Enpresa handiak sustatzen

IKT-Microsoft-txikia11Microsoft bezalako enpresekin dauzkagun konpromisoak norainokoak dira? Noiz artekoak? Diru publikoa “gure” enpresa pribatu batzuei bideratzen noiz arte? Zergatik sustatu sare sozial batzuk diru publikoarekin?

 

Jaurlaritza MicroSoft enpresarekin hain ondo konpontzea ez zaigu batzuei berrikuntzarako biderik onena iruditzen.

berrikuntzaeuskaraz.com

Software libre (eta ahal bada elebidun) sustatzen ahalegin handiagoa egin beharko lukete. Hezkuntza sailean, esate baterako. (Ni kokoteraino nago egon naizen ikastetxe guztietan Windows XP gaztelania hutsean topatzearekin!)

Diru publikoa Microsoft bezalako “Gobernuz Kanpoko Erakunde” batengana bideratzea blogetatik baino harago salatzen asmatu beharko genuke, bai.

Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz, jakina) + Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea… Eta funtzionarioak ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak inork sinesten ez baditu ere, “inertziak” agintzen du.

Edo nork agintzen du?

Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat ere bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien bultzada.

EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare sozialei doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun, gure zergen kontura. Freskagarri bat aipatu dute eta ez dute marka aipatu. Merkatu bat aipatu dute eta merkatuaren izena ez dute aipatuko baina sare sozial esan behar denean munduan bi sare sozial besterik ez baleude bezala jokatzen dute

Frantzian horrelakoak mugatzeko ahalegin handiagoak egingo dituztela entzun dut.

[1] http://www.berrikuntzaeuskaraz.com/index.asp?area=agenda&lan=eus
[2] http://www.eitb.com/radio/radio-euskadi/detalle/178596/
[3] http://www.eitb.com/corporativo/detalle/670161/eitb-traslada-su-dialogo-social-twitter/
[4] http://www.ufwesley.com/the-prohibition-of-mentioning-facebook-and-twitter-in-french.html

Eusko jaurlaritza, microsoft, sare-sozialak

Zer duzu buruan “Enpresa handiak sustatzen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude