Twitch-eko komentario homofoboak
Twitch-eko komentario homofoboak –
Twitch gizarte-sarean zenbait donostiar gaztek egin dituzten komentario homofofoak direla-eta, biolentzia handia adierazten duten hitzak erabiliz gainera, gure erabateko gaitzespena jakinarazi nahi dugu.
Gertaera homofobo hau ezin dugu gorroto delitu gisa baino izendatu. Gehituri tamalgarria iruditzen zaio geure jendartean LGTBIfobia horren nabarmena izatea, baita geure kolektiboaren aurka egitea horren erraza izatea ere. Gehituren izenean, geure babesa eta baliabideak eskaintzen dizkiogu @JULBIT-i, biktima senti ez dadin eta, aitzitik, geure gizartea berdintasunaren eta LGBTI kolektiboaren aurkako diskriminazio ezaren alde borrokan jarrai dezan, beraren eta guztion alde.
Txalotu nahi dugu aipatu gizarte-sareak pertsona homosexualei buruz “hil” eta “gaixotasun” hitzak erabiltzen zituen komunikazio kanala eten izana.
Fiskaltzari eskatzen diogu, bereziki gorroto eta bereizkeriari buruzko delituentzako fiskal delegatuari, gertatutakoa ikertzeko diligentziak abian jar ditzala.
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu lehenbailehen onar dezala LGTBI pertsonentzako benetako berdintasun eraginkorra xede izango duen lege proiektua, zeinak, besteak beste, politika publikoko tresna egokiak sortu beharko bailituzke, LGBTI-fobia deuseztatzeko gazteengan eta gizarte osoan, eta, halaber, LGTBI pertsonen eskubideak eta segurtasuna, batez ere zaurgarritasun egoeran daudenenak, bermatu beharko bailituzke.
Twitch-eko komentario homofoboak