Trollen Top zerrenda
Interneteko fauna aberatsean troll-ak ezinbesteko animaliak dira. Neurrigabe astunak, denbora librez aspertuak eta zirikatzen iaioak. Euskaraz baditugu gutxi batzuk, eta Euskal Herriaz hainbat. Twitterreko TLa alaitzen diguten troll-en zerrenda osatu nahi dugu. Laguntzeko prest? Neuk Top3a proposatuko dut.
1. EuskalTroll (@EuskalTroll)
Troleatzeko sortu gara!! Umore petral eta nazkagarria guztiontzat.
Bere Gif animatuaren atzetik dabiltza 2.300 jarraitzaile baino gehiago. Umap-en zerrendan agertzen den lehenbiziko Trolla da, euskalduna den seinale. #TROLOLO paregabeak egiten ditu. Tumblr-a ere martxan du trolleo zibernetikoa euskal hirira-herrira-etxera-baserrira ekartzeko.
2. Sabino Arana (@aranagoiri)
Euzkaldunen aberrija Euzkadi da. Euzko Alderdi JELtzalearen sortzailea naz, agian zeure ixena neuk asmatu neban / Founder of EAJ-PNV & Basque onomastics expert.
Troll-en Troll-a. 14.300 jarraitzaile ditu, nahiz eta aitortu beharko duen bere hizkuntza baztertu duela ia Unamunok baino era gordinagoan. Urrutizkin eta izparringiz alaitzen ditu bere euskarazko txioak, eta ZuZeun bertan du ahaztutako blog bat. Espainiako jendilajearen RTak eta #ijoputaska amaitzen duten eztabaidak Arana Goiriren dardo pozoitsu, irudimen eta trebezia dialektikoaren aletxoak besterik ez dira. Irailaren 15ean “tabako bila” joan zenetik ez da haren arrastorik izan.
3. Artzaintza (@artzaintza)
Malaletxe-z blai idazten du Artzaintzak (nagusiki erdaraz). Denen kontura barre egiteaz gain, sareko gaitz guztiak bere egiten ditu bertxio bidez. Ertzaintza eta Guardia Civil-a batu ditu, logo bakarrean. (Esne Beltza-ren jarraitzailea bazara bere iruzkinek mindu zaitzakete)
Eta badaude gehiago ere… zein proposatzen diguzu?
4. Ikastrolla (@ikastrolla)
Txapela buruan, trollea munduan.
5. ETAInfo (@ETAinfo)
Somos Euskadi Ta Artaburuak. La vida en el zulo.(Detrás de las cámaras). Diputación de Gipuzkoa