‘Salvados’ eta manipulazioa

MzcyMw==

Berriz dezepzionatu nauela esan dut, izan ere, duela denbora bat Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa lotsagarria izan zen. Egia esan esperantza gutxi nuen emaitzaz… denok dakigu La Sextak norantz jotzen duen, ikusi besterik ez da egin behar informatiboetan jartzen duten ETA banda de asesinos errotulazioa. Narda sentitzeko modukoa, kazetaritzaren ikuspegitik, ikuspegi politikotik eta urrunago joanez gero ikuspegi etikotik begiratuta.

Igandeko Salvados aztertzeko gako batzuk

  • Atzo La Sextak emititu zuen saioan, elkarrizketatu zituzten politikari bakarrak, PSEko Jesus Egiguren eta PPko Antonio Basagoiti izan ziren.
  • Ez zen ezker abertzaleko inor agertu.
  • Ez zen EAJko inor agertu ezertarako ere.
  • Ez zen Nabaieko, PSNko edo UPNko inor agertu
  • Ez zen ez Aralar alderdiko, ez EAko, ez EBko eta ez alternatibako inor agertu. Inor.
  • Ez dakit Arakaldoko Herriko Tabernak errepresentatzen duen ezker abertzalea… are gutxiago bertan agertzen zirenak. Tira, bestelako aukerarik izan bazuen. (Arakaldoko Herriko tabernan grabatutako plano zein galdera-erantzunek bazuten iritzi ezberdinak jasotzeaz besteko intentziorik).
  • Basagoiti Guggenheim-aren pareko terraza batean elkarrizketatu zuten eta Egiguren Gaudiren itxurako bankuetan jesarrita Gasteizko parke batean. (Honek ba ote du intentzionalitaterik?)
Zazpi puntu dira goikoak. Ez zaitut konklusioetan ito nahi. Zerbait gehitu nahi izanez gero bota iruzkina.
Irudia | Salvados | zz | Creative Commons By SA

‘Salvados’ eta manipulazioa

Basagoiti, Egiguren, La Sexta, salvados
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

30 pentsamendu “‘Salvados’ eta manipulazioa”-ri buruz

  • Arakaldoko herriko tabernari buruz: horrela deitzen da baina ez da ezker abertzalearen inguruko taberna bat, Arakaldon dagoen taberna bakarra da, eta izena ba herriko taberna. Ez dakit manipulazioa edo ez-ezagutza izan den.

  • Patxi Gaztelumendi

    Ez dut Oier, zuk aipatutako gakoen artean, manipulaziotzat hartu daitekeen bat bera ere ez.
    Zer da ba manipulazioa zuretzat?
    Salvados saioan, baietza eman dutenak agertzen dira… ez gehiago ez gutxiago.
    Ibili dira, saiatu dira jendea elkarrizketatzen.
    Imanol Murua eta Martxelo Otamendi kazetariak agertzea, manipulaziotzat jotzen duzu ere?
    Niri saioa erakargarria egin zitzaidan, telebista espainolek egin ohi dutenetik, nahiko urruti, orohar.

  • Nik ere ez dut manipulaziorik ikusten. Sinplismoa bai, ordea. Herriko Tabernako parrokianoak ‘de traka’ dira. Nondik atera dituzte? Eta EAJko inor ez azaltzea nahiko larria iruditzen zait. Dena den, ez ahaztu umorezko programa dela ‘Salvados’. Ze espero zenuen? ‘La pelota vasca’ filmako bigarren partea?
    šŸ˜‰
    Halere, interesgarriak diren gauzak ditu erreportajeak. Landaburu eta Martxeloren arteko elkarrizketa nahiko argia da (batek oso argi hitz egiten du, besteak, aldiz…) eta Egigurenek ere hainbat harribitxi oparitu zituen.

  • Oier Aranzabal

    Nik ez dakit noraino saiatu diren. Baina, Basagoiti eta Egiguren dira saiatu eta elkarrizketatzea lortutako politikari bakarrak? Ez dut uste.
    Arakaldon ateratako planoak ikusi dituzu? Nor elkarrizketatu zuten? Niri postura edo alde bat erridikulizatzea iruditzen zait. Hain zuzen elkarrizketatu zituen horiekin aritzea. (Esatea sobera -nik enekien- dirudienez Arakaldokoa ez dela ezker abertzalearen Herrikoa)
    Imanol Murua eta Otamendiren agerpena (batez ere Muruarena) anekdotikoa da.
    Eta testuan agertutako azken puntua garrantzitsua iruditzen zait.Ā 
    Azken ekuazioa:
    politikari (EspaƱolak): Basagoitu+Egiguren
    Politikari (abertzaleak): 0
    Abertzalegoa: Otamendi+ Arakaldoko txikiteroak
    Konstituzionalisten aldetik: Landaburu
    Zer esanik emanten ez duena: Murua

  • Bai, bai.
    Banaketari dagokionez, arrazoi osoa duzu. Ordezkari abertzaleren bat elkarrizketatu behar zuen, ustezko herriko tabernakoak frikiak baino ez dutelako ematen… Hori irudia!!!
    Ez aztoratu, Oier, programa txorra bat dela… Analisi sesudoagoak nahi izanez gero, beste ate batzuetara jo beharko duzu…

  • Oier Aranzabal

    Zenbat programa txorra ugaritan hitz egiten dute Euskal Herriaz espainian. Ez naiz aztoratzen Fotero! Nik gauzak “normaltasunaren” barnean hartzen ditut, normal-normal.
    šŸ˜‰

  • Oier Aranzabal

    Barka… erretorikoa zen lehen galdera eta erantzuna atera zait nahi gabe:Ā 
    “Zenbat programa txorratan hitz egiten dute Euskal Herriaz espainian. Ez naiz aztoratzen Fotero! Nik gauzak ā€œnormaltasunarenā€ barnean hartzen ditut, normal-normal. ;-)”

  • Ba ni hirekin negok Oier! Sinplismo eta manipulazioa hutsa!!

  • Patxi Gaztelumendi

    Baina manipulazioa hori da?
    Nik ez dut ikusten manipulaziorik zuen baieztapenetan.
    Ezker abertzaleko inor agertzen ez dela? Eta?
    Baina hori ez da manipulazioa, inondik inora.

  • ain konplikatua al da guria ba?

  • PTX
    mesedez azaldu ahal duzu zer den zure ustez manipulazioa??
    Herriko Tabernarena, zelan ulertuko dute Arakaldotik kanpo? Abertzaleei buruz horrenbeste berba eta abertzaleen berabarik ez, zer ote da? Hasierako irudi lausoak, zer dira, “efektu estetiko hutsa”?….
    Ulertzen dut hola egin izana, baina ez dut ulertzen manipulaziorik ez dela esatea…

  • Oier Aranzabal

    patxi,

    Manipulazioa garbi ikusten dut noski.
    Zer den manipulazioa? Errealitate bat halakoa dela jakinda, bestelako bat dela esatea intentzionatuta. Errealitatea publikoari intentzio jakin batekin eraldatzea edo bestelakoa dela jakitera ematea.
    Folloneroren programarena, espainiako komunikabideen manipulazio kanpainaren barrenean sartzen da.

    Basagoiti eta Egiguren, “eskuinekoa” vs “progrea” bezala agertze hori errealitatea manipulatzea da. Arakaldoko txikiteroak ezkertiar abertzaleen errepresentazio bezala azaltzea (eta azaldu dituen moduan!) manipulazio “garbia” da. Abertzalegoa txikiteroak+Otamendi (motxian) izatea… zer nahi duzu bada esatea… Eduk ondo esan duen eran Torrijosen, Madrilen edo LogroƱon dagoen jendeari Euskal Herriaren errealitate intentzionatuki eraldatu bat erakustea da… Kubarekin, ekialde hurbilarekin… hedabide gehienek egiten duten eran.

    Sinplifikazio extremoa; bide batez Fotero, manipulazioari oso lotua dago. Erabat esango nuke.

    ez dakit argi azaldu dudan nire iritzia. (mc)

  • IƱigo Rubert 2010-11-08 23:58

    Torturak jasan dituztenek esan ohi dute lasaitu ederra hartzen dela espetxera iristean. Horrek esan nahi du espetxea ez dela gizakia suntsitzeko tresna?

  • Oier Aranzabal

    Rubert, intentzioan dago gakoa. Gezur bat zerk bihurtzen du gezur eta ez errakuntza? nik hala uste dut behintzat.

  • Ez zait iruditzen manipulazioa. Bai eskasa. Baina ez badituzte Otegirekin egin zuten bezala adierazpenak moztu eta ordenaz aldatu (horren inguruan Basagoitik eta Eguigurenek hitz egin beharko zuten, ez nik, noski) ez dago manipulazioarik.

    Programaren tonoa ere gustatu zatzaidan… baina daukan balio intelektual eskasaz gain ez dut uste manipulatua dagoenik.

  • Aitor Sarriegi Galparsoro

    Nik ere manipulazioa dela uste dut. Ez agian egindako elkarrizketena (Otegiren kasuan izan zen bezala), baina bai hemengo errealitatearena. Jordik badaki ez zela herriko taberna batean izan, badaki ematen duen irudia ez dela Euskal Herriko errealitatearen irudia, eta intentzionatuki zabaltzen du irudi hori. Nire ustez errealitatea da manipulatzen duena.

    Gainera nazkatuta nago guztiaren gainetik Espainolak diren sasi progre mundutar hauekin. Eta asko katalanak gainera telebista munduan.

  • IƱigo Rubert 2010-11-09 08:37

    Uste dut ez nauzula ulertu Oier, edo ez naiz ondo azaldu. Kriston txapak botatzeko joera izanik, motzean saiatu eta… tira, ez zait ondo atera, zorroztu beharko dut nire sintesi gaitasuna šŸ™‚

    Izan ere, zurekin bat nator Oier. Esaldi horrekin adierazi nahi nuena da manipulazioa, zentsura eta zaborraren arauen arabera “begiratuak” izatera ohituak, hortik pittin bat aldentzen denari onargarria deritzogula… nahiz eta manipulazioa, zentsura eta zaborra izan bere baitan.

    Hala ere higuingarriena planteamendu bera zait: nor ostia da morroi hori turista politiko enroilatu gisa etorri eta dilema moralak bata eta besteari planteatzen hasteko? Akaso sikiera pasa zaio burutik espainiar “kazetaritza” honetan guztian duen ardura eta parte-hartzea? Akaso pasa zaio burutik urteetako torturak, azken asteetakoak barne, aipatzea, azalaraztea, ikertzea? Espero dut burutik pasa ez izana, zeren burutik pasa bazaio espainiar kazetari gisa honetan guztian duen arduraz hausnartzea eta erreportaje hori bada espero dezakegun guztia, espainiar kazetaritzaren kloakak uste baino sakonago daude… tortura sotoen parean hain zuzen. (Oharra: ez da mehatxu bat, beraiek ez bezala, bide soilik baketsu eta politikoen alde nago eta).

    Bai, orain dela aste pare bat Antena 3n bota zuten beste horren ondoan (Venezuela, ETA, FARC, Cubillas…), erreportaje hau kazetaritzara hurbiltzen da baina gerra kazetaritza izaten jarraitzen du, goitik behera egindakoa, bera, bere kazetaritza eta bere estatua ardura guztietatik libre denaren jarreratik, jarrera hori indartzeko asmoz.

  • Oier Aranzabal

    Bale Rubert, kar kar šŸ™‚

    Theklan,
    Manipulazioa ez da soilik bideoak edo adierazpenak moztea. Ez da soilik argazki bati photoshopekin eraldaketak egitea elementu bat desager arazteko. Nor elkarrizketatu eta nor ez modu horretan aukeratzea, intentzio garbi batekin; batzuen irudi jakin bat ematea (Basagoiti, Egiguren) eta gero besteena (Txikiteroak), hori manipulatzea da. Tira agian ohituraturik egongo gara EH telecincoko platoetan eztabaiden subjetu bezala ikustera baina joƱo.
    Zu Palestinara bazoaz (Gerra kazetari edo follonero moduan) bertako egoeraz hitz egitera eta Israel Beitenu alderdiko kide bat eta Israelgo Alderdi Laboristako beste bat elkarrizketatzen badituzu… Eta gero Palestina aldera bazoaz txikitero batzuei hitz egiten plano batzuk grabatzera… Ba zer nahi duzue esatea… Nik horri manipulazioa deitzen diot.Ā 
    Benetan ez nuen uste gaiak hainbesterako emango zuenik. Eztabaida ederra hau. Hori bai, argi geratu zait La Sextako “progresismoa humoristikoak” erraiak bota dituela EHn ere.

  • Aitor Etxebarria 2010-11-09 10:01

    Ni gauza batek harritu nau zeharo: umorezko edo katxondeozko programa batean egindako adierazpenek zer nolako zurrubiloa montatu duten. Nik uste dut non eta zein testuingurutan azaldu den hau guztia kontuan izan behar dela. Baina hori alde guztietatik: bai Madrilen eta hango aparatu politikoaren aldetik; bai gure aldetik.

  • Orokorrean bat nator Oierren balorazioarekin. Bestalde, bale, Salvados umorezko saioa da, baina umorea (katxondeoa barne) tresna ezin hobea izan daiteke askotan kontu serioak jorratzeko; kazetariaren galderak, ordea, oso sinplistak ziren, eta ahopeka botatako hainbat iruzkin zitalkeriarik asko zeukaten. Igoal sentipen subjetiboa da, baina uste dut Jesus Egiguren ez zela oso eroso sentitu Jordi Evolerekin; adibidez, Josu Urrutikoetxeaz ari zirela, horra hor Egigurenek bota ziona: “A Ć©l ademĆ”s le conozco y se cĆ³mo es” (“Y a ti no” esango zuen bere kasa). Geroxeago, T4-ko bonbaz zihardutela, Egigurenek esan zuenean Otegi jakinaren gainean egongo zela (ETAk zeozer egingo zuela, ulertu nuen), besteak “QuĆ© fuerte, Āæno?” edo holakoren bat esan zuen, Otegik denaren kontu zehatza izan balu bezala, bonbak zehatz-mehatz non-noiz egingo zuen eztanda, alegia. Ez dakit, inpresio hori geratu zitzaidan igande gauean, eta bart gauean ere, berriro ikustean, berretsi egin zitzaidan. Porsierto, EAJren falta nabarmendu duzue askok, baina esan behar da Telemadriren urrunago joan zirela ostegun gauean: Markinako hainbat irudi atera zituzten, eta esatariak “ETAren aldeko kartelak” edonon ikusten direla zioen bitartean pantailan honako hau atera zuten, balkoi batetik zintzilik: “Etorri zaitez Zalburura. Alderdi Eguna”. Enfin.

  • Kaixo!

    Arrebak esanda orrialde hontara heldu naiz eta aski iritzi interesgarriak daudela ikusi dut.

    Madrilen ikasten ari naizen euskaldun bezala, hemendik hartutako perzepzioa erakutsi nahi dizuet:

    Hasteko, euskaldun bezala elkarrizketa horrek (eta bakarrik elkarrizketak diot, ze beste guztia soberan zegoen, basagoitik “voy si me lo dices en euskera” esandakoa batez ere, narrua behar du pertsonak..) izugarrizko balioa duela iruditzen zait. Eta programa honek daukan formatua eta espainiar gizartean dagoen “morbo” zaletasuna baino haratago joan behar da balio hau ikusteko.

    Bata, Eguiguren beraren aurpegia izan zen, elkarrizketa guztian, eta hor behintzat manipulazioa egin badute habilak dira benetan hauek zeren benetan bizi duen zerbaiti buruz hitzegiten ari zela argi eta garbi dago.

    Iritzi partikularrak sartu zaizkigu, urrutikoetxea, otegi, e.a… lehenbizi belarritik baina nik duda gabe zerbait nabarmenduko banu, honakoa litzateke: Emaitza dela garrantzitsua, hau da, euskaldunok bakea lortzea, eta hauxe da helburua. Partikular guztien gainetik, eta sekula ez da galdu behar buruan lortu beharrekoaren ideia.

    Bestalde, euskaldunak elkartzen gaituen ideiak goraipatu zituen, jatorria, kultura, lan lekua eta ideologia ezberdineko pertsonen erreflexio komunak. Topaleku bikaina benetako helburua lortu bidean.

    ETAk gabonetan utziko duela aktibitate armatua gehiegi iruditu zitzaidan baina “Catarsis” delakoa gertatzen ari da, eta nik nabari dut nire inguruan ere, mugimenduak gertatzen ari bait dira esaterako nire herriko ezker abertzalean, EAJren ekimen batzuetan, e.a…

    ZORITXARREZ, Madrilen bizita, Espainiar gizartean inportantzia haundirik ez duen pertsonaia fantasma bat bezala ikusi dute eguiguren jauna eta bestalde guztiz eklipsatuta geratu da Felipe Gonzalez-ek Pais egunkariari eskeinitako elkarrizketa edo hobe esanda astakeri multzo horrekin.

    Bakearen bidean, horrelako pertsonak beharko ditugulakoan nago.

  • Manipulazioa beti dago. Beti dago ikuspegi partzial bat. Kazetaritzan espero dezakeguna zera da: praktika onak.
    Inpartzialitate helburuarekin egiten baduzu, BBC-en modura, hizkuntza klase bat, aktore danak errepresentatu.
    Ikuspegi partziala azaltzen badezu, gutxienez hala jakinarazi. Hau ere legitimoa iruditzen zait.
    Tipo honek txiste hizkera erabiltzen du eta PSOEn posizioak beti defendatuko ditu. Ondoriak nabarmenak dira. Zuk egindako zerrenda baino bere diskurtsoaren falazien zerrenda egingo nuke.

  • Patxi Gaztelumendi

    Orduan, Oier… Zuzeuk egunero manipulatzen du?
    Ez ditut inoiz ez Basagoiti (PP), ez Barcina (UPN) eta ezta Jacques Coumet (UMP) elkarrizketatuta ikusi. Eta bai adibidez Patxi Zabaleta.

    Manipulazioa hori bada… ez dago medio librerik munduan. Nik neuk, kazetaritzan daramatzadan 20 urteotan, manipulatu baino ez dut egin.

    Errealitatea interpretatzea da jokuan dagoena. Argi dago La Sextako hauek ez dutela guztion gustuko saio bat egingo. Baina orain arte, izkutuko kamerekin egindako saioetara ohituta euki gaituzte.

    Ziurrenik, ezker abertzaleko kideek saio honetan ez agertzea erabaki dute, izan ere nik neuk badakit Jordi delako hau, jendeari erreguka aritu zaiola elkarrizketak eskatzeko.

    Nik neuk badut lagun bat, sahararren kanpamenduetan Folloneroa ezagutu, eta geroztik euskal gaiari buruzko interesa zelan areagotu zitzaion adierazten didana.

    Argi dago hauek audientziak nahi dituztela. Argi dago, herriko taberna batean sartu zirela Arakaldon, Donostiako alde zaharretik abiatuta… argi dago taberna hori herrikoa zela, baina ez ezker abertzaleko egoitza ilegal bat.

    Bai, eta?

    Esango banizueke, Egigurenen elkarrizketa horrek, Otegirenak beste balio duela mediatikoki. Bake prozesu klabean, aportazio itzela dela Aizarnazabalekoak botatzen dituenak?

    Rubalcabari eta esaten dienean, datozela urtebetez Tolosara, edo Eibarrera bizitzera? Orduan atoan jarriko liratekela gatazka konpontzera…

    Nik adi jarritu nuen saioa. Banekien espainiar telebista bat ikusten ari nintzela… eta La pelota vasca bera baino aportazio hobea iruditu zait dokumentu hau, manipulazioak manipulazio.

  • Oier Aranzabal

    Gauzak nahastu dituzu nire ustez Patxi.

    Gauza bat da Zuzeuk nor elkarrizketatzen duen, edo nik nori egiten diodan elkarrizketa, edo nor ahal dudan elkarrizketatu. Nik Patxi Zabaletari elkarrizketa profesional-pertsonal bat egiteak, eta berbera Basagoitiri ez egiteak eta Egigureni eta Gorka Maneirori eta Arnaldo Otegiri eta Egibarri eta Imazi eta Falangekoei… horrek ez du zer ikusirik manipulazioarekin. Nahi baduzu esan dezakezu Patxi Zabaletaren elkarrizketan manipulatu nahi nuela berak zioena akaso… edo eztakit.

    Beste kontu bat da EHko egoeraz ari zarenean, Follonerok egin duena egitea. Euskal gaiaz duen “interesa” dena delakoa izanda ere… Oroitu Otegiri elkarrizketa ere, bere beste perla bat.

    Errealitatea beti distortsionatzen dela, ados. Baina intentzionatuki distortsionatzea bestelako gauza bat da Patxi. Ziur izan guk Zuzeun erreportaje bat egingo bagenu Kataluniako edo Bretainiako egoeraren inguruan, alde guztien iritziak jasoko genituzke handik ala hemendik. Ez dut zalantzarik, eta ez genuke alde bat erridikulizatuko. Hori egin baitu Follok. *Palestinaz eta israelez esan dudana goian…

    La Sextako umoristak oso “guayak” dira, oso “progreak”, baina nazionalismoez hitz egiten hasten direnean argi uzten dute norantz jotzen duten. Argi ikusten zaizkie intentzioak. Nik uste gainontzeko iruzkinetan jarri ditudala adibide nahiko.Ā 

  • Domekansaio ikusi nuen eta oraindino nire malaostia kendu ezinik nabil. Oierrek egiten dituen irakurketa guztiekin erabat ados nago. Nola ez!

    Komiko izan nahi duten horiek (Milikitoen bufoiak alegia; Wyoming, Buenafuente, Follonero eta ea) PSOEren aldeko irakurketa partziala egiten dute behin eta berriz. Deitu manipulazioa, deitu gura duzuen moduan baina kiratsa darie euskal “arazoaz” ari direnean.

    Neuk behintzat Intereconomia edo Veo7 gurago ditut sikiera “umore” horren atzean nor dagoen argi azaltzen dute.

  • Mikel GoƱi 2010-11-09 20:33

    Bada, nik ez nuen saio osoa ikusi, Basagoiti, Egiguren eta “herriko” tabernan (herri batekoa esan nahi baitut); beraz, ezin dut gehiegi zehaztu.
    Batetik, manipulazioa egon den edo ez: ez nuenez osorik ikusi ez dakit ze “asmo” agertu zituzten egileek; hots, ez dakit Euskal Herriaren egoeraren inguruko zerbait egiten ari ziren, edota egungo egoeran balizko bake-bilakaera (prozesua zetorkidan burura, baina horrek elkarrizketak eta abarrekoen kutsua duenez…) batera egindako gerturatzea. Lehen kasuan ez lirateke bakarrik ezker abertzalea edo eskuin abertzalea faltako. Non dago Frantziako eskuinaren ordezkaria, edota Nafarroako “vasquista ez-separatistak”? Non jarri muga, alegia?
    Beraz, Oierrek esaten duen moduan medioek hautu batzuk egiten dituzte beraien intentzio, interes (zilegia den adieran), ahalmena, eta abar. Hala ere, hori argi utzi beharra dago ikusleak jakin dezan jasotzen ari denaren nondik norakoa. Batuzetan, medioaren izenari erreparatzea besterik ez dago jakiteko eskainiko dutenaren izaera zein den, hori La Sextan gertatzen den norberak erabaki dezala.Ā 
    Bestalde, nik igandeko horretaz atera nituen ondorio kontrajarrien artean bada bat onen aldean jarriko nukeena. Espainol askok inoiz entzungo ez lituzketen kontuak entzun zituzten. Egigurenen elkarrizketaren tartean, ezker abertzalearen mugimenduaren benekotasunaren inguruko baieztapenakĀ bazeuden. Beraz, eta kazetaritza irakaslea banintz, zera jarriko nioke nota gisa: laua. Hau da, ez du gainditzen baina ez zait erabat baztertzekoa iruditu. Dena den, nik Maquiaveloren eskua ikusten dut hemen. La Sexta eta PSOEren arteko lotura ideologikoaz jakitun, norbaitek horrelako iritziak Espainian zabaltzen hasteko garaia dela pentsatu duelakoan nago, “umorea”-edo Ā erabilita. Badakizue botikak azukre pixka batekin errazagoa hartzen direla, eta egoera hau gero eta garratzagoa egiten ari zaie hainbat espainarri.
    P.S.: Rubert, zure txapak motz uzteko asmotan dator baten bat, ;).

  • eztakit nik ba... 2010-11-09 23:37

    Ados zurekin, Oier. Nire ustez, gaia guztiz bilatua zen, intentzionalitate argia dauka, duda barik. Bizkaiko herri txiki batzuetan (Arakaldo, MeƱaka etab.) taberna bakarra dago, eta hain zuzen ere horregatik “HERRIKO TABERNA” izena. Ez dute zerikusirik ezker abertzaleagaz. Zuetariko norbaitek ikusi ditu aldarrikapen politikoak Arakaldoko tabernan? Horrek zeresana ematen du, taberna hutse dala….besterik ez. Galderak oso sinpleak dira, ikuspegia ere bai… eta Martxelo ez nuen oso fin ikusi….

  • baina ikerketa gaia zein da folloneroko tipoa edo bakearen nondik norakoa? izangaitezen zentzudunak eta utzi folloneroren programa egituraketa beste batzuen ikerketarako.

    zuzeu.com bezalako gune batean, guragodut bakeagatiko eta horren prozeduran oraindik ere pauso bat gehiago ematea.

    gainera, manipulazioa. hori abstraktukeria zintzoa. zuzeu.com gunean sextako saio hau manipulazioa izan dela irakurtzea ere manipulazioa izan daiteke. blog batetan izan balitz ez, baina hemen bai.

    ba niri saio honek pizgarritxo bat eman dit. batez ere erakutsi ez dutenaren berri badudalako, euskalduna naiz, euskal gizartea bizi dut, sentitu eta beragatik borrokatu. orduan, ez dakitenei azaltzeko leio txikiegia bada ere dakigunoi baliagarri zaigula uste dut.Ā 

    hala gertatu zait niri, eta harritua nago oraindik ere, biana hala da. saioa 5 aldiz ikusi badut, oraindik motz gelditzen naiz.Ā 

    p.d. zerikusirik izango balu azken boza: publizitate subliminala ez da existitzen. ikusiz gero subliminala izateari uzten baitio

  • Sinplismoa manipulazioarekin erlazionatzen duen bidea ez da batere luzea, eta biurgune gutxi ditu. Niri inork ez diezadala esan Euskadiri buruzko erreportai bat egiterakoan Espainiarrek dituztenak eta bi ematen ez dituztenik, oso gai erakargarria baita Mirandatik behera. Eta hemen egin dutena ez da beste munduko ezer, ene aburuz.

    Sinplista izateak, eskuan dituzten erreminta guztiak ez erabiltzea esan nahi du. Teknikoki ez da manipulazioa, baina gure herriaren abaniko zabaleko zati bat baino ez dute eman, beste zati oso garrantzitsu bat alde batera utzita. Euskadin bozka gehien dituen partiduko inor ez agertzea… niretzat “sinplismo-manipulazio” bat da. Hibridoa.

    Eta Arakaldokoa ez da ezjakintasuna edo kasualitatea, nire ustez. Kasualitatez taberna bakarra duen herri batera joan direla? Ja. Ez dira badaezpadan telebistan 1000 aldiz agertu diren herrietako Herrikora joan.

    La Sextak, beste behin, zein hankatik den herrena erakutsi du. Eta gero eta herrenago dabil.

  • Nik ez dut momentu batean ukatu ere egin La SeCta ez denik PSOEren aldekoa. Eta noski manipulatzen duela, hori da bere helburua. Garak ere hala egiten du gai batzuk jarrita eta beste batzuk ez. COPEk ere eta A3ek ere. Denek. Azken finean horregatik daude komunikabide ezberdinak.

    Baina arazoa ez da manipulazioa eman dela, baizik eta erreportaia TENDENTZIOSOa edo partziala zela. Nahiko argi dago hori. Ziurrenik saiatuko ziren Ezker Abertzaleko jendea edo PNVkoa elkarrizketatzen, baina baliteke hauek ezetz esatea, ez dutelako horrelako tipo batek elkarrizketatzea nahi. Azken finean badakite euren iritzia gutxietsiko dutela eta PSErena indartu. Horretarako egin dute, eta aurrez aurre esaten dizute.

    Iritzi bat izatea, editorializatzea, ez da manipulatzea. Editorializatzearen helburua zure iritzia ematea da, medioaren iritzia. La SeCtak hori egiten du PSE edo Zapateroren alde Buenafuenteren monologo, Wyomingen txiste eta Evoleren programan. Eta hori nahiko argi dago.

    Inpartzialtasuna nahiko banu ez nuke programa hau ikusiko. Dibertsio eta kritika politiko zehatz bat nahi badut bai. Horregatik entzuten nuen goizero Jimenez Losantos. Horregatik gustatzen zaizkit Garako editorialak. Horregatik irakurtzen ditut Zuzeuko iruzkinak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude