Suriok 10 egunean aldatu zuen eguraldi mapa; Iturbek 13 daramatza karguan
Gutxiago behar izan zuen PSE-PPren EITBko zuzendariak eguraldi mapa goitik behera aldatzeko. Garai hartako oposizio jeltzalearen kritika zorrotzek ez diote presa tantarik gehitu Maite Iturberi. Herri ezezagun baten mapak dirau eguraldiaz informatzen.
2009ko ekainaren 19an izendatu zuten Alberto Surio EITBko ZuZendari Nagusi. Urte bereko ekainaren 29an heldu zen mapa berria. Erkidegoetan oinarritutako eta estatuekiko mugarik gabeko eguraldi mapa sartu zuen lehenbizikoz hedabide publikoan. Surio izendatu eta hamar egunera heldu zen aldaketa EITBra, Patxi Lopez lehendakari bihurtu eta 54 egunen buruan, hain zuzen ere.
Maite Iturbek martxoaren 7an hartu zuen EITBko zuzendari nagusiaren kargua, PSE eta EAJren arteko hitzarmenari esker. Iturbek 13 egun pasa ditu lan berrian. Mapak bere horretan segitzen du. Iñigo Urkullu gaur 97 egun izendatu zuten lehendakari, abenduaren 13an.
Nola uler daiteke denbora gehiago behar izatea Suriok mapa guztiz berri bat sortzeko, Iturbek betiko mapara itzultzeko edo moldatzeko baino?
Ez da mapa bakarrik
Patxi Lopezen gobernuaren helburu lehenetsia normalizazioa izan zen, hedabide publikoan besteak beste. Eguraldi mapan ez ezik, EITBko gainerako infografietan ere Espainiaren irudikapen espainola gauzatu zuten (estatu hitza saihestuz, adibidez). Beste datu bat: ikurrina bakoitzeko zazpi piper-poto agertzen ziren informatiboetan eta albisteen erdian erreferentziak espainolak ziren. Agenda informatiboak antza handia zuen beste edozein kate autonomiko espainolen edukiekin. EAE-Nafarroa banaketa infografikoa ere agerikoa egin zuten, eta apenas entzuten zen ‘Euskal Herria’. Ezin da ahaztu Nafarroan ETBk ez duela oraindik LTD bidez emititzen.
Ikusitakoagatik presa aztarnarik ez da sumatzen zuzendaritza berrian, Surioren agintaldian ez bezala. Normalak normala balitz bezala segitzen du milaka ikus-entzuleren aurrean. Deia egunkarian urtarrilaren 28an jakinarazi zuten Euskal Herriko mapa bidean zela. Horren zain, identitate kontuetan nork hartzen duen presarik gehien argi gelditzen ari da.
RT @zuzeu: Suriok 10 egunean aldatu zuen eguraldi mapa; Iturbek 13 daramatza karguan http://t.co/IlTzzfWzR4
RT @zuzeu: Suriok 10 egunean aldatu zuen eguraldi mapa; Iturbek 13 daramatza karguan http://t.co/IlTzzfWzR4
ETBko mapan, zazpiak bat, konforme!
Dena dela, EAE eta Nafarroa ez ote gara, gero eta gehiago, bi planeta desberdin, elkarrengandik gero eta urrutiago? Batean ofizialki basko, euskara ofiziala, euskarazko komunikabide publiko eta pribatuak… Bestean, 1986tik eremu handi batean ezin euskaraz ikasi, 2008tik ETB 1 eta 2 LTDn ezin ikusi, eta ETB 3 inola ere ez, ikurrinak neurri batean debekaturik, curriculuma kontrolaturik (Wert, berandu heldu haiz Nafarroara), Administrazioan eta hezkuntzan ingelesa nabarmen euskararen aurretik, euskarazko komunikabideetarako zentimo bakar bat ere ez…
Bueno, mapa behinik behin baturik badugu, ba ongi.
EAEn ere Nafarroara begira jarrita gaude, arrastoan. Marko hirueleduna for every body. Gui ar modern pipol, Basque cauntri, exibixion culinary center, chacolí.
Baietz UPPyDSEk British eredua eskaini dadin eskatu laster!
UPPSEyDk, esan nahi nuen.
Beldur naiz PNVkoak ez ote dauden oso eroso aurrekoek hartutako hainbat eta hainbat erabakirekin… 3 urteak ondo aprobetxatu zituzten, bai, PPSOEkoek…
Itxura guztien arabera, bai. Hizkuntza kontuetarako UPPSENVyD?
PNVk euskararekin zer egin ez dakiela argi eta garbi dago. DEIA orriztatzea besterik ez dago: iritzi artikulu llabur-llaburrak eta Ortzadar astekaritxo ziztrin indargea, hori da dena. Eta EITBn bai irratian bai Tban gran hermano erdarazko ahalguztidunak baliabide guztiak zurrupatuta. Baina, itxoin, EUSKARA ETA ESUSKARAZ MINTZO DIRENAK IKUSTEZIN egiteko gintzan behargin maratz prestuak laguntzera datozkio lasterka: ametsetan ari ote nintzen lehengo egunean Teleberrian Abaltzisketako eta Azpeitiko alkate txit euskaldunak erdara betean entzun nituela? Hau da ba aske egingi gaituen erresistentzia zibil heroikoaren lehenengo entrega?
DEIA irakurtzea baino ez dago erreferentziak zeintzuk diren izateko. Eta hori ez zuen aurreko Gobernuak izan. PNVren Jaurlaritzetako ETBk beti eman ditu Palentziako eta Ciudad Realgo suteak, eta Huelvako auto-istripuak eta Tenerifeko gizon batek emaztea hiltzea (baina ez hori bera Lyonen, Lillen edo Bordelen gertatzen bada). ETB telebista autonomikoa da, Espainiako autonomiakoa, eta PNVk ez du inoiz borondaterik izan telebista nazional egiteko.
Erresistentzia? Obedientzia otzan lotsagaldua. Aukera polita zeukaten abertzaleek Espainiako Parlamentuan duintasun apur bat erakusteko, euskaraz egiteko debekuari aurpegia emanez. Baina hori ere ez dute baliatzen. Han ere, otzan, menpeko… eta zertarako? Zer ekarri nahi dute otzankeriaren ordainetan?
Bestalde, Deia eta Gara… ezpal beretik biak ere.
Desgrazien faltan ez gaude euskaldunak. Uste genuen unionistei presio egiten nahikoa lan edukiko genuela, eta hara non, alderdi abertzaleei ere, presioa egin beharko diegu serio, aintzat hartuko bagaituzte.
kokotu nahi gaituzte. Nahi eta baita lortu ere. Ze diru eskeintzen zaio egun euskarari españolarekin alderatuz ETBn? %1? Demontre, programazioari erreparo egitea besterik ez dago ikusteko.
Eta gutxi ez balitz, ETB1en, euskaldunontzat dela suposatu behar dugun kate horretan, tarteka gaztelera sartzen, euskara ikasteko programak (hau ez al doa ETB2? geok badakigu) eta inglesa ikastekoak (?!). Ez dut erran nahi programok txarrak direnik baina, aizue! Castellanoz baditugu hamaika kate!
http://www.eitb.com/es/television/programacion/
Iruzkinetan esandakoen haritik, onerako aldaketatxo bat izan da “El conquistador del fin del mundon-n”: joan den egunean azpeitiar bati eta azkoitiar bati euskaraz egitea utzi zieten, azpitituluak jarrita. Ongi, bide horretatik segi dezatela!
Mon Dieu, mon Dieu!!!
ETB-n hori? Erdaldunekiko “batere edukaziorik” gabe?
Arrazoi duk, baina erabat ohikoa behar lukeena ospatzen eta hauspotzen ibili beharra ere…