Kritika zinematografikoa: ‘Karen’

Kritika zinematografikoa: ‘Karen’ – 

Zuzendaria: María Pérez Sanz

Urtea: 2020

Herrialdea: Espainia

Zailak dira ahazten Meryl Streep eta Robert Redforden hegaldiak Kenyako  paisaien gainetik, Out of Africa (1985) arrakastatsuan, Karen Blixenek idatzitako liburu homonimoan oinarritua. Aste honetan, aretoetara estreinatu izan den Karen (2020) filmean, Blixenen pertsonaia berreskuratu izan du María Pérez Sanz zuzendariak, Afrika Extremadurako larreekin ordezkatuz, 16mmko pelikulan grabatutako idazle danimarkarraren erretratu berezia sortu duelarik.

Karenen azalean, danimarkar leinuko beste emakume abenturazalea topatzen dugu: Christina Rosenvinge abeslaria, zeinak, rol protagonista antzezteaz gain, filmaren soinu banda ere konposatu duen, irudien samurtasunarekin ezin hobe ezkontzen diren bi kanta, hain zuzen ere.  Rosenvingeren dotoretasun naturalak ondo hezurmamitzen du Blixenen espiritu misteriotsu eta, aldi berean, kitzikagarria. Haren ondoan, baketsu eta isil, topatzen dugu Alito Rodgers Jr., Farrah morroi somaliarraren azalean. Filmak bi pertsonaien arteko harreman estuan sakontzen du, Karenek Kenyan agintzen zuen kafe landaketaren porrotaren osteko garaian.

Kolonoaren bizitza zirraragarriari erreferentzia egitetik urrun, Pérez Sanzen filma Karenek Afrikan emandako azken uneez mintzo da, haren egunerokotasunaren begirada intimoa eskainiz. Hala, irudien edertasunak eta gidoiaren sinpletasunak xedatuta, Afrikako memoriak pasarte distiratsu bakanetan islatzen dira, ia modu anekdotikoan horiek aurkeztuz. Out of Africa bezalakoaren handinahi eta handitasunetik urrun, Karen-ek paisaiak ahaztu eta gizabanakoetan zentratzen diren konposizio lirikoak eskaintzen dizkigu; birrintzen ari den bizitza, mamuena dirudien egunerokotasuna.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn!

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude