Kritika zinematografikoa: “Return to Dust”

Kritika zinematografikoa: “Return to Dust” –
Kritika zinematografikoa: "Return to Dust"

Zuzendaria: Li Ruijun
Urtea: 2022
Herrialdea: Txina

Kritika zinematografikoa: "Return to Dust"-Lanarekiko lotura, bizitzarekiko haustura-

Lanak libre egingo gaituela esapideak iraganeko garai ilunenak gogorarazten dizkigun arren, XXI. mende bete-betean, estuki lotuta jarraitzen dugu bizirauteko ezinbesteko baldintza dugun jardunarekin. Egun, diruaren menpe, kapitalismo basatiak irentsita, dutenek eskatu eta agindu besterik ez dute egiten; ez dutenek, izerdia eta odola ere ematera kondenatuta daude. Bizitza bizitzaren truke ematera.

Hala biziko du Caok Return to Dust filmean: lurra eskuekin beste ezerekin landu, baina horiek estatuaren menpe uztera ‘gonbidatuko’ duten nekazaria da. Haren familiak erabakita, gaixo dagoen eta umetan tratu txarrak jaso dituen Ma-rekin ezkonduko da; elkarrekin egingo diote aurre atzera bueltarik gabeko etorkizunari.

Kontrastez beteriko filma da Return to Dust, Txina tradizionala eta aurrerakoiaren arteko distantzia fisiko zein morala zalantzan jarriko duena. Bere jaioterriko eskualdean bertan girotuta, herrialdearen garapen urbanistiko bizkorrak eragin dituen ondorioak aztertu ditu, laborarien eta lur-jabe/Alderdi Komunistako agintarien arteko desadostasunak, lanarekiko alienazioa, botere-harremanak, giza izaeraren duintasuna, eta norebere erroekiko lotura-sentimendua jorratuz.

Etengabe ikusiko dugu lanean bikotea, atsedenik hartu gabe, kapitalismo basatiak kolpatutako biktima marjinatuak baitira, usurpatzaile diruzaleen lan-eskua. Larre hotz, lehor eta itogarrietan mamituko da Cao eta Ma-ren arteko maitasunaren sugarra. Sentimentalismo merkera jo gabe -injerentzia dramatikorik gabe-, enpatiaz erakutsiko dizkigu, elkarrekiko errespetua, zaintza eta fedea argi izpiak baitira zibilizazio garaikidearen ertzetan bizi diren mamuontzat.

Kontaketa gordina bada ere, lursailotako sekuentzia luzeak ezin ederrago erretratatuko ditu Ruijunek, Bernardo Bertoluccik Novecento-n (1976) egin zuenaren pareko, eta patxadaz hartuko du bikote protagonista umilen halabeharrezko zoria irudikatzeko ardura: isiltasuna da nagusi, konfiantzazko harreman ezaren erakusle; gorputz goibelak, pilatutako nekearen ondorio.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Return to Dust"

Kritika zinematografikoa: “Return to Dust”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude