The New York Times-en erredakzio bileran

MTgwOQ==

Egunkari bat eskuartean izan eta bat baino gehiagok pentsatuko zuen hainbatetan nola egiten den.

Nork erabakitzen du albiste hori azalera eramatea, eta beste horri zutabe bat besterik ez ematea? Gai korapilatsuetan nork hartzen ditu erabakiak? Zeintzuk dira eztabaida gehien sortzen duten gaiak? Edota zein irizpide dituzte informazioa lantzeko?

Ziur bati baino gehiagori, galdera horiexek eta beste hainbat burutik pasa izan zaizkiola behin baino gehiagotan.

The New York Times-ek erantzunak emango ditu hemendik aurrera. Egunero, eguerdiko 13:00etan, erredakzio bilera Internet bidez emitituko baitute. Gai garrantzitsuenak nola jorratzen dituzten ikusteko aukera eskainiko dute.

Ekimen interesgarria eta ausarta, zalantzarik gabe. Ez ote dira, ordea, erabakiak bilera baino lehenago hartuko? Erredakzio bilkurak ez ote ditu gidoi batek mugatuko, hemendik aurrera?

Irudia | The New York Times-eko erredakzioko bilera | zz | Creative Commons By SA