David Fernandez, nahi genukeen “liderra”

David Fernandez

David Fernandez politikari estimatua da Euskal Herriko zenbait txokotan, eta makina bat bisita egin ditu hona. Besteak beste, Bilboko urteroko manifestazioan eta Donostiako Piraten Aste Nagusian etorri ohi da, eta bertan izaten du bertako jarraitzaile, lagun eta abarrekin berriketan egiteko aukera. Hitzaldi bat edo beste ere eman du Euskal Herrian, Santa Barbara elkartean emandako hau kasu. Nahi genukeen liderra da ziur asko, liderra izan nahi gabe ere, bideak irekitzeko gaitasuna duelako. Garai mugituotan, mediokritatea horren zabaldua dagoela, plazer hutsa da David Fernandez entzutea.

Zer duzu buruan “David Fernandez, nahi genukeen “liderra””-ri buruz

  • amonamantangorri 2015-01-25 09:57

    David fernandez gizon zintzoa eta militante fina izanagatik, niri ez zait iruditzen CUPen sistema batere efizientea denik. Haien barne arautegia dela medio, Fernandez ez da berriz zerrendetan aurkeztuko. CUPek, gainera, neozapatismoaren mitoari eutsi nahi diola dirudi, botere esparruak bereganatzeari uko egiten baitio. Eta alde estetikoari dagokionez, parlamentura “pertsona normalak bezala” jantzita joan nahi izateak ez du esan nahi nahitaez egunero txandalarekin ibili behar direnik…