Telefonoa pintxatuta daukat (Hiri kondairak)
Telefonoa pintxatuta daukat (Hiri kondairak)
Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
Gaurkoan, 90eko hamarkadako “kondaira” bat izango dugu hizpide. “Mikel” izengoitia darabilen batek idatzi dit posta elektronikoz, eta mezua bere horretan zabalduko dut (hizkuntz akatsen zuzenketa da aldaketa bakarra).
.
Honatx mezua:
Akorduan dut Donostiako Alde Zaharreko Herria tabernan paper bat jarri zutela azalduz zer egin behar zen telefonoa [telefono finkoa] “pintxatuta” zegoen konprobatzeko. Gutxi gorabehera hau zioen:
Bai! Deia eten zen!
“Mikelek” kontatutako pasadizo horren arrastorik ere ez dut aurkitu Interneten, ezta ezagun batzuei galdetuta ere. Zuetako inork ba al du pasadizoaren berririk?
Horrez gain, bestelako zalantzak ere sortzen zaizkit:
– Egungo telefonoekin ere balio al du trikimailuak (mobilekin, adibidez)?
– Ze azalpen tekniko izan dezake 0 zenbakia duen botoia sakatzeak?
– Agian, beti eteten zen deia, eta horixe zen helburua: telefonoa “pintxatuta” zegoela sinestea.
Askotan entzun nuen Euskal Herriko telefono kabina guztiak “pintxatuta” zeudela, baina halakorik sekula entzun gabea nintzen.
Interneten bila aritu naiz, eta ikusi dut ez dela askorik sakondu beharrik pasadizo horren egungo hamaika bertsio aurkitzeko. Paranoiak bere horretan darrai?
@martin_kitto nik entzunda nuen. Eta kabinetatik deituta, inork hartu aurretik dirua kontatzen hasten zen deiak baziren…amaa zaharra naiz!
— Nahia (@nahiaetaezina) 2015(e)ko irailak 15
@nahiaetaezina @martin_kitto Nik beste bat nekien. Hitz egin ostean eskegitzean behin jotzen bazuen pintxatuta zenuen.
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) 2015(e)ko irailak 15
@Imagreto @martin_kitto @nahiaetaezina
Eta etxetik deia egin aurretik tono konstantearen ordez beste elkarrizketa arrotz bat entzuten bazen?— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA) 2015(e)ko irailak 15
@martin_kitto Ezker abertzaleko buruzagi batek Twitterren kontatua: bateriak ez omen zion eguerdira arte ere irauten “pintxatuta” zuelako.
— AitziberGorrotxategi (@a_gorrotxategi) 2015(e)ko irailak 15
.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.
.
.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea
.