San Sebastian eguna: biharamuna ere jai egun?
Donostiako alkateak bere izateko modua zuela bagenekien, baina beste ikuiluko behia da nahi duena egitea. Azken burutazioa urtarrilaren 21a, Sebastian Deunaren biharamuna, jai egun izendatzea da.
Kezka batetik bururatu zaio Elorzari proposamena. Bere ustez, San Sebastian eguna astebarruan denean, jendeak festa gutxi egiten du biharamunean lanera joateko jendeak goiz jeiki behar izaten duelako. Horrek, nola ez, festari kalte egiten dio, eta alkateak hori nahi ez duenez, biharamuna jai egun bezala aurkeztea bururatu zaio. Horrek taberna eta komertzioei onurak ekarriko lizkiekeela ere esan du.
Eztabaida
Gaiak eztabaida piztu du Donostian eta gainerako herrietan. Donostiarrei egindako inkesta batean, honakoa dio kaleko jendeak.
Donostiako egin eta gainerako herrietara hedatuko balitz? Irudikatzen duzu zure herriko festen biharamuna ere, jai egun izendatzen dutela, biharamuna pasatzeko?