Selektibitatea

682568_selektibitatea_foto960

Hitz bat izan duzu urte osoan zehar. Selektibitatea. Kurtsoko lehen egunetik. Selektibitatea. Zure etorkizuna erabakiko duen azterketa. Selektibitatea. Heldu da hainbeste urduritasun, hainbeste beldur, sortzen dizun eguna.

Ikasitako guztia hiru egunetan frogatu behar izatea. 0,2 bategatik gustoko duzun karreratik kanpo gelditu ahal izatea. 0,2. Agian ez zara notara helduko. Ez zara behar duzun zenbakia izatera helduko. Nota. Zenbakia. Hori baitzara eurentzat. 0,2. Ez duzu aukerarik izango zuk nahi duzuna egiteko. Ordaintzen ez baduzu, behintzat. Beti egongo baita pribatuaren aukera. 9.000 euro urtean. Zenbakiak orain ere. Halakoa baita dugun hezkuntza sistema, zenbakiak balioesten dituena. Hitzak, sentimenduak, koloreak… alde batera uzten dituena, 0 aren hurrengokoa baitira eurenzat.

Selektibitatea. Hiru egun. Hitz bat. Zenbaki bat. Zure etorkizuna baldintzatuko duen zenbakia. Hezkuntza sistemazen duen hitza, produktuak sortu nahi dituena, spanish labela duten produktuak. Zenbakiak. Baina nik sentimendu bat, kolore bat eta hitz bat erabiliko ditut selektibitatea adierazteko, margozteko, definitzeko. Amorrua, beltza eta ustela. Nota bat, zenbaki bat: 0.

(Argazkia: www.eitb.com)

2 pentsamendu “Selektibitatea”-ri buruz