    Zer da barregarria honetan? Hau da errealzale batzuek champions disfrutatzeko daukaten era? Athletic zirikatzea? Tristea eta penagarria deritzot.

    Nik ostera, sorte ona opa diet Errealari eta errealzaleei eta Europa guztitik atera eta erakutsi ditzatela euskara eta Euskal Herriko ikurrak.

    Ondo ibili!

  • Aupa Athletic-i 2013-09-19 23:14

    Ia orain ezin dugun guk ordaindutako estadioaren gainean barre egin!

    Bilbotar hauekin arnas-kutxa debakit maiz.

  • Anoeta nork ordaindutakoa da ba?
    Aupa Athletic!-ek dioen moduan, penagarria da (eta zerbaiten sintoma) norberaren taldearekin gozatzen egon beharrean auzokoari begira ibiltzea

  • agapitonekua 2013-09-20 12:50

    Ze umore gutxi, ene bada. Dena dela,

    Nola ez gara ba auzokoari begira egongo egungo egoeran san Mamesen gastatu den dirutza lotsagarria eta obszenoa justifikatu eta besteena ukatzeko Jaurlaritzako arduradunak “no se puede tener 3 de todo” botatzen dienean auzokoei. Eta Anoeta ere diru publikoaz egin zela esatea, Anoetaren eta San Mamesen finantziazioaz, jabetzaz, exigentziez eta inguruko zirkunstantzia guztiez paralelismo bat egitea, barregarria (edo negargarria) da.

    Nola ez gara ba auzokoari begira egongo, mediatikoki egon den bonbardeo itogarriarekin, adibidez, ETB pizten dugun bakoitzean San Mames Barria agertzen bada (Bilbon zirkulazioa ebaki edo aldatu dela moduko txorradak esateko bada ere).

    Nola ez gara ba auzokoari begira egongo, ustez auzokoari begira ez daudenen eskutik gezur eta errespetu faltak nozitzen baditugu denok ordaindutako medio publikoetako tertulietan.

    Zerbaiten sintoma? jakina, sintoma asko agente batzuek eragiten dituztela ez ahaztu.

    Kuriosoa da antzeko erantzunak jasotzen ditudala Real Madril edo Bartzelonako zaleei esaten diedanean bi ekipook etsai estrategikoak direla, Bankia eta telebistarekin eramaten duten dirutzarekin tranpa ere egiten dutela… Haiek ere konplexuak eta sintomak haizatzen dizkidate. Beno, nik nahiago akonplejatu izan kontzienteki beste gauza batzuk izan baino.

  • “Ze umore gutxi” dio 3 lerroko iruzkin iñozo bati 30 lerroko iruzkin hausnartu eta sakon batekin erantzuten dion batek.
    Garbitu lerdea aho ingurutik.

  • agapitonekua 2013-09-20 13:34

    Umore gutxi nioen umorezko biñeta bati erantzundakoak zelako zure iruzkin hori. Nirea, ordea, zuri erantzundakoa da, eta zurea ez zen umorezkoa. Uste dut diferentzia argia dela.

    Eta umorezkoa ez izateaz gainera, besteon “zerbaiten sintoma” haizatzen eta “penagarria” kalifikatzen dituen iruzkin hori iñozoa iruditzen bazaizu, ikustekoa izango da nolakoak esango dituzun iñozoak ez diren iruzkinetan.

    Lerdearen hori ere umoretzat hartu behar al dut? Ba, ez dut harrapatzen txistea aizu.

  • Oxandabaratz 2013-09-20 17:41

    Ni Athleticzalea naiz, eta Mikel Soro honen bineta oso ondo iruditzen zait. Barre egiten du, baina ez du inor iraintzen. Are gehiago athleticzale batek “erantzuna” eman dio Anoetaz trufa egiten duen beste bineta batekin eta elegantziaz hartu du bere txiokinean.

    Ezin berdina esan hemen parte hartu duten errealtzaleez: “bilbotarrak” ez dakit zer direla (noski hori idatzi duenak bilbotarrak baino gehiagotzat izango du bere burua bere jaioterria beste bat izan delako), edo iraindu egiten ditugula (izenik ez dut emango, baina DV eta NdG-ko irain anti-bilbotarern mailara iritsi den kazetaririk ez dago Bilbon eta badakit zertaz ari naizen).

    Finantzaketa bai; lotsagarria, Anoetarena izan zen bezala. hala ere DENA kontatu behar da, Athleticen propietatean zuen estadioa eta lurra galdu ditu erdi-publiko bat egiteko. Ereala estadio publikoz estadio publiko joan da (ez du galera patrimonialik izan). Bestalde, lege konkurtsalaren zergen kitatzeaz (hori nork ordaindu izna du?) eta oraingo Gipuzkoako Foru Aldundiak (EH Bildu) aurreko legegintzaldietan (EAJ) Errealari emandako “laguntza irregularrez” ere zeozer esan daiteke. Beraz, faborez, ez uste besteak baino “gixajoagoak” edota besteek “zanpatuak” zaretenik, zuek ere baduzue zer ezkutatu eta.

  • Oxandabaratz, finantzaketen lotsagarritasunean bata zein bestea parekatzen dituzunean, agerian geratzen zara. Aipa ezazu adibidez zenbat jarri duen arabar batek San Mameserako eta zenbat Anoetarako, edo altxor publikoari eta erdi-publikoari (kutxabank) zenbat kosta zaion bata eta zenbat bestea.

    Baita Foru Aldundien laguntzei buruz Gipuzkoakoa bakarrik aipatzen duzunean… Gipuzkoakoa ez den ekiporen baten jokalariak zergapetzeko modalitate bereziez ez duzu ezer esaten.

    Eta irainez eta kazetariez… argi dago bakoitzak nahi duen koloreko errealitatea ikusten duela. Nik behintzat ez dut nire zergekin ordaindutako kazetaririk ikusi Athleticeko entrenatzaile bati zelai batean kristonak eta bi esaten, forofo burugabeenaren modura… Realeko entrenatzaile bati esan zitzaion bezala.

  • Oxandabaratz 2013-09-21 13:18

    Agerian geratzen naiz beste aunitz geratu izan diren bezala Ama Birjina minduaren plantak eginez bereak isildu dituztenean. Orain arte zenbat errealtzale edo baskoniazalek kritikatu izan dute diru publikoz egin izan diren Anoeta edota Zurbanoko pabiloia? (Anoetaren erremodelazioa egingo dela ere kontutan izan). Noski biak direla kritikagarriak, baina orain arte ikus-ezarena egin, eta “besteak” egiten duenean, “noski, beti besteen mesedetan!” esatea, ba hori bai dela barregarria eta agerian geratzekoa. (Zubietako lurrena aipatu al dugu orain arte? Horra beste koxka)

    Noski ez dudala zergaketa horrena aipatu, kritikaren jomuga ez zelako hainbeste “batek egin besteak gehiago” defendatzea, hemen agertzen den aldebakartasuna dudan jartzea baino; hau da “beti besteak, guk inooiz ez”. Hala ere, altxor publikoa aipatu duzunez, zergaketa hori baino (ez direla jokalariak bakarrik, errenta kopuru bat izan da, hau da Espainiako Beckham Legearen antzekoa, hori bai, bidegabekoa eta lotsagarria), talde baten zerga-kitatzea (eta ber-bideragarritasuna!) denon artean ordaintzea, ba altxor publikoarentzat ez da oso katoliko geratzen…

    Kazetari horrenaz ez dut ideiarik ere zertaz ari zaren, ez sinesten ez dizudalako, baizik eta ikusi ez dudalako; biana penbnagarria iruditzen zait (Gipuzkoako hedabideetan -pribatuak, hori bai- ageri diren irain kopuru sistematikoak bezala)

  • Oxandabaratz 2013-09-21 13:50

    Portzierto, Errefau eta Mikel Soro, zorte on Txapeldunen Ligan.

  • Nigatik ez litzateke inon egingo horrelako gastu publikorik, ez anoetan ez san mamesen ez inon.

    Baina aizu, Anoeta diru publikoz egin zen ondasun publikoa delako. Ez da Realarena, ez da entitate pribatu batena, eta Realak ordaindu egiten du han jokatzeko. Birmoldaketa egingo den (eta bereziki nola) ikusteke dago. Berriro diot paralelismoak ezartzen dituzunean agerian geratzen zarela. Eta desberdintasun nabarmenak seinalatzen ditugunean Ama Birjinaren plantak egiten ditugula esatean, berdin. “No puede haber 3 de todo”, ez da argitu beharrik.

    Zorte on zuek ere San Mames berrian. Sinesten ez baduzu ere, Athleticen kontra ez dut ezer (are gutxiago athleticzaleen), diru publikoak manejatzen dituztenen kontra baizik.

  • Oxandabaratz 2013-09-22 19:28

    Errefau; bi kontu.

    1-San Mames (berria) ere ez da Athleticena, elkarte batena baino (baina bai bata zein bestea, nahiz eta ondasun publikoak izan elkarte pribatuen -hau da, kluben- gozamenekoak dira, bai bata zein bestea). Konparaketak, berriz esaten dut, ez ditut kontu honen inguruan soilik aipatzen, hainbat konturen inguruan baizik (aipatu ditut).

    2-Nik ez dut esan zuek Athleticen edo athleticzaleen kontra ezer duzunik. Post honetako errealtzaleak aipatu izan ditudanean, zu oraindik ez zinen postean, beraz zuri konkretutki ez dizut ezer leporatu.

    Ondo segi