[Uztaritze iraultza garaian II] Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak

Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak –

.

Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena

.

Herriko etxeko artxiboek, obra historiko honen iturri nausiak direnek, erakusten digute, egunez egun, zer ziren, garai nahasi horretan, Uztaritzeko arduradunak[1]mugi arazi zituzten kezkak eta pasioak. Bainan, arduradunen eta herriaren artean arrakala bat egon zitekeen, batez ere lehenbizikoak ez zirenean gehiago libreki hautatuak izan, baizik eta, botere arrotz batek inposatuak. Horrengatik deliberamenduen erregistroek askotan ez digute herritarren iritzien bertsio epeldu bat baizik erakusten.

Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak

Gainera, debateen bizitasuna ez zaigu bakanki baizik agertzen, zeren eta, zinegotziek euskaraz zihardutelarik, itzulpena egin behar zuen idazkariak ez eiki baitzuen hizketen[2]bizitasuna beti salatzen.

Kurioski, hutsuneak badira artxiboetan :

  1. 1794eko uztailetik 1795eko azaroaraino.
  2. 1798eko abuztutik 1800eko ekaineraino.

Iduri du hilabete horietan Herriko etxeko bizitza geratu zela.

Egia erraiteko, Iraultzaren garai guzian Uztaritzeko Herriko etxeak ezin izan zuen gehiago libreki eztabaidatu ez eta erabaki ere:

Goitik heldu zitzaizkion zer nahi dekretu eta erabaki erregistratzea, bere borondate ona aldarrikatzea, herritarrak defendatzea Administrazioaren arbitrarioaren kontra, horra zer zen geratzen zitzaion errola.

Gelditzen zitzaion ekimen margina bakarra zen jasotzen zituen direktiboak frenatzea, ahal zenean ez ikusiarena egitea, edo, alderantziz haiek betetzea kartsuki, Herriko kontseilua osatzen zuten gizonen iritzi politikoen araberan.

Interesgarria da, gertakari dramatiko horietan, nahi edo ez errola bat jokatu zuten gizonak ezagutzea.

Iraultza garaiko uztariztar protagonistak.(5.orrialdean)

Izan zitezen monarkista, errepublikar, katoliko edo Argien[3]filosofiazale, denak notableak ziren, burgesak eta gehienak lege-gizonak.

  • Dominique Garateta, hemen Don Koxe deituriko bere anai gazte Dominique Joseph, biak abokat eta Mailia ( eskola publikoa dagoen orube horretan )[4]etxetik ateraiak.
  • Dominique Sorhaitz, Sorhaitzenekoa (Komentuko omoniertegia bilakatua orai) 1788an Uztaritzeko alkatea izan zena.
  • Dominique Dibarrart eta haren anaiaMartin, Hirigoinekoak, abokatak, haien pentsamolde politikoak elgarren kontrakoak zituztenak.
  • Pierre Dithurbide, Purguko Martinenekoa,abokata
  • Jean Dassance, Purguko Chamarbaitakoa, uxerra eta haren lehenkusi Pierre Dassance, Purguko Papiabeitakoa, grefierra.
  • Bernard Duhalde, Hiribehereko Sorthakoa(lehenagoko kasa torrearen ate ogibala atxiki duena) notaria.
  • Louis Duhalde, Hiribehereko Uhaldekoa, Bernardenanai gaztea.
  • Jean Baptiste Hiriart, Heraitzeko Etxenikakoa, notarioa.
  • Antoine Scholtus, ofizier jubilatua, Uztaritzera jin zena Katix Haraneder, Hiribehereko Abartatxipiko premuarekin[5]ezkondu zelarik.
  • Pierre Harriet, Purguko Salhakoa, notarioa.
  • Mathieu Duhalde, Arruntzako Ostaleriakoa, notarioa.
  • Jean Martin Mundutegi, Arruntzako Bereterraenekoa, merkataria.
  • Jean Larre, Purguko Uhalderenekoa (orai Xokolatenea), ostatuzain.
  • Jean Marithurry, Purguko Ferrondokoa, orai zerga bulegoa dena, zurgina.
  • Xalbat Duhalde, Milafrangako mugan den Konpaitokoa, merkatari eta laborari aberatsa.
  • Laurent Dibasson, Hiribehereko Etxeparekoa,botikaria[6].
  • Martin Dihabe, Purguko Dutxunbeitakoa (orai desagertua), presondegizain, gero zapatagilea.
  • Jean Descos, Uztaritzeko erretorea, zeinaren etxea bilakatu den Erretoraenezaharra.
  • Hiru Haitz anaiak: Pierre zaharrena, «Amerikanoa» deituriko Bernard, eta André gazteena, hiruak bizi ziren oihanaren buruan, Uztaritze gailentzen duen Haitzeko gazteluan. Zaharrena eta gazteena ofizier ohiak ziren, Bernard aidiz merkatari eta lurjabe izan zen [7]Santo Domingo uhartean.

Haitzeko gazteluaren ondoan Kapito Harriko[8]argigunea[9]bazen. Hauteskundeen karietarat edo erabaki inportante bat hartzeko, parropiako lau auzoetako biztanleak bertara deituak ziren.

Aldiz, Biltzarra, alegia, Lapurdiko 35 parropietako ordezkarien bilera Auzitegian egiten zen,[10]Bailearen egoitzan.

Frantziako beste probintzietako asanbladen aitzi, Lapurdiko biltzarrean, bakarrik Heren Ordenaren[11]ordezkariek parte hartzen zuten. Horrengatik, seguraz ere, bilkurak ez ziren beste probintzietan, adibidez Bretainian, egiten zirenak bezain gatazkatsuak. Gainera eztabaidarik ez zegoen, zeren eta, gai zerrendaren pundu bakoitzarentzat, ordezkariek ez baitzuten bozkatzen ahal beren parropiakideek eman zieten mandatuaren araberan baizik.

Geroago, berezitasun horrengatik gaizki ulertu bat sortuko zen Estatu Orokorren[12]karietara. Izan ere, Lapurdiko hautesleek ezin izan zuten ulertu zergatik, Versaillesen, beren deputatuek, beraz Biltzarraren nahiaren eremaile zirenek, beren nahia erabat kontraesaten zituzten legeak onartu ahal izan zituzten.

  • Erreinuko Estatu Orokorren[13]deialdia (1788-1789) (7.orrialdean)

1788 urtean zehar, ageri zen, Parlamentuek Erregea derrigortuko zutela Estatu Orokorrak konbokatzera eta hauek ez zutela bakarrik Erreinuko finantzien krisia konpondu beharko, baizik eta Nazio osoa berpiztu. Badirudi Uztaritzen sentimendu nausiak esperantza eta beldurra batera adierazten zituela. Hobekuntzak egin zitezkeela errekonozitu arren, populuak beldurra bazuenberrikuntzek sekulakoa eman litzaioketeela. Lapurdiren berezitasunari[14]Lehenbiziko alerta batek jendea erne jarri zuen, alegia, Lamoignon Justizia Ministroa[15]erreforma bat egiten entseiatu zenean. Izan ere, Bailerriko Tribunala Uztaritzeri kendua izanen zitzaiola entzuten omen zen Baionan.

Erne egon behar zen ba. 1788ko abenduaren 23an, Dominique Sorhaitzeta Jean Martin Munduteguy, herriko lehen eta bigarren kontseiluak, Purgu Harostegiko Jean Etchartekin batera, Herriko etxean [16]bildu ziren. Bilera horren solasgaia zen Haranboure Lapurdiko Sindiku orokorrari proposatzea Dominique Joseph Garat Probintziako ordezkari izan zedin Parisen urteko 600 liberako soldatarekin. Bilerako txostenak azpimarratzen zuenez, Garatek merituak eta ezagutzak zituen, Herria maite zuen, inteligentea zen eta zendu berri zen aurreko agentea baino askoz eraginkorragoa izanen zen.

Gertakari batek erakusten du Lapurtarrek bazutela beren existentzia juridikoa errespeta arazteko nahikundea. 1789ko martxoaren 7an, Biltzarraren ezohiko batzar bat egin zen Estatu Orokorren deialdia egiteko maneraren kontra ofizialki protestatzeko xedearekin. Izan ere, normalean deia Erreinuko bailerri eta seneskalerri guziei igorria izan behar zitzaielarik, Lapurdiko Bailerria hartua eta konfunditua izan zen Akize, Baiona eta Saint Severekoaren barnean. Horrek argi eta garbi  erran nahi zuen Lapurdik ez zuela gehiago ordezkaritza propio zuzenik izanen Versaillesen[17]. Biltzarrak Pierre Dithurbiden gain jarri zuen Garat laguntzea Parisen bertan egoera erregularizatzeko. Arazoa laster konpondua izan zen eta Lapurdiko Bailerriak ere tenorez jaso zuen opaturiko dei gutuna.

Sindiku orokorrak proposaturik, martxoaren 17an, auzapez ordeak[18]bere kontseilariekin batera Uztaritzeko Heren Estatuaren Eskakizunen kahierra[19]idazteari ekin zioten, zeina alderatua izan beharko baitzen Lapurdiko beste hogei ta hamalau parropien kahierrekin, testu amankomun bat eraikitzeko helburuarekin.


[1]BC : «édile» jatorrizko testuan, zinegotzi, magistratu eta abar…

[2]BC : Kontseilari gehienek segurasko euskara baizik ez zekiketen.

[3]BC : «adepte des lumieres» testuan.

[4]BC : Milafrangako bide kurutzean, orai ez dago eskolarik toki horretan.

[5]BC : « fille legitimaire» testuan.

[6]BC : «apothicaire»  testuan, farmazilari bezalako zerbait.

[7]BC : «planteur» testuan.

[8]BC : Orai, Uztaritzeko sarreran, orhoitarri sinple bat erdian daukan rotonda bat dago.

[9]BC : «clairiere» testuan

[10]BC : «palais de justice» testuan.

[11]BC : «tiers etat»testuan eta populua erran nahi du.

[12]BC : «Etats Generaux» testuan.

[13]BC : idem

[14]BC : «Particularisme local» testuan,   lehenagoko Foruetarik gelditzen zaizkien arrastoak..

[15]BC : « Garde des Sceaux» testuan.

[16]BC : «Hotel de Ville» testuan, Carnazeria etxean zegoena.

[17]BC :Versaillesen, Parise ondoan, zegoen Erregearen gortea

[18]BC : «echevin» testuan, auzapezaren axuant bat izan litekeena..

[19]BC : «Cahiers des doleances» testuan.

Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak
Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak
Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak

Zer duzu buruan “[Uztaritze iraultza garaian II] Iraultza denboran Uztaritzen gertatukoaren iturri historikoak”-ri buruz

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2020-04-04 11:54

    P. Hourmatek jatorrizko aitzin solasean zioen bezala, M.Duharten meritoa da, gertakariak hurbilenetik sendi arazteko, orduan oso inportanteak ziren protagonisten etxeen izenak, haien ofizioak, haien pasioak zehazten dizkigula.
    Izen guziak, izan daitezen gizon, etxe edo toki, Gaur bertan gehienak beti existitzen dira. .
    Gero ikusiko dugun bezala, Garat anaiak deputatutzat hautatzea ez zen batere ideia ona. Izan ere, hauek ikasketak eta bizitza guzia Frantzian eginik, sobera asimilatuak ziren Lapurdiren antolakuntzaren defendatzale onak izaiteko.
    Alta Mundutegi oso inteligentea zen eta oso ongi ulertu zuen Lapurdik galtzea irriskatzen zuena, geroago maluruski eskrupulik gabe portatuko zen arren..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude