[Txio-Katea] Tourra dela-eta, euskal errepublikazale baten autokritika
Tourra dela-eta, euskal errepublikazale baten autokritika –
Unai Apaolazak egin du, txio-kate bidez, Tourra dela-eta autokritika. Eta interesgarria iritzita, egilearen beraren baimenarekin, ZuZeura dakargu orain:
Tourra dela eta autokritika moduan hartu daitezkeen ideia solte batzuk boz gora:
1. Izugarria da oraindik mobilizatzeko dugun gaitasuna.
2. Fokua existentzian (nazioa gara…) jarri dugu zer nahi dugun (euskal errepublika) esan beharrean.
(1/4) pic.twitter.com/f3f0j6fSYa— unai apaolaza (@unaiapaolaza) July 4, 2023
3. Existentzia, soiilik, errazegi folklorikotzat hartu daitezkeen bereizgarrietan zentratu dugu.
3. Existentzia lehenesteak, besteen onarpenean kateatzen gaitu.
4. Besteen onarpena lehenesteak, oraindik, subordinazioaren logikan gabiltzala erakusten du.
(2/4) pic.twitter.com/T9cDZR4T6q
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) July 4, 2023
5.Subordinazioaren logikak, besteei, “zintzoak” garela demostratzera garamatza, horrela zerbait emango digutelakoan.
6. Subordinazioaren logikatik atera ezkero oraindik dugun mobilizatzeko gaitasuna handitu eta indartu dezakegu.
(3/4) pic.twitter.com/XTwfdo0UaJ
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) July 4, 2023
7. Erabaki nahi dugula azpimarratu beharrean zer erabaki dugun (euskal errepublika) azpimarratzeko aukera galdu dugu. Gure posibilitaten azpitik ari gara konfrontatzen.
(4/4) pic.twitter.com/Zp52BKEY71— unai apaolaza (@unaiapaolaza) July 4, 2023
Tourra dela-eta, euskal errepublikazale baten autokritika
Erabat ados puntu horiekin. Zintzoak garela demostratu beharra, hori bete-betean jo du. Horrela da, homologazioa lortu nahi horretan askotan kutre izatera ere iristen gara. Bide batez, txintxetak jarri dituztenak subnormalak dira. Eta kateatu nahi izan zuten horietaz zerbait badakigu? Zein zen euren aldarria? Erabat isildu da eta susmo txarrak dauzkat… ertzainak ez ziren izango ba agian?
Zintzoak garela frogatzeko errazagoa zen betiko Freedom for the Basque Country mantentzea, askatasunik ez digula azpimarratzea, okupazio espainiar eta frantsesa salatzea.
Baina Gure Esku erakunde ez abertzalearen esku uzten badugu lidergoa horrelaxe jarraituko dugu… konplexuz beteta.