#saretuz Herri Komunikazio antolatzen
Aste bat igaro da dagoeneko #saretuz proiektu parte-hartzailea martxan jarri genuenetik. Egunak aurrera joan ahala, konpromisoak biltzen joan gara: komunikazioko ikasle eta irakasleak, arte ederretako ikasleak, itzultzaileak informatikariak, kazetariak, ikus-entzunezko gaietan adituak diren pertsonak…
Duela hilabete bat edo EHUko Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultateko irakasle eta ikasleok aldarrikapen bat egin genuen, gure jarduna modu duin eta aske batean egiten uzteko aldarrikatuz, jarrera kritikoak sustatzeko modua dela ulertzen dugulako.
Honi jarraipena emateko, #saretuz proiektu parte-hartzailea martxan jartzea erabaki genuen, agerraldian aldarrikatutakoa praktikara eramateko.
Oraindik konpromisoak biltzen galbiltza. Horretarako, hemen sartu (sakatu “hemen hitza) eta bertan oso ondo azalduta agertuko zaizue konpromisoarekin bat egiteko modua: errezena “kontaktua” ataletik egitea da; edota herrikomunikazioa@gmail.com helbidera mezu bat igorri zuen datuak jarriz (izen deiturak, kontakturako datuak…) eta horrekin batera dituzun komunikazioarekin zerikusia duten gaitasunak azaldu!
Facebooken orrialdia daukagu, lagundu zabaltzen1
Saretu dezagun Euskal Herria!!