Joseba Sarrionandia: “Etxera itzultzea zaila egiten da batzuetan”
Joseba Sarrionandia: “Etxera itzultzea zaila egiten da batzuetan”
Poeta erraria (eta 5): herrigintza eta beste
Hauxe duzu Sarrionandiari egindako elkarrizketaren bosgarren eta azkenengo zatia. Besteak beste herrigintzari buruz duen ikuspegia agertzen du bertan. (Transkripzioa eta audioak).
…
Zerk harritzen zaitu gehien euskal errealitatetik?
Harritzen? Gauza bat aipatuko dizut: euskaldunak pertsona errealistak, pragmatikoak eta auzolanekoak garela normalean eta politikaren inguruan ostera, ba, irrealistak, alferlan zaleak eta bata bestearen kontrako borrokari prestuak bihurtzen garela, ez?
Hitzak ere beste alorretan, hitz bat erabiltzen duzu eta badakizu zer esan nahi duen, ez? Mailua, pospoloa edo karakola. Politikaren alorrean ostera esaten dira hitzak hustuta bezala, ez? Esanahirik gabe.
Zein etorkizun dugu munduan? Eskozia, Katalunia eta horien moduan?
Nazio-estatutan antolatutako mundu batean, herri moduan, euskaldunoi ondo etorriko litzaiguke halako egitura politiko bat. Beste estatu hori demokratikoagoa izango litzateke guretzat eta gauzak aldatzeko, aliatu handi eta boteretsu bat badugu, nazionalismo espainola bera. Hain antidemokratikoa izanda, hain inkapaza beste nazionalitateak aintzat hartzeko… independentista fabrika bat da: independentistak produzitzen ditu eta gero ez die irtenbiderik ematen.
Irtenbidea geuk aurkitu beharko genuke, geure aldetik. Horretarako orain arte egin ditugun baino hobeto egin beharko genituzke gauzak euskaldunek. Irtenbide hori eraikitzeko. Gogoarekin eta pazientziak eraiki beharko delako. Baina ez dakit, ez naiz etorkizun igarlea.
Noiz itzuliko zara Euskal Herrira?
Etxera itzultzea zaila egiten da batzuetan. Baina laster, ahal dudanean…
…
…
- Poeta erraria (1): Idazlea irakurle ere badenean
- Poeta erraria (2): Fikzioaren balioaz
- Poeta erraria (3): Azken obrari begira
- Poeta erraria (4): Euskarari buruz
Sautrela saioa osorik NAHIERANen:
- Ibon Egañak kritikari kritika
- Liburudenda berriak: Garoa eta Katatakrak
- Beñat Sarasola: Iturralderen Izua hemen
(Datorren astelehenean, goizeko 9tan, Joseba Sarrionandiari eginiko elkarrizketaren material guztiak jarriko ditugu eskuragai hementxe)