Sozialisten aurreneko “txorreoa” Radio Euskadin
Eta nork “txorreatu” ditu: Lacalle albistegietako buruak? Arruti Radio Euskadiko zuzendariak? Ez ba. Eusko Irratietako koordinatzaileak, Javier Torronteguik, Rubalcaba eta Aresen gizonak. Ez dirudi berari dagokionik horrelako errietatan sartzea, baina agintea nork duen argi ikusten hasi da dagoeneko. Berak esan zion agur Lapitzi.