Burkak

Burkak

Imanol Epelde Pagolak 27 Zapata izeneko blogean ematen ditu argitara bere gogoetak. Honakoan, biluztu ezinariburuzkoak, Gure burkak izeneko sarreran.

Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen.

Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez hondartzan, bainujantziak erantzi eta kantzontziloak janzten. Horregatik sentitzen naiz arraro etxean biluzik egiten dudanean sukaldean edo esertzen naizenean mahaira. Arraroa zait zakila hain libre barrabilak dantzari ibiltzea. Bitxia egiten zait zintzilikarioa hain lotsagabeki ikusgarri egotea. Babesgabe sentitzeraino. Ustekabeko metamorfosiekin jo eta ma.

Kostatu behar zait ederki hainbeste urteetako tapatu beharra gainetik kentzea.

Zaila zaigu barruak biluztea. Nor garen zintzotasunez aitortzea munduari. Badirudi barrutik biluzteko ahaleginean hilko garela gehienak. Baina ez arropak eranzten.

.

Burkak

* Argazkia Paula Brindisi artista argentinarraren “UrbaNudismo” egitasmotik hartu dugu.
Burkak
27 Zapata, biluztasuna, burkak, Imanol Epelde
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude