Radikal, hau da, abertzale

Dora Makri - RadikalRadikal hitzaren esanahia maiz nahasten dela gauza jakinda da. Jatorrizko adierak gauza errotik aldatu nahi dituen horri emateko adjketibo esan nahi badu ere, konnotazio negatiboa hartzen du jarrera eta ideia kontserbadoreak dituzten politikari, kazetari eta abarren ahotan. Eta kutsu negatiboa hartzen duen edozein adjektibo mugimendu independentista eta abertzaleei lotzeko ohitura du espainiar unionismoak.

Baina errepikatzearen errepikatzeaz, hitzen esanahia aldatzera ere irits liteke, nahasmena sortuz. Hori da Dora Makri kazetari greziarrari gertatu zaiona. Ana Pastorrek zuzendutako El Objetivo saio arrakastatsuan parte hartu du atzo Makrik Syrizaren garaipenaz mintzatzeko. Tsiprasek zuzendutako alderdia “radikal” izendatzen dela-eta, zera argitu nahi izan du: “Grezian, radikal esaten denean, zerbait positibotzat jotzen da, Espainian ordea, abertzale esan nahi du“.

Dora Makriren hankasartzea ez da anekdota hutsa ordea, eta Espainiako hedabideek euskaldunez zabaltzen duten irudiaren berri ematen du. Ea hori ere errotik aldatzen dugun inoiz.

P.D.: Beste kontu xelebre bat, euskarazko “eskerrikasko, agur” batekin agurtu du Ana Pastorrek Rosa Diez UPyDko burua.

8 pentsamendu “Radikal, hau da, abertzale”-ri buruz

  • … eta hasieran “Egunon” esanez agurtu, gaueko hamaikak izan arren.

  • 1.- Abertzale berdin radikal “gaiztoa”.
    2.- Egunon gauean
    3.- Nork eta gure Rosak zuzendu behar, GABON litzatekela esaten. Rosa de Sodupe, euskararen zaindari berria!!!

    Ez dakit… benetan makal gabiltza euskaldunok.

  • RAEk aldatutako hitz batzuen esanahia errealitatea bihurritu nahian, baina zer espero daiteke hauekin, duela urte pare batuk Espainiako historialariak 6 milioiko subentzioa jaso ta gero Espainiaren historioa gehio bihurritu zuten legez, Franco ia ia pertsona ona bat bezala jartzeraino, bere erregimena totalitarioa ez zela erraten zuten (Franko bera kontrakoa zionean)…Rajoy izugarrizko politikari on bezala jarriz…
    Baina zer espero daiteke Espainiatarrek Lehendakari bezala aukeratu dutenean tipo bat erraten zuena Aberatsak aberatsak izategatik genetikoki hobeagoak zirela, ta horri eman diote Espainiako Lehendakaritza.
    http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-16-07-00/hemeroteca_articles/la-rae-cambia-la-lengua-para-cambiar-la-realidad

    http://elpais.com/diario/2011/05/30/cultura/1306706402_850215.html

  • Zur eta lur 2015-01-26 14:59

    Emakume greziar horrek ederki egiten zuen berbaz espainieraz.
    Seguraski foro honetako batzuk akatsgabeko pertsona perfektoak dira eta denetaz eta dena jakiten dute.
    Arraro zait ulertzea zelan perfektotasun horrek ez die esaten emakume horrek oraindik hitz gehiago ikasi behar du.
    ” Los radicales vascos ” edo ” los abertzales … ” edo ” La izquierda abertzale radical ” edo ….milaka aldiz entzun ta gero Iturgaitz eta Iturgaitz ez den beste askoren ahotan guztiz logikoa da pentsatzea txarto ikasi duela eta berak pentsatzen duela “abertzale ” eta “radical” sinonimoak direla.

  • Ba al dakizue Ziritza Etxaurin dagoela?

  • Barkamen eternoaren bila zoazten ezkertiar bezatuek irakurri dute Joxe Azurmendiren Berriako entrebista? Bai, zuek, EHUko irakasle, Bilduko kargudunak, inkisitoreak:

    Hona hemen:
    http://www.berria.eus/paperekoa/1934/032/001/2015-01-25/euskal_abertzaletasuna_dikotomien_tranpan_erorita_dago_oraindik.htm

  • “Euskal abertzaletasunak beti ibili behar du bere burua defenditzen eta argudioak ematen: ez dela arrazista eta abar. Eta horrekin jarraitzen dugu oraindik ere. Zergatik gertatzen da hori? Dikotomien tranpan erorita gaudelako. Luze lantzen dut hori liburuan; Euskal Herriko autore gehienek eskema horrekin lan egiten dugu.”

  • “Izugarri arrazista zen Renan. Euskal Herrian aipatzen diren kanta zaharrak, elezahar edota euskaltasunaren originaltasunaren babes gisa aurkezten direnak Renani ikasiak eta kopiatuak dira. Renanek arraza zeltari buruz esaten zituen horiek guztiak. Erlijioen historialaria zen, eta arlo horretan egin zituen lan garrantzitsuenak. Monoteismoa arraza semiten inteligentzia faltari egotzi zion. Dio arraza tontoa dela semita, jaungoiko monoteista bat asmatu dutelako gehiago pentsatzeko gai ez direlako. Eta, gainera, ez dira gai beren hizkuntzan adierazteko. Unamunok euskarari buruz esandakoak Renanek semitekin esandakoak dira.”