Rubalcaba eta Rajoyren debateko minutu ikusienaz oroitzen?


Zer ote da hurrengoa? PP eta PSOE beldur omen dira bizi dugun egoera ekonomiko tamalgarriak ez ote dituen populismoak elikatuko. Ez ote diren UPyDak eta Rosa Diezak perretxikoak bezala haziko, ez ote duten espainian ere Urrezko Egunsenti bat izango.

Zozoak beleari ipurbeltz. UPyDri egozten zaion populismo berbera erabili dute bai PPk, bai PSOEk gizartea limurtzeko. Espainian, politikaren ustela azalera atera da inoiz baino kirats handiagoarekin. Esaten denetik egiten eta pentsatzen denerako aldea izugarria da. Kea salduz irabazi nahi izan da iritzi publikoa, irabazi dituzte hauteskundeak. Baina gezurrak hanka motz!

Hona hemen Rubalcaba eta Rajoyren arteko debateko minutu ikusiena. Aurretik esanak minutu batean laburtuta: