Setienen zortzikoa
Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia Azpeitiko Sanagustin kulturguneko solasaldi batean aritu da, Xabier Euzkitzerekin. ‘Aho bizarrik gabe’ zikloaren bosgarren gonbidatua izan da. Hemen Setienen zortzi esaldi.
– “Gizakiek intimitatea behar dute. Benetako askatasuna izateko ez dago dena esan beharrik”.
– “Ez al zara sekula maitemindu, Setien jauna?'”, Xabier Euzkitzeren galdera. “Egia izango balitz ere ez nizuke esango”.
– “Teologia aldetik, Elizak ez dauka arrazoirik emakumeak apaiz ez izateko”.
– “Frantzisko I.ak ematen duen irudia benetako itxaropenarena dela uste dut”.
– “Gotzain mediatikoa al nintzen? Horrekin ez dut sekula minutu bat ere galdu izan. Uste nuena egiten saiatu nintzen”.
– “Interesa ez da sortzen batek esaten duenagatik, esaten duenak duen interesagatik baizik”.
– “Denetariko gaiak izan nituen hizpide nire idatzietan, ez Euskal Herriko arazoak bakarrik. Erlijio gaiek ez zuten halako tirabirarik sortzen”.
– “Zer espero du jendeak? Dirua, ondo pasatzea, maitasuna, askatasuna?”.
Saioaren Twitterreko jario osoa hemen: https://twitter.com/ search?q=%23ABG_Setien&src= typd&f=realtime
Hurrengo orduetan, kronika eta saio osoa bideoan uztarria.com-en.
Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira Aho bizarrik gabe solasaldien antolatzaileak. Aurreko lau protagonistak hauek izan ziren: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi eta Maddalen Iriarte (http://uztarria.com/ aktualitatea/1380724490). Seigarren saioa, urte bukaeran.