Sarrionandiaren itzulera 7 galderatan
Sarrionandiaren itzulera
Eztanda egin du azkenik ahoz aho zebilen berriak. Joseba Sarrionandia, liburuetako kontrazaletako argazkiko gizon bizartsu mitikoa, Mondragon Unibertsitateak antolatutako bi saio eskaintzeko itzuliko omen da. Bai: bafletatik ihes egin zuena Martutenetik. Kriston dantza dabil hedabideetan albiste honen karietara. Bada ZuZeun denok dakigunaz gaindiko 5 galdera plazaratu nahi nituzke. Hemen doaz.
7 galdera Sarriren itzuleraz:
1- Ezagutuko dugu bere aurpegia? Ala arrotza egingo zaigu lehen ikustaldian?
2- Itzuli, itzuliko da. Baina joaneko txartela ala joan-etorrikoa erosi du?
3- Nork publikatuko du bere lehenengo argazkia?
4- Non publikatuko ote diote lehenengo elkarrizketa?
5- Kortatuk eskainiko ote du Fermin Muguruzak hainbeste aldiz iragarri kontzertua?
6- Desmitifikazioa dela-eta bere liburuak gehiago ala gutxiago salduko dira
7- Espainiako justiziak pakean utziko al du?
Sarrionandiaren itzulera
Sarrionandiaren itzulera
Sarrionandiaren itzulera