Zergatik deitzen diote Vizcaya?

La Informacion agerkaria irakurtzen jarri, eta Vizcayako kostaldean marrazo bat agertu zela irakur dezakezu.

Ez pentsa ordea euskal leku izenekin egiten dutenik hau. Diario Vasco egunkarian, Kataluniako Voltako notizia eman zuenean, Bañolasen amaitutako etapan Cavendishek irabazi zuela zioen.

Bañolas, Geronan dago gipuzkoako egunkariarentzat.

Astebete lehenago, egunkari berak, eta beste txirrindulari karrera batez, BTTz kasu honetan, Banyolesen gertatu zela jartzen du.

Banyoles Gironan ote dago?

Bilatzen hasita

Bilatzen hasita, Vizcaya erabili zuen El Paisek ere atzoko edizioan, hemen eta hemen. Artikuluan irakur daitekeenez, Vizcaya ez ezik, Gipuzkoa Guipuzcoa da eta Araba Alava.

Diario Vascok, Gipuzkoaz aritzeko, Guipuzcoa erabili zuen martxoaren 22ko berri honetan. Kasualitatea ote da agentzietako berria izatea hau?

Europa Press agentziak ere Guipuzcoa darabil bere oharretan. Ikus hemen.

Izen ofizialak

Foru Aldundia, Gipuzkoakoakoa, GIPUZKOA da erdaretako adieretan ere. Bizkaiako foru aldundia ere, BIZKAIAkoa da. Arabakoa, ALAVA da, gaztelaniaz.

Gironako diputació-a, GIRONAkoa da. Eta ez Geronakoa. Eta Banyoles, bada Banyoles da.

Zergatik deitzen diote bada Girona Gerona, izendapen ofiziala aldatuz? Eta zergatik Banyolesi Bañolas? Zergatik izenak gaztelaniaratzeko tema hori?

Vizcaya, Bizkaia eta Bizcaya

Irudia | Vizcaya, Bizkaia eta Bizcaya | Euskomedia | LGPL
Euskal Herria, komunikabideak, toponimia

7 pentsamendu “Zergatik deitzen diote Vizcaya?”-ri buruz

  • Ez da komunikabideak tematzen direla, baizik eta izen horiek ez direla ofizialak Espainian. Madrilgo kongresuan ez dira ofizialdu, eta galegoak eta katalanak aldiz ez. Horregatik, gaztelaniaz, Vizcaya erabili behar bada. Irakurri gehiago, hemen: http://es.wikipedia.org/wiki/Vizcaya#Denominaciones

  • Espainian ez badira ofizialak arrazoiren bat egongo da eta arrazoi hori hauxe dela iruditzen zait:

    Españolei asko izorratzen die “Bizkaia” idatzi beharrak eta terrenoa ondo markatzeko “Vizcaya” erabiltzen segitzen dute eta segiko dute.

  • Atlantiko ertzetik 2010-03-25 14:52

    Dudarik ez dago ze konkistatu zenetik Nafarroa (bi data relevanteenak aipatzeko gogora ekarriko ditugu soil 1200 urtekoa, 1512koa eta azkena Frantzia ganik 1620koa) du gaudela konkistaturik ganik Espainiako (Gaztela) erresuma eta Frantziako republikea.

    Ondorioz ezin da ahaztu gu mentalki kolonizatzeko ahalegina bi horiek ganik, Espainia eta Frantzia. Konstanteak eta historikoak dira attakeak kontra Nafarroa eta euskaltasuna’ eta horren ondorio eta exponente dira uzkur izatea erabiltzeko Bizkaia ordez tradizionala den Vizcaya.

    Hiri handiak askotan izendatzen dira segun zein hizkuntzatan variante differenteekin, atxekirik termino bera baina kin variante differenteak. Halan esaterako London, Londres, Londino edo beste. Esan nahi dut ze dira askotan tradizioko praxiak, nahiz-eta uste dut gure kasu hontan ba dela ere antieuskaltasun edo antinafartasun ondorioa datorrena konkistatik eta konkistadore eta invasore jarreratik.

    Ez dugu ahaztu behar baina ze guk ere izkiriatzen dugu, egia esan lar tradizione luze eta sendo gabe, Madril, Valentzia, Akize, Tolosa, Erroma beharrean Madrid, Valencia, Dax, Toulouse, Roma.

    Resumitzeko dago attake politikoa kontra gure personalitatea eta ere bestetik tradizionea bakoitzaren hizkuntzan. Bi faktore horien resultantea.

  • Euskaraz zergatik idazten dugu “Bartzelona”, izendapen ofiziala “Barcelona” baldin bada? Erantzuna erraza da: izendapen ofizial batek ez daukalako eskumenik hizkutza baten logika aldatzeko, noski.

    Gazteleraz “Gipuzkoa” idazteak ez dauka zentzurik, euskaraz “Barcelona” idazteak ez daukan bezala.

    Gazteleraren ortografiak bere legeak jarraitu behar ditu, hizkuntza guztiek egiten duten moduan.

    Zure irizpidea jarraituko bagenu, I.Martinez, ez genuke “India” idatzi behar, baizik eta ” Bh?rat Ga?ar?jya” (hori da izendapen ofiziala), ezta “Jerusalem” (baizik eta “Yerushalayim”), ezta Varsovia (baizik eta “Warszaw…”).

  • Gari Garaialde 2010-03-25 16:47

    Nik beti galdetu diot nere buruari zergatik itzultzen diren izen ofizialak. Ez ahal da lan bera Varsovia, Barsobia edo Warzaw ikastea?

  • Ander, erabat ados nago zurekin. Baina arazoa da ez dela berdin jokatzen hizkuntza guztiekin. Absurdoa baldin bada gazteleraz Gipuzkoa idaztea, zergatik ez da hori bezain absurdoa Girona idaztea?
    Gaztelerako tradizioak dio Gerona, Lérida, Orense, Guipúzcoa, Vizcaya edo Baleares idatzi behar dela.
    Zergatik ordea onartzen da Girona, Lleida, Ourense edo Balears idaztea, eta ez Gipuzkoa edo Bizkaia?
    Araua denontzat berdina ozan behar du, edo bestela horren atzean zerbait gehiago dagoela esan nahi du

  • Atlantiko ertzetik 2010-03-25 21:30

    Zerbait gehiago ba dago dudarik gabe.

    Baina ez da berdin ere izandatzea toponymo handiak edo txikiak, esaterako Zeanuri / Ceanuri edo Nafarroa / Navarra. Erdaraz ere trankil asko idazten dute Elantxobe / Elanchove baina nekezago Bizkaia / Vizcaya.

    Inglesean ere azken aldion Txinako kapitala deitzen edo idazten zen Pekinng baina oraintsuago Beijing. Eta oraiko inglesean da Romania baina oraintsu arte izan da edo Rumania edo Roumania. Ostera finlandesez Frantzia da Ranska eta holatsukoak askoz gehiago. Grekoz Madril edo Madrid da Madriti. Inglesez Bizkaia da Biscay. (http://en.wikipedia.org/wiki/Biscay)

    Gure kasuan esan bezala dagoz komponente edo variable bi batetik tradizionearena eta bestetik jokamonde antieuskalduna kontra Nafarroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude