Suitzan ez da porrurik

Suitzan ez da porrurik-

Guk euskaldunok gure asuntorako –Amurizak bertso batean horrela bota zuen eta denok ulertu genuen zertaz ari zen- batzutan bakardade bat bezala nabaritzen dugu, bidelagunak eskertzen ditugu, etsaia handia edo asmoak erdietsi ezinezkoak ote diren edo, beste herrietako aldarrikapen ugari –ondo datozkigunak- gureganatzen ditugu; Korsika, Kolonbia, Irlanda, Katalunia eta Galizia eta Andaluzia bera ere -apuntatzen badira asuntora- adibide baterako.

Badirudi, azkenaldian, euskaldunok epeldu garela erabat. Gu instituzionalismo hutsean, txintxo txintxo, estabilitatearen makulu, aurrekontuak PPrekin ituntzen –hemen eta han, ziur nago-, borroka armatua betirako utzi berri, kale borroka gutxieneko mailan, eta abarretan. Epeltasun hutsa. Quien te ha visto y quien te ve.

Katalandarrak aldiz, mendirako bidean direla esango nuke, norabide bakarreko trenbide batean, tren txokearen mehatxua erabiliz edo. Niretzat dut, azken momentuan freno ederra martxan jarriko dutela eta ez dela txokerik izango. Denbora epe motzean jakingo dugu. Kontatu didatenez, Katalunian nahiko lan dute hiritarren eta gizarte osoaren eguneroko beharrak txukun samar betetzen. Eta Estatu espainiar lapurra omen da egoera kaskar horren erantzule. Erreferenduma burutzea da beraien lehentasuna.

Aitortu behar dut, irakurle, zerbait desatsegina susmatzen-sentitzen dudala gure azken aipatutako bidelagun honekin.

Ezin ahaztu azken hamarkadetan izan duten President ohoretsu Pujol agurea, herriaren gidari, lider eztabaidaezinezkoa, ipurtzuloraino kakaztua agertzen zaiguna. Berez, ondo pentsatzen jarrita, nola liteke banku kebratu baten presidente zen tipo bat President edo Lehendakari izendatu ahal izatea? Euskal Herrian horrelakorik ez da posible. Nola liteke 8-10, ez dakit ziur, seme alaba eduki eta denak, den denak, salbuespenik gabe, auzipean izan, ipurtzuloraino iruzurra medio urteetako ekintzez aberastuta? Euskal Herrian horrelakorik ez da posible.

Mas bera ere (Ibarretxe jauna zenarekin –politiko bezala diot, noski- Donostiako Kursaalean oraintsu Everesterako bidea jorratzen aritu zena), irakurria dut nonbaiten, Suitzako banku baten ederki gordeta dauden dirutxo batzuen onuradun dela, nahiz eta kontua bere aitaren izenean egon.

Eta beste batzuk ez aipatzearren. Izan ere, beti susmatu dut, azken modako diseinuko betaurreko koloretsu horiekin atontzen direnak ezin dutela hiritarren konfidantza merezi herri bat bide zuzenetik eramateko.

Konparazio baterako, hemen gaude gu, euskaldunak, gure epeltasunean. Urkullu Lehendakaria lehen aldiz Lehendakari izendatua izan zenean, telebistan ikusi nuen bere familiari buruzko erreportaje bat. Bere ama, alarguna, Alonsotegiko baserrietxe batean bizi da, eta erreportajean oso harro agertzen zen bere semeaz. Hitz egiten zuen bitartean, etxekoandre mantala jantzita, etxeko baratzean porruak sartzen agertzen zen erreportaje berean. Konparaziorik ez.

Azken batean, egia izango da, RH-ak aparte, euskaldunok badugula berezitasun-nortasun propio bat. Eutsi dezaiogun gureari. Ez dugu bidelagun halamoduzkoen beharrik gure bidea jorratzeko. Epeltasunean edo berotasunean. Suitzan ez da porrurik.

Suitzan ez da porrurik

Suitzan ez da porrurik

60 pentsamendu “Suitzan ez da porrurik”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-04-12 19:25

    Nik bai, nik bidelagun nahi ditut katalanak. Jauntxoen gainetik (azpitik) herria baitago. Han eta hemen. Ze, euskaldunok ere atzean ipurdia, beste denak bezelaxe. Azaporruak gehienek eta angulak gutxi batzuek. Eta Pujolena-Masena abisua da bertakoei eta hemengoei. Ala uste duzu, ez zekitela espaniarrek orain 20 urte horien Suitzarako joanetorriak, endemas, Pujoltarren sendia (aita-aitona) bankarien tradizio luzekoa izanik? Hain ingenuoak ez gaitian izan behintzat.
    Gauzak horrela, Espainia lurralde-krisi sakonean eta gu Espainia egonkortzeko estrategiekin bat egiten: kataluniako balizko ustelkeria “salatzen” eta PPrekin tratugintzan. Hori bai, miraria gertatu eta Kataluniak kontsultarako eskubidea lortuko balu, hurrengo egunean geroni lehenengoak, ziztu bizian, gauza bera eskatzeko. Nere herrian horrelakoetan dabilenari lotsabakoa deitzen diogu.

  • Gauza ez da espainiarrek zekiten edo ez zekiten; bozkatu eta hautatu duen herriak-hiritarrek nor aukeratu, zergatik, ze mezurekin, eta nora begira egon den-diren bere lider-President eta ingurukoak, balizko, egin dutena egiten zuten bitartean. Nire herrian horrelakoetan ez dakit nola esaten diogun, baina gizarte sanoa, ez.

  • Euskal Herrian horrelakoak posible dira ta daude, beste gauza da Espainiako gobernuari kaka ateratzea komeni zaion edo ez, edo zerbaitetaz enteratu ginan Katalunia independentziaruntz egin aurretik? Ez.
    Hemen horrelakoak oso posible dira, ta badaue.
    Uste batzuk uste dutela hemen oso bereziak garela, iruzurrik ez dagoela, politneak garela…. ta ez da horrela.
    Gauz bat da guk gurea kudeatu nahi izatea ta bestea pentstzea hoberenak garela, santuenak….

  • Bai, noski, espainiar gobernuari komeni zaio PPren kaka ateratzea baina ez EAJrena. Barkatuko didazu, Suagaar, naturala da ezker abertzalekoen aldetik EAJ eta Euskadi Espainiaren tamainan jartzeko kanpaina. Ez baitago ustelkeri askirik mundu hontan zuen kideek eragindako 845 erahildakoak estaltzeko. Baina horrelako xinplekeriak esateko, eta kontuan izanda EAJk Espainiako gobernuarekin denbora aski latzagoak pasa dituela eta EAJ medioen jopuntuan zegoela behar da zure arrano begirada. Gu bereziak ez bagara, orduan zertarako independentzia? Espainia berri bat sortzeko? Eta Espainiarrak baldin bagara zuk esandako gauzetan, orduan zergatik independentzia?

  • Esan det PPren kaka ateratzea komeni zaionik? Ez, erran det EAJrena ez zaiela ateratzea komeni, ateratzen badute agian EAJk CDC bezala jokatuko lukeelako, hau da,noiz hasi dira CDCren kaka ateratzen? Puyolena?
    Erahildako hoiek iruzurra izan direla? Nola gustatzen zaizun gauzak nahastea.
    Zertarako independentzia? Guk gure bidea egiteko, onerako edo txarrerako.
    zuk usteko dezu berezia zarela , nik ez.
    Espainiarrak gara legez, bortxaz…. ta hori 8 mendeetan zehar ba eragina izan du hemen, arlo guztietan, gehiago edo gutxiago baina eragina.
    Frantziak eragina izan duen modun Ipar EHn, bata ez du bestea kentzen.
    EAJren ustelkeriari dagokionez,
    https://twitter.com/Ahoztar1972/status/852801455954075648
    https://twitter.com/Ahoztar1972/status/852500772403150848
    https://twitter.com/Ahoztar1972/status/852415522125869056
    https://twitter.com/Ahoztar1972/status/852183264592887808
    https://twitter.com/Ahoztar1972/status/851903413805867009
    http://eh.lahaine.org/pnv-y-su-modelo-de

    Bakioko alkatearen korrupzioa, pasaiko lonjarena, AHT ta obra pilo izan dituzten demasiazko prezio igoerak…. Baina zuk zurearekin, errealitateari ezikusiarena egiten

  • Ez, nik esan dizut, estatuak PPren kaka ateratzen badu, zergatik ez du ateratzen EAJrena? Ez dagoelako horrelakorik.
    845 erahildako dira ezker abertzalearen motxilan. Usteltze ustelagorik ez dago gure inguruan karga hori baino.
    EAJren ustelkeriari dagokionez ezker abertzaleko akolito batek egindako “ikerketak”. 845 hildako hilerrian, hori bai dela gauza zehatz eta klarua.

  • ganbaratxotik 2017-04-14 21:02

    Gizarte gaixoa beraz katalana? Gu, ez gu sano-sanoak. Jainkoak aukeratutako herria, eta agintariak inon ez dauden bezelako jatorrak. Zelan esaten zaio pentsakera horri?
    Ez, ez. Ez dago gizarte gaixorik. Egotekotan norbanakoak gaude gaixo edo sano. Izan e gaiztoak, zintzoak, altuak, txikiak,txuriak, beltzak, belarrimotxak eta belarri luzeak. Denetakoak. Eta katalunian ere bai, eta EuskalHerrian baita ere. Ez gara inor baino gehiago ezta gutxiago. Desberdinak noski baino parez-parekoak.
    Kataluniarrak oso gertu izan dira beti euskaldunekiko. Elkartasuna erakutsi dute gure ezintasun eta egoeraren aurrean. Orain guk zer atzea eman? Okerragoa zurikerietan ibili PPren posizioa indartuz? Estatua indartuz? Edo okerragoa dena Kataluniarren aldebakarreko estrategia zapuzteko ahaleginean PPri lagundu euro batzuen truke? Kataluniako abertzaleei traizioa egin? Hori bai, gero erabakitzeko-eskubidearen aldeko zirrikitua lortzen badute, espainiako konstituzioa aldatuz, guk ere zirrikitutik pasatzea eskatuko dugu ezta? Etika al da jarrera hori? Hori politika egiteko modu euskaldun eta eredugarria da? Ez al litzateke hobe eta zintzoago Espainiari bere lurralde-krisian beste fronte bat sortaraztea, bere posizio harroa ahultzeko? ez al lukete horrela Euskal Herriak, Kataluniak eta Espainia berak ere demokrazian aurrera pausua emango?

  • Noski, Ganbaratxo, ezker abertzalearen eta zu bezalakoen ametsa da bigarren fronte bat irekitzea. Beti bezala, ameskeri belikoetan duzu zure esperantza. Baina bitartean, milenioaren egunsenti zoragarria gertatu baino lehen, jendeak, herriak eta instituzioak harremanetan sartzen dira.
    Niri barregurea sortzen zait demokraziaren aldeko pausoen katramila ateratzen duzunean. Eta noski euskaldunok izan behar dugu Espainia eta Kataluniaren salbatzaileak eskema horretan.
    Niri pena ematen dit Katalunian gertatuakoa ez baitut bertatik irtenbiderik ikusten. Egin zuten programa independentista baten aldeko saioa eta hutsegin zien, gutxigatik, baina hutsegin zien. Eta Podemosek independentistei gehiengoa lapurtu die egun batetik bestera. Nik ulertzen dut beste politikarik ezean horrelako fantasmadetan apostua egin beharra: hori da ezker abertzalearen ildoa, ortzemuga bat ipini eta denok batera horretara joatea inongo lorpenen bermerik gabe. Ba EAJk gauzak itundu egiten ditu eta gauzak lortu ere. Noski, ez da ezker abertzaleak zin egiten duen ilargia eta paradisuaren pareko lorpena. Gertatzen dena da ezker abertzaleak ez duela ezer lortu, barkatu, lortu du kriston sofrikarioa eta kriston ilusio piloen zapuzketa. Baina noski zuk eta zuentarrek esango duzue ez dela zeru berri hori lortu EAJk zuen estrategiaren morroi bihurtu ez delako. Izan zaitezte aldebakarrak eta ikusiko dugu zer lortzen duzuen, puzkarren urrena, nire uste apalean.

  • PeruLeartzako 2017-04-15 06:26

    Katalunian aurreikusten den porrota neurri planetariokoa da

  • Eta zuek jektxaleek horixe nahi frankistek bezelaxe , hori da aberlatxe izatea. Lotsagarri.

  • PeruLeartzako 2017-04-15 09:53

    Pujol Más era horrelakoetan munduaren azkenerako zuek

  • Peru, ez hain tontoa izan, Artur Masek erabat bultzatzen du Kataluniako prozesua. Kataluniako ustelek prozesu independentistarekin bat egin dute eta egiten dute.

  • PeruLeartzako 2017-04-15 10:37

    Kakotxen artean doa nire esaldia

  • ganbaratxotik 2017-04-15 11:25

    Lekutan geundeke ametsik gabe. Baina galdera da: Kataluniak erabakitzeko eskubidea edota kontsulta egiteko aukera lortzen badu, EAJk eskubide hori erabili ala uko egingo lioke?

  • Bereiz ditzagun ametsak eta ameskeriak, batetik helburu on eta zilegiak eta bestetik pozoin ideologiko batek sukar inokulatu batez erditzen dituen zapuzkeri galantak. Kataluniakoa ameskeria da, errealitateak zapuztu duen ameskeria, independentistek ez baitzuten gehiengorik lortu programa independentista batekin aurkeztu zirenean. Kataluniak ez du ezer lortuko. Eta ez badu ezer lortzen, maitia? Jo ta ke erabat galdu arte?

  • Noski Bentazar, besteena ameskeria EAJrena Espainia barruan gelditzea, ba ameskeriekin saiatzea izango da hoberena, ze EAE kudeatzen jarraitzeko Espainiako legedipean….
    Ez zuten gehiengorik lortu? Gehiengo osoa dute eserlekuetan ta galdeketan 2 milioi eman zioten baietza estatu eratzeari, ta hori galdera ez zela binkulantea…

    Kataluniakoa ez dakit nola aterako den, baina beraiek behintzat saiatzen dira.
    Ez badezu lortzen zer? Ba lan egiten jarraitu beharko lortzeko, ez zure kutunek bezala, beraien patrikak betetzeko egiten dutela lan.
    Bukatzeko, ameskeri haundiena edo gezur itzela zera da, Espainiarekin bilateralki negoziatu dezakegula bere legedipean egonda, hori bai ameskeri galanta.

  • Zuek ahotan asko eduki Espainiatik aldegin behar dela baina zuen aleginak beti hutsaren puzkarraren urrena.
    Katalan independentistek ez zuten 50%koa lortu, bestela errepublika katalana proklamatu eta kitto. Baina ez dago indarrik. Horregatik orain horrela gara.
    Beraien saiakera amildegira eramango ditu eta zuek beste politikarik ezean euskaldunok bide berdinetik gure burua urkatzea nahi duzue. Ez bada lortzen gizartea frustratua, abertzaletasuna izorratua eta etsaia gotitua gertatuko da, gertatzen ari den bezala. Baina noski nola zaren ehunka preso dauzkan mugimendu baten kidea eta nola sufritzea gustatzen zaizun beste guztiok sufritu dezagula nahiko zenduke.
    Espainiatik aldegin duzula pentsatzea adostasunik gabe hori badela tonto izatearen markarik itzelena, Suagaar.

  • ganbaratxotik 2017-04-15 14:20

    Eskerrik asko “maitea” horregatik, ez zen beharrezko, baina paternalismoa EGIkoentzat utzi mesedez.
    Ez omen du ezer lortu? Eta ez omen du lortuko?
    Sektarioa (nerekin 100% ados ez dagoena etsaia da) izateaz gain (hain espainola portzierto), igarlea! Harrapazan/k!
    Eta lortzen badu? Jakina saiatu barik ez dago lortzerik, ezta jakiterik ere. Eta saiatzen ari dira. Biba haiek!
    Gu begira, zuhur, azti,listo demonio, Pernando Amezketarrak, pikaroak (oso espainola eta latinoa portzierto). Bi bandatara jokatzen, ea intxaurrik erortzen dan katalanek eragindako arbolatik, arbolara igo beharrik gabe. Zertarako arriskatu? Erori eta hanka hautsiz gero akabo! Ideologoriarik gabeko politikagintza omen. Pertsona helburu. Ez hotz ez bero. Epela-txepela. Gerente-politikoek gidatua. Europako herri aurreratuenetik urruti, beti hegoaldera begira, beti eskale, beti humil, jator, esaneko,..
    Politika beldurtia,pobrea, antzua bere bakardadean. Gurdiaren ardatzean gurpil bakarrak inora joan ez eta etengabeko gira-bira dakarren bezela. Berau bakarrik balitz gureak egingo luke laster.
    Eskerrak euskal senak bizirik dirauen eta bigarren gurpila daukagun, gutxi batzuei amorrua eman arren.

  • Igarlea? Ez da igarlea izan behar ikusteko joan zireneko hauteskundeetan gehiengorik lortu ez zuen alternatiba independentista ia bateratuak etorkizunean ez duela herriaren aldekotasunik handituko. Eta ez dago gauza espainolagorik bide puskatu batean tematzea baino, hori baita gertatu zaiena katalan independentistei: herri babesik gabe a por todas doazela. Igarlea ez, ikusle hutsa, Ganbaratxo.
    Ez dute ezer lortuko herriaren babesik gabe. Eta ez dute herriaren babesik. Erretolika piloa inkonformista izateari buruz baina hemen ez da hori arazoa, eraginkortasun minimo bat baizik. Jendearen xalotasunaz operazio katastrofikoak egiteaz, hori ikusteaz ni gutxienez nazkaturik nago. Eskerrak euskal sena bizirik dirauen eta euskaltzale eta abertzaleen gizalegea zenbait iluminatu astopitoen gainetik dagoela.

  • ganbaratxotik 2017-04-16 21:46

    Kataluniako prozesua amaituta dago beraz. Kitto.Bukatu da asuntua. Beraz, etsi eta eskean berriro Madrilera Esteban eta konpainia bezela.Baita zera ere!!
    Kontsulta egitea ez da irabaztea? Gehiengoa? Zein dago kontsultaren aurka? Gutxiengo marginal bat. Beto eskubidea aitortzen diezu PPeta Ciudadanos-i?.Ziur zaude ez dela egingo? Eskoziak irabazi ala galdu egin zuen? Nabarmen aurrera egin du demokrazian eta herri-nortasunean. IRABAZI egin zuen eta Bretania Handiak ERE BAI.Independentzia lortzean soilik irabazten da? Noski ezetz. Hortxe dago koska.
    Irabaztea demokrazian, askatsunean aurrera egitea da.Eta hor denok irabazten dugu. Hain zaila da hori ulertzea? Ala ez da nahi ulertu?
    Eta kataluniako herriak eta gizabanakoek irabazten dihardute. Tamalez EAJk ere jarritako traben gainetik baita ere.
    Pertsonen eta kolektiboen askatasuna ez dator “Jainkoak” emana, lanak, borrokak eta zintzotasunak dakar.
    Berriro galdera: Kataluniako abertzaleek kontsultarako eskubidea lortzen badute EAJ-k hemen eskubidea egikaritzea eskatuko du?

  • “Eta ez dago gauza espainolagorik bide puskatu batean tematzea baino, hori baita gertatu zaiena katalan independentistei “

  • Kataluniako prozesuak hauts asko harrotuko du baina ezerezean geldituko da, Ganbaratxo. Nik ez dut ikusten inongo zerutik inongo eskubide zein independentzia eroriko denik. Zergatik? Herri babes indartsurik ez dudalako ikusten. Eta noski hainbeste urte horrela igaro eta gero, jendea nazkatzen hasi da. Bestalde, Podemosek indar handia du Katalunian eta hauek espainol ez independentistak dira.
    Eskoziaren kasua, zuk badakizu Ganbaratxo, erabat desberdina izan zen han gobernu britaniarrarekin adostu baitzen galdeketa. Beraz, tranparik ez egin Ganbaratxo. Adostu gabeko galdeketa batek hegoak oso motzak edukiko ditu, bai barnerako eta bai kanporako. Hori, noski, azkenean egiteko potroak badituzte.
    Kataluniako abertzaleek nondik lortuko dute eskubidea herri babesik gabe?

  • ganbaratxotik 2017-04-17 10:25

    Eta zuk uste duzu ez gaudela adoste-prozesu batean? Eta zer da adostea, negoziatzea, tentsio eta dialektika batzuetan gogor baten ondorego tratu baten emaitza baino? Eta negoziazio (adoste) hori lortzeko zein egoeratan daude kataluniako abertzaleak orain 10 urte baino hobeto ala okerrago?
    Potroak, obarioak , argitasuna, eskuzabaltasuna eta beharra. Ezagun da.Gu begira. Obserbatzen.Ea gaizki ateratzen zaien arrazoia eduki dezagun. Are okerragoa dena, maltzurkeria: “adoste-prozesu” horretan Espainiaren posizio zentralista indartzen, kiebran dauden bertako eraikuntza-enpresak erreskatatzearen truk .
    Lotsatzekoa…(iparraldean nola esaten diote beldurrari?)

    Ez duzue erantzuten baina horra berriro galdera:Kataluniak galdeketa egiteko eskubidea lortzen badu EAJk gauza bera eskatuko du honerako?

  • PeruLeartzako 2017-04-17 10:31

    Ea zuk ulertzen duzun
    Kataluniak ez du galdeketa egiteko eskubidea lortuko
    Lasai egon

  • ganbaratxotik 2017-04-17 10:37

    Informazio pribilegiatua duzu beraz. Zeinek pasa dizu? Agian Madriletik norbaitek?

  • Gaizki aterako zaie gaizki atera zaielako, Ganbaratxo. Zu tematua zaude aurrera joan beharrarekin. Baina ezin aurrera joan gehiengorik gabe, herriaren babesik gabe. Eta herri babesa lortu ez duen alternatiba batek ez du luze iraungo konfrontazio batean. Lotsagarria zure handikeri harropuztua da, Ganbaratxo. Junts per Sik galdu zuen azken hauteskundeetan herriaren babesa bere programarentzat. Horretan tematzea herriaren hitzari jaramon egin gabe suizida izatea da.
    Kataluniak Espainiatik lortu behar badu “erabakitze eskubidea” orduan seguru ez duela lortuko, batez ere herri babesik gabe.

  • ganbaratxotik 2017-04-17 21:20

    Defini ezazu bada herri-babes gutxieneko hori.
    Neretzat Katalunian galdeketak badu nahikoa babes. Zenbat behar da ba?
    Kontua da, ea guk euskaldun modura nola lagundu dezakegu hango aurrerakada demokratikoa,jakinik guri ere onura dakarkigula.
    Hutsa litzateke ez bagenu interferituko. Alegia, begirale huts modura jardungo bagenu gaitzerdi. Baina ez da horrela. Euskal ordezkari politiko batzuk zuzenean interferitzen ari dira Kataluniako prozesuan. Eta paradogikoki ez guri abertzale modura interesatzen zaigun posizioa indartzen, hau da kataluniarrena, aitzitztik, “de facto” gure ordezkariek PPren posizio politikoa indartzen ari dira. Neri horrek egonezin eta min handia eragiten dit. Eta sutan jartzen naiz hemen batzuek jarrera hori justifikatzeko Kataluniako agintarien ustelkeria haizatzea eta hauek aukeratzen dituztelako bertako gizartea gaixo dagoela idaztea. Hori oso larria da eta iraingarria.
    Interferitzekotan, sikeran izan koherente aberri egunean esaten denarekin kontxo! Batetik bi nazio garen aitortza eskatu Euzkadi eta Katalunia, eta gero atzetik labana sartu ustezko aldarrikapen-kideari?
    Alderdi politikoak ez dira erakundeak kudeatzeko tresna soila. Hori ere bai,jakina, baina ez hori bakarrik. Gizartea katalizatu, dinamizatzen duten antolaketa-moldeak dira. EAJko aparatuak nahi badu, hau da, borondaterik balu, duen azpiegitura, historia eta baliabideak kontutan izanik EuskalHerrian orain baino jendearen aktibazio handiagoa legoke burujabetzaren alde. Espainia lurralde-krisian egonik koiuntura ez probestea pekatu larria litzateke. Ez dakit nora begira gauden. Herriaren zain? Ala Herria dago gure zain. Gu ere herria gara. Herri-babesa ez da berez, expontaneoki sortzen, ez hemen eta ez han.Errezeta bakarra:LANA.

    .

  • Hor bi alternatiba agertu ziren independentziaren aldeko programa batekin, CUP eta Junts. Ez ziren ehuneko 50rra iritsi. Hauteskunde hoiek plebiszitarioak ziren, CuPekoak ondo esan bezala. Eta galdu zuten, CuP berak, Antono Bañosen ordezkariaren bitartez, onartu zuen bezala:

    “La DUI (declaración
    unilateral de independencia) iba ligada al plebiscito: no hemos ganado el plebiscito,
    luego no hay DUI
    http://www.elconfidencial.com/espana/cataluna/elecciones-catalanas/2015-09-28/la-cup-nose-ha-ganado-el-plebiscito-luego-no-hay-independencia-unilateral_1040589/

    Kataluniako prozesua izorratua dago beraiek gehiengorik lortu ez dutelako. Niri min handia eragiten dit ikusteak Euskadiko bigarren indarrak nahi duela bide antzu horretatik Euskadi eramatea. Ez da iraingarria esatea askok bide independentista hartu duela beren ustelkeri eta beren instituzioek jasandako krisi politiko eta sozialaren atentzioa ekiditeko.
    Eta EAJk legezko eta ez konfrontaziozko baizik eta adostasunezko bide bat hartu du. Ezker abertzaleak noski barrikadak eraiki nahi ditu eta gure kaleak sutan jarri. Ikusi dugu terapia goxo horrek ze emaitzetara eraman gaituen. Baina ezker abertzalea horretan tematzen da. Bere apostu historikoa da. Ez EAJrena.
    Bestalde, askotan esan dut eta egia dela uste dut, ezker abertzalearekin ez dago inora joaterik. Ertzaintza kriminalizatu, gure herrietan jendea EAJko aginterien kontra mobilizatu, Unibertsitatea kale borroka saia-leku bihurtu… Horrelako “anai” jatorrekin ez dago ezer egiterik.

  • ganbaratxotik 2017-04-19 09:41

    Hara! Azaldu zaigu argumentazio-zulo guztiak tapatzeko balio duen “komodina”: ezker abertzalea (barrikada, sua,kale-borroka,…). Beno, hori ere noizbait aldatuko da.
    Kontua da euskal abertzaleok Kataluniako abertzaleen estrategiari mesede egiten ala kaltetzen ari garen. Nere uste apalean demaseko kaltea, PP indartzen dugulako.
    Objetiboki hori hala da. Azkenean, luzera, gure kalterako, etxekalte beraz.
    Aukera ederra du EAJk. Aukera historikoa. Euskal Herriaren burujabetza-prozesuan aurrera egiteko parada, Kataluniarekin batera. Hor da hutsunea, lidergo aldetik umezurtz gaude.Herriari bidea erakutsi eta konfidantza eman aurrera begiratuz, ilusio berriak sortuz, demokrazian sakonduz. Anbizio piska bat demontre!

  • Kontua da Euskadik bide bat hartu duela eta Kataluniak beste bat. Kontua da katalanek kontzertu ekonomikoa-itun fiskala nahiko luketela eta guk badugula. Kontua da beraiek kriston krisi instituzionala eta ustelkeriazkoa dutela, eta guk ez. Kontua da hemen EAJk, lehen alderdiak bide bat hartu duela, eta beraiek beste bat. Beraiek laguntzen al gaituzte gure bidean? Zergatik lagundu behar ditugu, bide oker eta antzu batean, non eta ez duten gainera herri babesa irabazi eta hauteskunde plebiszitario batzuk (lehengo autonomikoak) galdu egin diren (Antonio Baños CuPekoak onartzen duen bezala)?
    Zu noski ezker abertzalearen logika belikoan non eta gudarosteek talka egin behar duten behin eta berriz PP etsai bezala ikusten duzu. PP da orain estatuaren gobernuko partidoa, batzutan berarekin ados eta besteta desados egon zaitezke eta derrior berarekin itundu egin behar dituzu gauza batzuk. Pernando Barrenak eta Batasunak, adibidez, estatuko fiskaliarekin itundu zuten beraiek ETAkoak zirela ez gartzelarik ikutzeko. Eta ezker abertzale berak estatu-gobernuarekin itundu nahi ditu bai ETAko presoen egoera eta bai “desmilitarizazioa”.
    EAJk soka batetik urkatua ikusi nahiko zenduke, Convergencia soka batetik erdi hilotz dagoen bezala eta gainera ezertarako. Ez da hori gertatuko, Ganbaratxo, baina zuek ezker abertzaleko txitoek aukera izango duzue etengabe EAJren mugagabeko erruaz diharduteko. Urkulluk argi eta garbi adierazi du bere bidea, erreforma estatutario adostuarena. Eta ilusio berriak nahi badituzu ez bakarrik politika begiratu, Ganbaratxo. Zure bizitza pertsonala ez du politikaren menpe egon behar, bestela, malo.

  • ganbaratxotik 2017-04-19 13:34

    Eskerrik asko, majo! Eta zorionekoa zu politikak zure bizitza pertsonalean (sic?) eragiten ez duelako.

    Eta kontua da iraingarria dela Kataluniako herria gaixo dagoela idaztea (ikus gorago). Eta iraingarriagoa Kataluniako elite ustela aitzaki erabiltzea norbere hutsuneak ezkutatzeko, eta gero PP ipurtzuloraino usteldu eta zornetuta dagoenari tratuta erregutzea (Raxoi,Gonzalez, eta enparauak). Ez al da piska bat arraroa? Pernando Barrena bezela kartzelako arriskuan daude EAJko buruak? Hobe hortik ez jarraitzea,… en fin.
    Zelako aurreritziak dituzun, harritzekoa benetan. EAJ behar beharrezkoa da Euskal Herrirako, baina bakarrik ez doa inora. Espainlako eskubia bidelagun? Errotondatik ateratzea nahi baduzue horra eskua luzatuta. Lasai ez da kutsagarria.

  • Eskerrik asko zuri eta majo esateagatik ez dizut esango paternalista zarenik.

    Nik ez dut esan Kataluniako herria gaixo dagoenik eta beraz horretaz ez dut eztabaidarik egingo. Hemen estatuak herriak onartutako estatuto bat izorratu zuen tribunalen bitartez eta hortik datoz gaurko komeriak. Ustelkeria ez da arazo makala Katalunian, Ganbaratxo, eta zoritxarrez operazio guztia markatu egin du, krisi politiko eta instituzional bat jasaten ari delako era berean Kataluniak. Pernando Barrenak eta Batasunak halaere estatuaren fiskaliarekin negoziatu eta tratu batetara iritsi ziren. Hor bai baina bestela ez, eztala, Ganbaratxo? Zuek beti inkongruentziarako prest eta baita ere bestea zuek egin duzutenarengatik salatzeko prest. Behar da aurpegi halakoa…
    Politika konkretua da eta niri bos zuek ikurrña astindu, abertzaleak zaretela esan eta independentzia ahoz-goratzen baituzue zuen ekintzetan kontrakoa ikusten baldin bada. Eta nola gobernu programarik ez duzuen horrelako operazio suizida bat montatu nahi duzue. Baina bere burua urkatu behar duen lehena, noski, ez zartete zuek baizik eta EAJ. Beste tonto bati goxoki pozoindu hori.

  • ganbaratxotik 2017-04-20 22:24

    Nerea gozoki pozindua eta PPtarrena amonaren opila?
    Espe eta Marianorekin hobeto?
    Eta ustelkeriaren izeberg-aren punta omen da orain artekoa.
    Non ote da urkamendia?

  • PP estatuaren ordezkaria da eta berarekin ituna egitea euskal interesentzat ona bada ondo dago. Azken batean Pernando Barrenak eta Batasunakoek ituna egin zuten estatu fiskaliarekin beren ipurdiak salbatzeko. Hau ere amonaren opila?

    • Harrapazank 2017-04-23 11:26

      Boadellaren idatzia politikari profesional gehienei eskaini dakieke, han eta hemen.
      Baina ez du meritu handirik. Areago, lotsabako handi samarra behar du, bere herrikideen matxurak hain ozen saltu eta gero, inperioko Cosa Nostraren eskuetara salto egiteko.
      Zor zuen letra hura ordainduko zioten ziurrenik.

  • ganbaratxotik 2017-04-21 15:57

    Orduan EAJ ere ipurdia salbatzeko ari da. Banengoen ba ni.
    Argi eta garbi. Lehenengo alderdia eta karguak (Administrazio Kontseiluak) eta atze-atzean , halako batean, Euskal Herria izeneko zerbait.

  • PeruLeartzako 2017-04-21 17:27

    Ez dut EAJ rekin erlaziorik ikusten

  • ganbaratxotik 2017-04-21 21:21

    Nik ez ditut parez pare jarri, beste batek egin du hori.

    Bestetik, markakoa da gero, 2005eko Boadella billa joatea, bertan berarekin eskutik joateko moduko Joseba Arregi edukita. Honek ere gure herria gaixo zegoela zioen lehen, orain ez dakit.

  • PeruLeartzako 2017-04-21 22:17

    Boadellari elkarrizketa egin diote gaur irratian eta horregatik sartu dut

    2005 urtean esandakoak izan arren, ezin ukatu gaurkotasuna.

  • Ganbaratxo, ze maltzurra zaren! Nik ez dut esan EAJk bere ipurdia salbatzeko ituna egiten duenik, nik esaten dut Barrenak eta ezker abertzaleko buruek horrela egin zutela beren ipurdiak salbatzeko. EAJk Euskal Herriaren onerako ituna egiten du. Froga da itundu egiten duena guzien interes publikoen onerako dela.

  • ganbaratxotik 2017-04-22 16:58

    Fernando Barrenak bere burua libratzeko itundu duela diozu,interes publikorik aipatzeke bere ipurdia salbatzeko alegia, eta ondoren hori adibide jarri EAJren ituna justifikatzeko. Beraz, horrek ere ipurdia salbatu nahiko du ala? zer da EAJrentzat ipurdia salbatzea? Hori edonork daki Euskal Herrian.
    Pernandok eta enparauek beraien eta Euskal Herriaren onerako egin dutela sinistuta nago. Ez daukat hain argi EAJren kasua berdina denik. Historiak ez dit horrelakorik erakusten.
    Bestetik, Euskal herritarren, Kataluniarren eta zergatik ez espainiarren interes publikoa ez da inola lortzen PP bezelako alderdi mafiosoei egonkortasuna eskeiniz. Batzu-batzutan etendurak behar dira eta uste dut koiuntura egokian gaudela,kataluniarrekin batera jauzia egiten saiatzeko,ahalegintzeko behintzat.

  • Ganbaratxo, Pernando Barrena eta Batasunakoek fiskaliarekin ituna sinatu zuten ETAkoak zirela esanez ez gartzelarik ikutzeko. Beren ipurdia salbatu nahi zuten eta horretarako negoziatu eta itundu zuten estatuarekin. Ba EAJk ituna egin du PPrekin zenbait ontasun Euskal Herrira ekatzeko, eta populazio guztiaren onerako, ez bakar batzuentzako, Pernandok egin bezala, ETAko presoek urteetan juezak eta fiskalak insultatzea deliberatuak izan direnean. Niretzat hori lotsagarria da, zuretzat ontasun publiko bat. Ez adarrik jo Ganbaratxo.
    Beraz Batasunak fiskalia mafiosoarekin ituna egitea ondo iruditzen zaizu baina gaizki iruditzen zaizu EAJk PPrekin itun egitea. Oso aurpegi gogorrekoa da horrelako ikuspegia, Ganbaratxo.
    Ezker abertzalearentzat noski beti koiuntura polita da Euskal Herria amildegitik behera botatzeko.

  • ganbaratxotik 2017-04-22 22:33

    Azken berria badugu beraz: EAJk ituna egina du jada PPrekin zenbait “ontasun” ekartzeko Euskal Herrira. “txarkeriak” kataluniar abertzaleentzako jakina.Baina hor konpon haiek. Hori da hori elkartasun-erakustaldia. Joan ditezela amildegian behera eta gainera PPrekin lagun eginda bultzadatxoa eman disimuloan.
    Lotsa?EAJren Ontasunetaz eta ondasunetaz hitzegingo bagenu….
    Hamarkadetan etikako lezioak ematen (orain ustelekin ituna egiteko)eta legea bete beharraren matraka ematen eta urteak pilatu ondoren kartzelan, zirrikitu legala bilatutakoan hori ere gaizki egina, ipurdia salbatzeko egin baita. Aklaratu zaitez. Pernando eta halakoen atzean ezutatzen saiatu arren, Kosta behar zaizue horrelako pasteleoa zuritzen haizu.

  • Amildegitik behera joateko erabakia hartu badute gu horretan laguntzea ez zait oso gauza bidezkoa iruditzen, Ganbaratxo. Baina ezker abertzalekook espezialistak zarete amildegitik behara pertsonak botatze lan horretan.
    Ezker abertzaleari fiskalia mafiosoarekin ituntzeko eskubidea defendatzen duzu baina EAJk ez dezake ezer paktatu PPrekin. Oso kontsekuentea zurea jarrera.
    Etikako lezioak errex eman daitezke hamarkadetan ehunka erahildako egindako mugimendu bati. Oraindik lezioaren lehen kapituluan gara gainera, erahiltzea gaizki dago. Hori ezin ametitu dezakezue. Hori da zuen “etika” itxuragabea.
    Ustelekin zuek egin duzue ituna gartzelarik ez ikutzeko. Zenbat bider errepikatu behar al da egi hau? Horrelako “pasteleoa” zuritzen bai zuk lan ikaragarria hartzen duzu.
    Bitartean gizalege hutsa da Euskadiren ontasunarengatik estatuaren ordezkariarekin gauzak ituntzea.

  • ganbaratxotik 2017-04-24 09:22

    Oker zaude, nik ez dut esan Estatuekin (Espainia, Frantzia, Kuba edo Maroko-ko demokraziarekin) paktatu behar ez denik. Nik dinonada zera da: Ezin dela egin gure bezelako egoeran dagoen Herri baten kaltetan egin, alegia Kataluniako abertzaleen estrategia oztopatuz eta balizko “ontasun” batzuk lortzeko. Jakinik gainera haien bide berriak guri ere mesede egiten digula. Gure buruari harrika ari garela. Hain da bistakoa. Hor konpon ! egitea ez da gizalegezkoa. Eta are gutxiago hori justifikatzeko bertako eliteen ustelkeria eta Herri gaixoaren ideiak erabiltzea.
    Zenbat urte egin dituzte ustelen kartzeletan eta egiten dihardute zuk dinozun etika gabeko horiek? Zenbat paktu eta itun egin dituzue ustelekin azken 40 urteetan etikako maixu-maistrok?
    Betiko Komodinek jadanik ez dute balio Bentazar. Jokoa aldatu da. Izan untsa.

  • Katalanek bere oinarri propioetatik eta beren abiapuntutik montatu dute operazio hori: estatutoa kimatu egin zaie, ez dute itun fiskalik, guk dugun bezala; eta gero gaitzezko baldintzapenak ditugu, Katalunian krisi politiko eta instituzional bat dago eta gainera ustelkeriazkoa. Beraien estrategia baldintza horiei erantzun die.
    Guk itun fiskala badugu jadanik, ez dugu krisi instituzional eta politikorik, ustelkeria ez da izurrite bat. Baina, noski, gatazka eta konponbide-eza, konfrontazoa, bilatzen duen mugimendua izanik ezker abertzalea, bide horretatik eraman nahi gaitu. Izorratuak ez direnak izorratu daitezen, gu gerau, alegia.
    Bestalde, esan dizut, herri babesik gabe ez dago irabazpiderik. Katalanek jadanik galdu egin dute beren galdeketa plebiszitarioa. Eta halaere haustura bidetan abiatu dira. Hori nire ustez derrotan sakontzea litzateke eta gure “elkartasuna”k horrelako egoeran ez du zentzurik.
    ETAk 800 erahildakoetatik gora egin ditu bestelako mehatxu, koertzio eta xantaiekin batera. Erakunde horren kideek gehi kale borrokako zenbaitzuk gartzela jasate dute, bai. Eta noski ez dute onartzen bere bide odoltsuaren etika-eza. Erahiltzea ondo dago, beraien ustez. Hori da zuen etika?
    Betiko aurpegi gogorrak ez du ja balio Ganbaratxo. Izan untsa zu ere.

  • Maiorazkua dagoeneko barruan da

  • Atsoa ere ez zen makala ¡
    Asuntoa erdilo bezala mantendu da, baina badirudi hasi dela benetako festa

    http://ccaa.elpais.com/ccaa/2017/04/27/catalunya/1493286215_657636.html

  • PeruLeartzako 2017-05-08 20:05

    “Soy la madre superiora” omen dio Ferusolak

  • PeruLeartzako 2017-05-10 20:00

    Gaiztoa atsoa omen da
    http://www.elespanol.com/opinion/columnas/20170509/214858519_13.html

    Etxeko Andrea nagusi

  • Rajoy anima a Puigdemont a seguir el ejemplo de Euskadi
    El jefe del Gobierno insta al presidente catalán a abandonar su “delirio” secesionista y “conectarse a la ley”
    https://politica.elpais.com/politica/2017/07/15/actualidad/1500116343_637697.html

  • Mariano po-po-pozik dago Iñigorekin. Badu zergatik. PNVtik PRVra igaro baita EAJ behin betiko, dirudienez.

  • Peru.Leartzako 2017-07-17 15:58

    Kataluniar gobernuarena bidegakaria da.
    Bide Gabe keria

  • “Que nuestro president nos convoque a un referéndum para el que no hay censo, ni junta electoral, ni funcionarios, ni locales, ni urnas, ¿no da risa? Que presida el Gobierno un señor que no se presentó para ese cargo, y su proyecto estrella sea uno que no figuraba en el programa, ¿no es para llorar? Que un Gobierno adopte una iniciativa de inmensa trascendencia, con el evidente fin de que otro Gobierno la prohíba, ¿no parece una broma? Que nos digan que una decisión traumática e irreversible se podrá tomar por un voto, sin umbral mínimo de participación, ¿no es alarmante? Que la voluntad de quienes en esas condiciones nos negamos a votar (el 9-N fuimos el 63%) no cuente para nada, ¿no es motivo de furia?” El explosivo párrafo transcrito pertenece a un artículo aparecido en La Vanguardia este jueves que, firmado por la escritora y ensayista barcelonesa Laura Freixas, resume a la perfección el clima de cabreo y hartazgo que embarga a millones de personas, en Cataluña y en el resto de España, con el infecto vodevil del proceso independentista catalán.

    http://www.vozpopuli.com/opinion/Junqueras-nuevos-heroes-Fossar-Moreres_0_1044795888.html