Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria –

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria
ARG: Teknopolis saioaren lantaldea, babesleekin (EITB)
  • 20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian
  • Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean

Gaur goizean aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Hain zuen, asteburu honetan abiatuko da, ETB1en eta ETB2n; bietan, ordu berean: 13:30ean.

Elhuyarrek eta ETBk elkarrekin ekoitzitako saio honek 20 urte egingo ditu gai zientifiko-teknologikoak azalduz, modu erakargarri eta ulerterrazean. Denbora horretan, etengabeko bilakaera izan du saioak, eta, aurten ere, esperientziaren eta berrikuntzen arteko oreka bilatu dute.

Aurreko urteetan bezala, Iñaki Leturia Yurrita izango da aurkezlea, baina aurpegi berriak ere aurkituko ditu ikusleak, kazetari gazteak batu baitira esperientzia handiko taldeari. Zuzendari-lanetan, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera arituko dira. Lehenengo saioan, Bardea izango da protagonista.Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.