SGE, 4.0 industria 12.000 euroko soldatekin
SGE, 4.0 industria 12.000 euroko soldatekin –
Iraultza horrek askotariko iritziak eta alarmak piztu ditu; izan ere, ekoizpen-prozesuak digitalizatzeak eta automatizatzeak inoiz ez bezala eraldatu eta suntsitu dezake enpleguaren gaur egungo egitura.
Nafarroako Gobernuak, industriarako 2020. urtera arteko bere plan estrategikoan, lehentasuna eman dio industriaren lehiakortasun globala hobetzeari, eskualde bakoitzean aberastasuna sortzeko ahalmena handituz eta kualifikazio handiko lanpostuak sortuz, eta horretarako 4.0 teknologiak txertatu behar dira, prestakuntza sustatu, I+G bultzatu, eta ekosistema onuragarria sortu. 2020rako helburuak hauek dira: BPGaren %33,5era Nafarroan iristea, eta industriako enplegua 70.000 langileraino haztea.
Denok dakigu automobilgintza-industria finkaturik dagoela Nafarroan 1965az geroztik. Sektore horretako 100etik gora enpresatan emplegua ematen zaie 12.000tik gora langileri, eta 5 bilioi eurotik gora fakturatzen dute.
Datu horiek sektore horren garrantzia erakusten digute, baina ez digute azaltzen nolako eraldaketa gertatzen ari den automobilgintzaren enpleguan.
Azpikontratak ugaldu dira, industria-enplegua eraldatuz eta zerbitzuei loturiko enplegu bihurtuz. Horren ondorioz lan-baldintzak okertu dira, Nafarroako Metal Hitzarmena alde batera utzi eta nekez uztartzen diren estatu-hitzarmenak aplikatzen baitira, lan-baldintzak prekarizatuz.
Errealitatean murgilduz gero, ulertzekoa da zergatik SGE Quality Servicesko langileak greban dauden maiatzaren 27tik, eskari hauek plazaratuz: enpresa-hitzarmena berritzea —abenduan iraungi baitzen—, lan-baldintzak hobetzea, eta zordunduriko soldatak ordaintzea.
Emakume horiekin solasean arituz gero —langileen %90 emakumeak baitira—, gehienek 12.700 euro jasotzen dutela azalduko dizute, eta orduan jabetzen gara automobilgintzan oro ez dela urre.
Haien lanaren bezeroak hauek dira: VW (2.522 milioi euroko fakturazioa, eta 43.000 euroko batez besteko soldata); Gestamp Navarra (174.261,133 milioiko fakturazioa, eta 38.700 euroko batez besteko soldata); Antolín (41.760 milioiko fakturazioa, eta 28.700 euroko batez besteko soldata); Tecnoconfort (110.351 milioiko fakturazioa, eta 36.100 euroko batez besteko soldata); CYE Recylan (16.069 milioiko fakturazioa, eta 43.700 euroko batez besteko soldata); SAS (418.637 milioiko fakturazioa eta 35.600 euroko batez besteko soldata) eta abar. Adibide horietan bakarrik 82.000 milioitik gorako etekinak badaude.
Datu horiek ikusita, ulergarria da sektore horren errentagarritasuna, ibilgailuak fabrikatzea ez baita diru-iturri bakarra, azpikontraten prekarietatea da mozkinak eurrez irabazteko beste bide bat. SGE ez da ardi beltza narotasunaren esparruan, beste enpresa bat baizik sistemaren (VW) bezero-katean, eta beste batzuekin batera (Formel D, JJ, Trigo, Recersing, ISN eta abar) eredu prekario bat osatzen da, automobilgintzaren industria guztiahaldunaren itzalpean.
Ez da txiripaz gertatu SGEko langileen %90ak emakumeak izatea, eta horietako asko etorkinak izatea, gazteak… Ez da txiripa, prekarietatearen menpean sartzen direnak beti berberak izatea: baztertuenak. Beraz, SGEko langileen borroka, borroka duina da alderik alde, automobilgintzaren alderik ilunena denen agerian jartzen duena, lan-baldintzak duinagoak izan daitezen; eta baita ere egunetik egunera errealitate horrenpean bizi diren VWen barruko eta kanpoko enpresetako lan-baldintzak hobeak izan daitezen.
Aldiz, enpresak eman duen erantzuna erregulazio-espediente bat aurkeztea izan da, plantillan dituen 137 langileetatik urteko soldata 12.700 eurokoa baino apur bat duinagoa duten langile gutxiak kaleratzeko asmoz. Enpresek eta gobernuak industria-eredu prekarioak sustatzen dituzten kemen berarekin SGEko langileek Metal Hitzarmenaren babesean egotea eskatzen dute, horrela lan egin baitute beti.
Zertarako balio dute plan estrategiko horiek guztiek, datu arranditsuen azpian errealitate ilunak baldin badaude. Nafarroako automobilgintza harrotasunez erakutsi behar dugu, baina multinazional horiei aurpegia garbitu beharrik izan gabe.
Gustora hartuko genuke askok lanpostu hori. Zoritxarrez lan askoz prekarioagoak daude.