Sutan-edo jartzen nauten 10 kontu
Arlo desberdinetako kontu serio eta ez hain serio asko falta dira zerrenda ireki eta aldakor honetan, baina, azkenaldian, 10 hauek amorrarazten naute bereziki:
1. Pilotarien material aukeraketaren gaineko “albisteak”.
2. Hurbiltzen naizela konturatuta, euskaraz hasten diren horiek.
3. Publizitate eskuorri pertsonalizatuak: “Kaixo, Goio! Eskaintza paregabea dugu zuretzat…”
4. Futbolzale amorratuak, ehiztariak eta zezenketazaleak (horrela, denak poltsa berean).
5. Barreak eragiteko, etengabe, gaztelerazko umorera jotzen duten aktoreak.
6. Munilla.
7. Euskalmet eta, oro har, eguraldiaren gaineko infomazio nonahia.
8. Gaztelera hutsean tuiteatzen duten euskaldunak.
9. Merkatal-guneetako denda handietako kutxan: “¿Tu codigo postal es?”.
10. Futbol partida ondorengo jokalari eta entrenatzaileen mintzaldi filosofikoak.
Zeharo, erabat ados ni ere. Euskal sukaldarien inguruko informazio jasa jasanezina gehituko nioke zerrendari.
Politikaz besterik hitz egiten ez dakiten pertsonak.
Edozeri buruz hamar puntuko zerrendak egiten dituzten horiek.
Marmarka, ahoan zakil bat sartuta balute bezala testua ahoskatzen duten aktore gazteak.
“Euskal Umorea”.
“Umore Baskoa”.
Mitinaren erdian bat bertso-kantari hastea. Bi edo hiru bertso, ia beti hamarreko handian edo doinu berezian, gainera.
Hogeitapiko urteko edozein futbolari argentinarrek gaitasun komunikatiboetan hemengo edozein politikariri mila buelta ematea, noski, Messik izan ezik.
Franz Fanon nor izan zen eta zer zioen puta idearik eduki gabe ere, euskal errealitateari buruz tesi antikolonialistak itsu-itsuan kalkatzen dituztenak.
eta abar.
Horra zerrenda horretan txertatzeko beste bat:
Hiru-lau auto aurrerago zer jazo den jakin gabe, klaxona jotzen duten gidari presadunak.
Guardia Zibilaren “aparque hay a la derecha”.
(edo bestelako polizi talderen kontrolean)