Indiako neskatilak Donosti Cup-era ekartzen lagundu nahi duzu?

Nesken hezkuntzan eta bizimoduan lagundu, kirolaren bidez. Yuwa-India programaren helburua ez da makala. Eta Euskal Herritik ekarpena egin nahi dugu: 15-20 nesken futbol taldea Donostia Cup- txapelketara ekartzen lagunduz proiektua bultzatuko duzu, gazteak ezkontza goiztiarretik eta giza trafikotik urrunduz.

yuwa donosti

 

Euskal Herriko hamabi gazte ekintzaile ari dira jo eta su Indiako jokalari gazteak Donostiara ekarri nahian. Tokian-tokiko proiektua da Yuwa-India, baina Donostiara irteerak familiei eta neskei beraiei amets bat oparituko die. Amets hori, ordea, ez da Donostian hasi eta bukatzen. Neska horiek eredu izango dira haien herrietan, haien familientzako harrotasun, eta, azken batean, emakumeei aukeren leihoa zabaltzen die. Erakutsiko dute gai direla asko egiteko, ez dutela 14 urterekin ezkondutako etxeko andre izan behar, bidea egiten utzi behar zaiela, haurtzaroa gozatzen bederen.

“Gizon bat hezten duenak banako bat heziko du, baina emakume bat hezten duenak herri bat hezitzen du.” Mahatma Gandi

Laguntzeko hemen: Yuwa at Donosti Cup

Kirolak elkartasuna, talde-lana, formakuntza, osasuna, burujabetza laguntzen du. Hori hemen egiten badu, pentsa zenbateko balioa duen eskualde txiro batean, non nesken etorkizuneko aukerak oso mugatuak diren. Yuma-Indiak 2009tik hona 5-17 urte arteko 250 neska baino gehiago erakarri ditu futbolera.

Gehiago jakin nahi duzu? Hemen duzu euskal ekintzaile-ameslari gazteek  (taZebaEz) prestatu duten informazioa. Indiara bidaia egin zuten, eta argazkiak bakarrik ez, elkartasun olatuak ere ekarri dituzte. Donosti Cup helburu. Diruz nahiz diru gabe babes eske dabiltza, Crowfunding-ean, alegia, proiektu sinestezin hau gauzatzeko. Nik egin dut nire ekarpen txikia. Zeuk ere egingo bazenu?
(bideoa gaztelaniaz)

 

 

 

 

 

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Indiako neskatilak Donosti Cup-era ekartzen lagundu nahi duzu?”-ri buruz