Soinujolearen semea taulagainean
Duela urte batzuk Atxagak Soinujolearen semea bere eleberriaren zinemarako gidoia idatzita zuela esan zuen Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa batean. Finantziazio faltagatik edo batek daki beste zein arrazoigatik azkenean baina (oraindik) ez da film hori grabatu. Dena den, asteon Bilboko Arriaga Antzokian Ttanttaka teatroak, Bilboko Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiekin elkarlanean egin duen antzerkirako egokitzapena estreinatu da.
Patxo Telleria aktore eta gidoigileak egokitu du asteasuarraren lana. Eleberriko pasarte batzuk kanpoan utzi behar izan baditu ere ordu eta erdiko lan txukuna atondu du. Soinuaren hauspoa gogora ekartzen duen José Ibarrolaren eszenografia eta Iñaki Salvadorren musika lagun Fernando Bernuések haibat euskal aktore izan ditu bere esanetan. Denek ala denek lan zoragarria egin dute. Erdiko belaunaldiko Aitor Beltran eta Iñaki Rikarte aktoreak bikain aritu dira. Denek ala denek Atxagaren unibertsoaren interpretazio onirikoa osatu dute. Eskusoinuen etengabeko presentziarekin eszenaratze txundigarria lortu dute. Euskarazko bertsioan, gaztelerazkoan ezinezkoa den hizkuntza joko bat egiten da eta neurri handi batean horrek egiten du aberats antzezlana.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea BERNARDO ATXAGA
Antzerkirako moldaketa PATXO TELLERIA
Zuzendaritza FERNANDO BERNUÉS
Musika IÑAKI SALVADOR
Eszenografia JOSÉ IBARROLA
Argiztapena XABIER LOZANO
Jantziak ANA TURRILLAS
Atrezzoa eta jantzitegi laguntzailea LUIS M. DEL OLMO
Off ahotsak:
Juan IÑAKI BERAETXE
Esataria FORKI
AKTOREAK:
David:
(Haurra) MATTIN APAOLAZA (Gaztea) AITOR BELTRAN (Heldua)JOSEBA APAOLAZA
Mary Ann: (Gaztea) VITO ROGADO (Heldua) ANKE MOLL
Joseba: (Haurra) MIKEL TELLERIA (Gaztea) IÑAKI RIKARTE
(Heldua) PATXO TELLERIA
Agustín: MIKEL LOSADA
Lubis: ASIER HERNÁNDEZ
Teresa: AMANCAY GAZTAÑAGA
Ángel: DAVID PINILLA
Carmen: MIREIA GABILONDO
Soinujolea: IÑAKI SALVADOR
EKOIZPENA: ARRIAGA ANTZOKIA, GASTEIZKO PRINCIPAL ANTZOKIA, DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA ETA TANTTAKA TEATROA