Sormenari buruzko online formakuntza martxan da
Sormenari buruzko online formakuntza martxan da –
2020an Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ospatzen da. Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, eta horregatik sortu dugu 35 minutuko online formakuntza, Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik.
Iaz 500 ikasle baino gehiagok jaso zituzten Euspoteko formazio saioak, guztira 11 formazio saio eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan, baina aurten egoerari egokituz online formatuan sortu dugu.
Helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko ditugu.
Sormenari buruzko online formakuntza martxan da