Trenetik etorritakoak II
Trenetik etorritakoak II –
Beharbada gaizki ulertu nuen Jose Mari Pastorrek idatzitako artikuluaren zatia eta ironia zatia zen eta ez errealitatea deskribatzeko modua, ados. Gaizki esandakoak barkatu…
Baina egia da azkenaldian inguruko pertsona batzuekin hitz egin dudadana: Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko euskaldun asko noizbait beste euskaldunengatik gutxietsiak sentitu garela eta badirudi beti besteen onarpenaren bila ibili behar garela (dela gure jatorriagatik, dela euskara batuan hobeto edo okerrago aritzeagatik…)
Eremu euskaldunak defendatzea ondo dago eta beharrezkoa da, baina eremu erdaldunak ere Euskal Herriko zati dira, ez mapan itsatsita dagoen zati bat soilik. Eremu hauek ezagutuz eta bertakoekin harremanak sustatuz soilik lortuko dugu elkar ezagutzea eta mespretxatzeari uztea.
Eta saia gaitezen Ezkerraldea adibide positiboetarako ere erabiltzen, mesedez. đŸ˜‰
Mespretxuz hoiek orokorrean gezurra ez balira.. Nor integratu zen non? Beraiek ez. Gu integratu behar izan ginen ta beti makurrarazi gintuzten. Utz dezatela aitzakiak ta gezurrak ta konponduta. Hauek dira diotenak euskara inposatu zitzaiela. Beti besteen errua da dena.
Eremu erdaldunetako euskaldunoi buruz nabil, integratuta gaudela suposatzen da…baina hala ere,batzuetan gutxietsita sentitzen gara, hori baino ez. Badakigu lan handia egin behar dela oraindik,baina geuk bakarrik ezin dugu. ondo izan, Sugaar
Egin dezagun gauza txo bat. Eremu horko erdaldunak, Bilbo ta herri handienetatik atera, herri txikietara eraman, ta Bilbon denak senegaldarrak ta erakunde publikoek senegaleko hizkuntza batean derrigorrez. Gero esaten dugu zer den jendea gaizki tratatzea ta arrazismoa. Ez diot arazorik egon ez zenik, bainan Espainia ta Frantziatik etorritako gehienak, nazionalista espainiarrak dira. PSOE bozkatzeaileak, gure herria ta herritarrak bortizki erail, jasarri… dutenak. Ta etorri zirenean, beste estatuetakoak ez bezala, bertokoa baino eskubide gehiagorekin. Beraz norbaitek barkamena eskatu behar badu, beraiek dira. Beraien herrietan jateko ez, hona etorri ta uste duzue mesedea egin zenutela. Ba ez. Lana behar duen jendea beti soberan egon da. Ta inork gaizki tratatu bazituen, enpresariak izan ziren. Gu gaizki tratatzen gaituzten bezalaxe.
Barkatuko didazu, baina, uste dut ez duzula ezer ulertu. Ez gaude ari aspaldiko kontuez, gaur egungo eremu horietako euskaldunok ditugun bizipenez eta sentimenduez baizik. Hain zaila egiten al zaizue ulertzea batzutan irainduak edo mespretxatuak sentituko garela?
Nire aurreko iruzkina Suagaarrek egindakoari erantzuteko zen, ez egileari.