Sua dela zio
Sua dela zio –
Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, metodologia enpirikoa aplikatuz. Ikertzaile serioren batek agerian utzi beharko du kontakizun horren barregarritasuna, baina, bien bitartean, hona hemen oinarrizko kronografia historikoa, gure hipotesiaren froga: zio politikoek eraiki zuten sorginkeriaren alibia, eta zio politikoek eraitsi.
– 1513. Inkisizioa ezarri du Fernando katolikoak Nafarroa okupatu berritan. Urte hartakoa da Julius II.aren bulda: «Joan eta Katalina, behinola Nafarroako errege-erreginak izandakoak, Satanen ministro berri bilakatu dira».
– 1516. Nafarroa gibel askatzeko bigarren kanpainaren porrota. Inkisizioa da arduratu ondorengo errepresioaz: «Inkisidoreek jaso bezate informazioa jende horiez, zeintzuk entseatu baitira Nafarroa ematen Joan Albretekoari».
– 1521. Erresuma liberatua: askatzaileek Inkisizio-jauregiari eraso diote, eta funtzionarioak Ebrora bota. Noaingo batailaren biharamunean, Ofizio Santua da arduratu oldartuen errepresioaz (eta emakumeen gauzifikazioaz): «Ezar zigorra iheslarien emazteei. Hala, bertan daudenei justizia hobeki erakuts, eta ez daudenek, arrazoi gehiago eduki dezaten etxera itzultzeko».
– 1522. Amaiurko bataila. Sumario anitz errebelioaz: «Pertsuasio diabolikoak mugiturik, Berorren Maiestatea desobeditzeko asmo sendoaz».
– 1525. Tribunal sekularrak (presidentea eta bi epaile espainiar, hiru epaile beaumontar) sekta satanikoa atzeman du lehendikotz, eta garbitzeari ekin dio «aurkitu dituen sorgin gizakumeak eta emakumeak oro». Urte horrexetan, Izabako erretoreak (zeina leiala baita, Nafarroako kleroaren gehiengo nagusiaren antzera) ohartarazi du: «Ez ezazue sinets sorginik badenik, ez baitago! Ez emakumezkorik, ez gizonezkorik!». Urte batez bai, eta ondokoan ere bai, sarekadek sarekadei mendialde guztian. Izan ere, «sekta satanikoaren asmakuntzak ahalbidetzen dio absolutismoari bere muga- eskualdeen garbiketa» (Sophie Houdard). Bestalde, Diarmaid MacCulloch-ek bi giltza eman dizkigu atergabeko jazarpen hartaz: «Prozesatuak buruzagi nabarmenak izaten ziren, otzanenak ez baziren ere». Baieztapen horretan bat datoz ordu hartako ehiztari inplakableenak: Sabbatean [Akelarre hitza Logroñoko inkisidoreek asmatua da] elkartzen omen ziren Lapurdiko «jaun eta andere handiak eta beste jende aberats eta puxantak» (De Lancre). «Akusatuak izaten ari dira Nafarroako jende ospetsuenak eta nobleenak» (Salazar). Bortxaz inposatzen ari den Ordena Berriari erresistentzia zegion lidergoa ordeztu beharra zen. MacCullochek bigarren gakoa: «Sorgin-ehizaren intzidentzia nagusia izan zen herri jakin batzuetan, zeintzuetan sistema biziki efikazak garatuak baitzituzten diziplina judizialean». Euskal Zuzenbidearen arabera, akusatuak jakin behar du nor duen salatzailea, zein akusazioa, bere buruaren defentsa abokatuarekin prestatzeko. Berme prozesal soberaxe tiraniaren joko-arauarentzat: «Ezein erresuma kristauk ez dauka, eta gizalegez ez dezake eduki ere, ez forurik ez libertaterik heretikoen alde» (errege-erregina katolikoak, 1486). Eta horra hor Sekta Satanikoaren birtualtasuna: «Akusatuak ez du abokatuaz kezkatu beharrik, zeren fede aferetan prozedurak behar baitu sinplea, antzespenik gabea» (Peña, 1578). «Krimen hauek tratatu behar dira ezohiko prozeduraz, behatu gabe ez ordena juridikoari, ez eta usadioko legeari ere» (De Lancre, 1614).
Kronologian aurrera egin aitzin: Nafarroa okupatuan milaka prozesu irekitzen ari diren bitartean, Nafarroa librean, hau da, Donapaleu hiriburu daukan erresuma subirano gutxiagotuan, ez da sorginkeria-kasu bakar bat ere eman; hots, Euskal Herrian ez da sorgin-ehiza ulertzen ahal okupazio-logikatik at.
– 1609. Maila goreneko kontaktuak Ainhoan, frantziar epaileen eta espainiar inkisidoreen artean. Tokiko jaunkilot batzuk dituzte anfitrioi, euren arerio politikoak erditik kentzeko grinatuak: «Zerrendan zeudenak, Urtubiako jaunaren etsaiak ziren», Iruñeko apezpikuak errana.
– 1610. Parisen garbitu dute Henrike III.a; erreginak (bezperan koroatua, kasualki) desegin du Estatu Kontseilua, eta berria eratu. [Marie Medici florentziar bankarien alaba da, papista, eta espainiarren aldekoa Italiako gerletan]. Kontseilu berriak eginkizun nagusia du Espainiarekin bakea sinatzea. Orduantxe desagertu euskal sorginak! Felipe III.ak geopolitika berria markatu du, eta ez da Logroñora hurbildu, ospatzear duten hondar autodafera.
– 1611. Eta zer egin 5.000 kausa irekiez? Grazia-ediktua eskaini, zeinaren bidez absoluzioa ematen baitzaio torturapean eginiko deklarazioan atzera egin nahi zuen orori. [Ordura arte erretraktatze hutsak herio-zigorra zekarren]. Garai berrien igarle, Venegas apezpikuak ebatzi du denek zekiten hura: «Zaharrenek ere ez dakite zer den sorgin izatea, ezta zer den akelarrea ere».
– 1614. Herritar zenbaitzuek ez dute askietsi barkazioa, eta damu-domaien eske hasi zaizkie inkisidoreei. Inkisizio Supremoa ez da uzkurtu, eta isiltasun-ediktua du dekretatu: «Sekretua atxik biz Ofizio Santuak ezarririko gaztigu eta punizio kasuetan, eta hala kunpli dadila, edo, bestela, salatzailearen inobedientzia eta transgresioa zigortuak dirate zuzenbidearen araberako laztasun guztiaz».
– 1615. Bi inperio amorostuek ezteiak eszenifikatu dituzte, gurean. Arnegin sinatu dute: «Herio-zigorra ezarriko zaio Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beherearen arteko mugalerroaren markatzeko ezarriak izan diren zedarriak etzanarazten, kentzen, hausten edo mugitzen dituenari». Eta Pausun, printzesa nerabe bi elkarri trukatu.
– 1616. Felipe Espainiakoak eta Marie Frantziakoak, bakoitzak bere aldetik, predikari tropak igorri dituzte euskal mendietara, segida eman diezaioten herritar zifrituen burmuin-garbiketari. Eta, sorgin-ehiza ordu hartan bukatu baldin bada ere, Inkisizioak jarraitu du, espainiar ministerio den ber, «ezen Ofizio Santuko tribunalek ongi loturik atxiki baitituzte, eta atxikitzen, Berorren Maiestatearen erresumak» (Medina inkisidorea, 1655).
Asisko, untsa erakusten duzun bezala, konkista berri testuinguru horretan sorgin-ehizak nabarmen parte hartzen du erresistentzia politikoaren kontrako pertsekuzioan. Lapurdiri dagokionez zure ustez interpretazio politikoa ere egin ginezake sorgin ehiza horretaz? ala beste irakurketa modu bat xerkatu behar da?
Adeitasunez
gure hizkuntzaren memoriak zera diosku:
AKELARREA *HEGI-an-LEH-ARRE-ARA “hegia- (HEGI-an) esparruko (LEH-en) gune berezia (ARRE-ARA)”
ARRE = berezia, garratzitsua, trinkoa… jendean biltzen zen hegi gunea, zerbait garrantzizkoa egiteko (harremanetarako, jai egiteko…”
Baina Inkisizioak erran zuen ezen Akerraren ipurtzulua musukatzeko.
Iberieraz, (duela bi mila urte inguru desagertu zen euskeraren ahizpa bikia, -18.000 sortua) AKER/AKEL ageri da idatzita, euskeraren zentzu berean, duela 2.300 urte inguru: HEGIA, LADERA.
Beñaten galderen haritik, hona nirea: Nafarroa Garaiko territorio euskaldunak ez al ziren gehienbat beaumontarrak, hau da, Aragoiko Fernando II.aren aldekoak?
http://www.lebrelblanco.com/Images/mapabeamonteses.jpg
Zein ez ziren, zurea bai galdera, eskualde euskaldunak Nafarroan?
Josuri erantzunez,Zugarramurdi bada belar mota bat, Alka deitzen dena.Alkurruntz mendia, alkaxuri(orain hiru belakaxkoa), Alkerdi auzoa eta alkelarrea, ara alkaren belazea. Logroñon epaiketan ezin hangoek ondo ahoskatu eta alkelarrea aipatu beharrean akelarre aipatu
Nagorek: “Zein ez ziren, zurea bai galdera, eskualde euskaldunak Nafarroan?”.
Bada, antza, gaia aztertu dutenek adierazitako eskualdeak.
Grafikoki ikusteko:
Hona grafikoki ikusteko esteka:
https://www.linkpicture.com/q/Nafarroa-hizkuntza-eta-alderdiak.jpg
Izan behar da Babua, Irigarai bada ere, Arroitz,Zarrakaztelu eta Uxue erribera direla. Ezjakin hutsa, halako Montañes gehiegi eta sobera dira, Nafarroako merindade guzietan Montañesak, hau da, euskaldunak badira ere. Eta hi ere Babua. Zer ikustekorik zeukak beamondar ala Agramondar, ea behingoz ongi idazten ikasten dugun, euskaldun izatearekin?
Eta Burgin, Bargota eta beste anitz tokitan Zugarramurdiko…, Baina zer erraten ari gara? Nafarroako edozein tokitan Akatu zuten jendea, sorginak zirela medio, Zugarramurdin baino gehiago.
AKELARRE barik ALKELARRE izango ote jatorrizkoa?
Ekarpen interesgarria hori, egiten duzuna.
Zeren eta, ALKELARRE baldin bada jatorrrizkoa, ALKER osagaia baitago hor, euskalki diferenteen arabera ELKAR/ELGHAR//ALGHAR/ARKHAL/ARKAL, denok ere
*ale-eiñ-arre-en-har , hurrengo esangura honekin:
“bakoitza (ALE) oraturik estu-estu (EIÑ-ARRE-en-HAR)”
ZUGARRAMURDI, bestalde, leku-izen bezala, honela interpretatzen diat:
ZUGARRAMURDI *auz-gara-eR-en-buru-uri “altuera ertzeko uriburua”
honela justifikatuta: “altuera (AUZ-GARA) ertzeko (ER-en) uriburua (BURU-URI)”
Justifikazioa:
ZU = AUZ (“altuera”)
GARRA = GARA-ER (“erteko goiera”)
MURDI = BURU-URI (“uriburua”)
ZU = AUZ
ALKAR//ELKAR sinonimoari buruz, bi euskal desberdin datza:
ALKAR ageri da lehenago testu idatzietan, eta urte batzuk geroago ELKAR.
ALKAR, “ale” erroan oinarrituta dago (alea, norbera, bakoitza)
eta ELKAR “eli” erroan oinarrituta (elia, taldea)
Hortaz, ALKAR aldagaiak “bata bestearen erhia estu-estu oratuta” esan nahi du (*ale-en-arre-eiñ-eri-har)
eta ELKAR aladagaia “taldearen erhiak estu-estu oratuta”
(*eli-en-arre-eiñ-eri-har)
Seguraski Asis Urmetakoak Inkitsizioaz DATA eta DATU zehatzak jakin nahi ditu, eta nik horretaz ezertxo ez jakin, soilik berbaroaz baizik.
Beraz, berbaroaz beste egitera nihoak.
Laburbilduz, hona hemen “Akelarreari” buruz dakiguna, gure hiskuntzaren memoriaren arabera:
1.- iberieraren ildotik, AKER/AKEL zeukeagu, “hegiako larre” esangurarekin (LADERA)
Beraz, gure Nafarroako arbasoek HEGIAKO LARRETAN biltzen zirean, zerbait egiteko.
Bestetik, ALKAR hitza zeukeagu: erran dugunez, “bata bestearen erhiak tinko oratu” esangurarekin, euskalki bataren arabera;
eta beste euskalkiaren arabera, “jendea, oratu tinko zuen erhiak” esangurarekin.
Beharbada gauza biak egiten zituzten seguruenik: “bata bestearen erhiak tinko oratuta”, euren ospakizuna eta dantza egiten zuten begien bistako HEGIAN, AGERREAN, LEKU IREKI PUBLIKOAN.
Gero, Inkisizioaren jazarpen latzaz eta sekulako manipulazio ideologikoaz geroztik, hain izanen zen beldurra eta panikoa, non ez baitziren ausartzen leku publikoaren izena bera ere ahoskatzen.
Baina ahoskatu behar zeozelan, eta orduan PETRALANDA deitzem zioten.
Bizkaian bederen hainbat “Petralanda” izendatzen dirade leku horiei deitzeko.
Baina “PETRALANDA” leku-izenak pentsaera negatiboa adierazten dau: *”behetar landa”, ezen ez, lehenago bezala, “leku publikoa, agerikoa”
Eta horrela, jende xehe beldurtuaren pentsaera negatiboa hedatu zen euskal lurralde orotara.
Gainera, LEKU PUBLIKOAK ORO HAR (HERRI-LURRA, HERRI-BASO KOMUNALAK, KOFRADIAK…) PRIiBATU IZATERA igaro ziren.
Bai ideologia mailan, baita gizarte eta ekonomia azpiegituran, PUBLIKOTIK eta agerikotik PRIBATURA ETA PRIBATIZAZIORA JAUZIA gertatu zen.
Hau da, giza eboluzioan “atzera-pauso kualitatibo bat”, gaur egungoa bezalakoa (2.019-2022), Plademiarekin eta Ukrainako III. GERRA EUROPArrarekin.
Darwinek “espezien eboluzio etengabe aurreranzkoa iragarri zigun (jauzi kualitatibo eta guzti), baina bere garaiko zenez, ezi izan zuen aurreikusi ezen “ATZERANZKO JAUZI KUALITATIBOAK ERE gerta zitezkeela.
Zehazki, Nafarroa-1520koa eta oraingo Europa-2022koa.