Street Art eta euskal balioak Baionan
Street Art eta euskal balioak Baionan –
Iñaki Azkoaga Bastidaren bloga
Ekainaren 7an Jean-René Etchegaray Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak Street Arteko horma-pintura hau jarri zuen bere twiterrean, @JreneEtchegaray helbidean. Irudian ikusten denez, artzain bat dugu “Hitza Hitz” testuarekin.
Benetan poztu nintzen, Hitza Hitz, euskaldunon balio moduan historian zehar identifikatua izan den balio hau hiriko artera iristeaz. Baita ere kontzeptua indartzeko erabili duten irudiaz, gizona patxaran, lasai, bere artzain makilaz. Hitzak eta irudia orekan.
Bere egunean identifikatu nuen “Hitza Hitz” kontzeptua euskal balioen gainean idatzitako artikuluan. Honela deskribatzen nuen:
-Respetar la palabra dada es un atributo tradicional de los vascos y tiene una importancia capital por su significado de seriedad y responsabilidad ante terceros. “Palabra de vasco” es un concepto con raigambre histórica.
Zenbat bider entzun nuen etxean “berbia bete!”, gure aitak zioen moduan. Eta hona hemen, Baskonia Iparrekoek hain garbi bi hitzetan sintetizatu duten esamoldea, “Hitza Hitz”, street arteko horma-pintura batean marraztua, mundu guztiak ikus eta gogora dezan.
Zer ideia ederra horma-pinturan euskaldunon balio modura hartu dena esplizituki marraztea! Oso originala deritzot. Beste hainbat lekutara esportatzeko moduko ideia.
Behar bada, norbaitek esango du irudia ez dela modernoa. Egin zitekeen irudi modernoagoa? Bai, baina oreka mantenu behar da kontzeptua borobildua gera dadin: Hitzak, irudia, kokalekua eta jendearen ulermena, dena kontutan hartu behar mezua duen horma-irudi bikaina lortzeko. Baionan burutu duten moduan.
Eta modernitaterekin jarraituaz, galdera hau luzatzea otu zait. Balioak modernoak izan behar dira ala herriaren zentzuan errotuak egon behar dira eta belaunaldiz belaunaldi transmititu?
Street Art eta euskal balioak Baionan
Horrelako orma-irudi gehiago behar ditugu. Arte kaletar gehiago eta “street art” gutxiago.
Esker mila ekarpenagatik.