Tolosako I.Alardea eta egun pasa
Zumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako bataila oroitzeko Tolosako I.Alardeaz gozatu eta garaiko Tolosa herria ezagutzeko.
EGITARAUA eta IZEN-EMATEA (Izen-emateko azken eguna Ekainak 10, ostirala. Plaza mugatuak!)
Ekainak 12, Tolosa
10:45 |
|
Bisitari eta Museoaren arduradunen bilkura Nafarroako zubian. Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondok “Tolosako batailaren” azalpena egingo digute. Idiakez jauregira (Kasinoa) bisita eta hamaiketakoa. | |
12: 00 | |
Musika eskolaren aurrean ikuskizunaren hasiera: arma ikuskatzea, desfilea eta ariketak Triangelu plazan. | |
13: 00 | |
“Gasteizko bataila” edo “Wellingtonen garaipenaren” interpretazioa eta koreografia Nafarroako zubian. | |
14: 00 | |
Tropen azken desfilea. | |
15: 00 | |
Alardearen partaideekin herri bazkaria Berdura plazan. 45 musikariek giroa berotzen lagunduko dute. (Menua: Foie eta entsaladilla errusiarra, Itsaski pastela, Masailak saltsan, Teilak eta zigarroak, Ardoa eta likoreak) | |
17: 00 | |
Bisitaldi gidatua Antxon Bandres eta Emilio Latorreren eskutik. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleetatik egingo da bisitaldi gidatua, frantsesadan garrantzitsuak izan ziren eraikinetan arreta jarriz. |
Prezioa:
35 €. Azalpenak, hamaiketakoa, bazkaria eta bisita gidatua barne.