Soziometroaren emaitzak: ispiluez, blokeoaz, agendaz

SoziometroarenEAEko soziometroaren 56. edizioa kaleratu du gaur, Prospekozio Soziologikoen Kabineteak. Independentziak 1998etik lortu duen zifra onena: %35 horrekin ados dago.

Hiru galdera

  • Independentziak sortarazten duen sentimendu nagusia “ziurgabetasuna eta zalantza” da (%31). Kataluniaren independentziaren bilakaerak zenbateraino aldatuko du irudipen hau? Ispiluez
  • Espainiak Eskoziakoaren moduko akordioa egiteko aukera gutxi edo batere ez daudela uste du: %80. Zergatik tematzen da EAJ Espainiari eskua luzatzen? Blokeoaz
  • Gure Esku Dago ezagutzen dutenen artean (%53) , gehiengo zabal batek ondo edo oso ondo ikusten du (%79). Zergatik ez dute kontrakoen adimenean itsastea lortu? Agendaz

eta diruez…

Lan merkatuari lotutako arazoak dira kezka nagusia (%83). Ekonomikoki Euskadi Espainia baino hobeto dagoela uste dute. Euskadiren ekonomia autogobernu gehiagorekin hobetuko dela uste dute (%55), inoiz baino gehiagok. Independentziaren aldeko arrazoien artean hirugarrena da “ekonomia eta enpleguak hobera” egitea. Zergatik ez da gailendu independentismo ekonomikoaren aldarria?

Iruzkinetan erantzutea libre…

 

8 pentsamendu “Soziometroaren emaitzak: ispiluez, blokeoaz, agendaz”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-12-05 20:26

    Grafikoari begiratuta, pentsa liteke maiatzean “egoeraren arabera bai edo ez” erantzun dutenetatik parte bat ezezko borobilera pasa dela…

    Espainiar -eta nafar- gizartearekiko beste diferentzia nabarmen bat: EAEko herritarrentzat ustelkeria ez da arazo larria erakunde autonomikoetan. %8k besterik ez omen du arazotzat ikusten.

  • Euskal herritaren %83ak uste du “inkesta” hauek manipulazio hutsa direla.

    • Jaurlaritzako zerbitzu sekretuek azpijokoan osatutako inkesta bat da, herritarren alienazioa sustatzeko. Zein erraza den gainontzekoen lana mespretxatzea. Ondorio bat emaitzei buruz: EAJk irakurketa bikaina egin du, eta ezer mugitzen ez den egoeran zentralitatea eskuratzeko politika egiten du. Independentisten oinarri sendoa emantzipatu ez dadin ‘nahi naina ezin’ egoera infinitura luzatzen du. Katalunia da giltza edo harrresia

  • Egin dezatela inkesta bera eskualde ezberdinetan eta ikusiko da ze eskualde nahi duen independentzia. Emaitza zein izango litzateke argi dago, euskaldun zahar gehiago = independentzia gehiago, hor dago gakoa, independentzia nahi? ba irabazi bataila demografikoa eta EH herriko eremu guztietan sakabanatu euskaldun zaharrak. Independentziarik ez duzuela nahi? ba segi gaur zaudeten era berean.

    • Olentzero berdaderua 2014-12-06 12:48

      Euskaldunzahar guztiak untxien modura.

      • Gero Kataluniari jeloskor begira ibiltzen dira han katalana ama-hizkuntza modura Kataluniako eremu guztietan entzuten delako. Eta hemen berriz euskaldun zahar konplexuzale pila dauzkagu negar egiten.

  • Gilito osaba 2014-12-06 18:00

    Manipulazio edo ez inkesta hauek haria ematen digute gai hauetaz hitzegiteko. Uriak azkenik jarri du mahai gainean azpigai garrantzitsuena: diruarena. Nortasuna, lurraldetasuna, hizkuntza…. kaka!. Hemen garrantzitsuena xoxak dira!. Ziuraski zuretzat ez eta niretzat ere ez… baina gehiengo haundi batentzat bai behintzat.

    Independentzi hipotetiko batean gure xoxekin zer pasako da?. Katalanen gehiengo batek argi du hobera egingo duela. Eta hemen?. Nahiko garbi daukat okerrera egingo lukeela. Gaur egun 25.000€ gordin irabazten dituen edonork zenbat uzten du zergentzat? eta Katalunian? eta Flandrian? eta nora bideratzen dira zerga horiek?. Eta estatu independente batean zenbat utzi beharko genuke zergentzat?. Nahi(ago) al dugu eskiatzera eta furgonetak erosi beharrean zergetan dirua ematea?.

    Zergak gehitu? pentsioak jeitsi? zorpetzea?. Zein da hemengo independisten proposamena?. Ze hemen “España nos roba” eta “korrupzioan aurreztuko dugu” bezelako argumentuek ez dute oinarri haundirik.

    • Espainia ez da Alemania, ez da Noruega,…inork ez du sinesten Espainiak diruz laguntzen gaituenik. Frantziak azpigarapen ekonomikoa baino ez dio ekartzen gure iparraldeari. Nire ustez, arrazoia duzu independentzia berreskuratzeko prozesua, gure testuinguru geopolitikoan kokatzeko ahalegin berezia egin behar dugula esan nahi baduzu. Hau da, EHren independentzia prozesua ez dela prozesu sozialista bat argitu behar dela.
      Halere nire iritziz gaur arazoa nagusia ez da sozialista den ala ez. Arazo nagusia da, prozesurik ez dagoela.
      Honekin batera iruditzen zait okupazio nazionalaren aurkako borroka guztiak direla “ezkerra”; eta era berean okupazio sistema guztiak, jantzitako mozorroen azpitik direla “eskuin”.
      Jakina, dena da garrantzitsua: nortasuna, lurraldetasuna, sosak, zergak, pentsioak…
      Ah! Europako nazio independenteetan ez dute furgonetarik edo ez al dira eskiatzera joaten? Hori jakiteko ez da sekulako programa ekonomikoa prestatu behar.
      Baina guztiok gauza bakarrean jarriko gara ados: independentzia behar dugula gure erabakiak hartzeko; eta ez dago egitasmo ekonomikorik, beste neurri sozialik edo zaborra kudeatzeko formularik ahobatez onartuko dugunik. Hori normala da; nazio guztietan ematen da.
      Independentzia ez da proiektu politiko bat beste batzuen artean. Independentzia da, edozein proiektu politiko demokratikoa indarrean jartzeko gutxieneko baldintza.