Prostituzio etxe poetiko bat  irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian

Prostituzio etxe poetiko bat  irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian

Prostituzio etxe poetiko bat irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian –

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega

 

Bartzelonan prostituzio-etxe poetikoa dago. Laster irekiko dute beste bat Madrilen. Eta dagoeneko ari da interesdun talde bat (Kaixomaitiako Iñigo Arandia tartean) Donostian proiektua martxan nola jarri aztertzen.

Prostituzio-etxe poetikoa? Bai bai, ondo irakurri duzue. Moulin Rouge irudi dezake. 1920. Hamarkadetako hainbat leku. Garai hartan, dekadentzian zegoen burgesiak antzokiak betetzen zituen, baita prostituzio-etxeak ere, goizaldera arte, edari bizien eta musikaren artean. Baina ez. Prostituzio-etxe poetiko bat da, eta Bartzelonan dago. Código Nuevon irakurri dugu lekuaren berri, Helena Sardá-k idatzita. Bertara joan zenean izandako esperientzia kontatzen du testuan.

Burdel horretan ez da ordaintzen kontaktu fisikoagatik, poetikoagatik baizik. Bakoitzak bere gustuko menua hautatzen du, adibidez, lerro batzuk belarrira xuxurlatzean: errezitatzen dituenak idatzitako poemak; momentuan zu nola zauden ikusita aukeratzen dizkizutenak; edota zure interesen araberakoak.

Casa – Prostíbulo Poético from epokhé films on Vimeo.

Horrelako lehen ekimena New Yorken jarri zuen martxan Kiely Sweatt-ek duela hamarkada bat: Poetry Brothel. Bartzelonan, berriz, arduraduna Madame Sonia Barba da. Berari eskatu behar zaizkio zitak. Munduan zeharreko poetak ditu lankide. Edozein lekuk balio du zirri-egite literario baterako. Finean, laborategi bat da, eta helburu du mundu guztira poesia transmititzeko modu ezberdinak arakatzea. Helena Sardák bere artikuluan jasotakoaren arabera, “poesiak laztandu egiten zaitu, hitzek adimena estimulatzen dizute ekinaldi intimo batean”.

Bisitan, Madameari ere galdetu zion zer duten komunean sexuak eta poesiak. Hona erantzuna: “Bi kasuetan berehala jakiten duzu ona den edo ez, kalitatezkoa, legendazkoa eta gogoangarria; edota, aldiz, graziarik eta egiarik gabekoa den, magiarik gabekoa. Badakizu berehala ahaztuko zaizun edota betiko gogoratuko duzun”.  

.

Irakur Iruzkin osoa Kaixomaitia.eus blogan >> https://goo.gl/PnFhsc

Prostituzio etxe poetiko bat irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian

3 pentsamendu “Prostituzio etxe poetiko bat  irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-01-01 13:06

    Lerdokeria eta mediokridadea 2.0 garai honetako beste lerdokeria bat gehiago besterik ez.

  • euskaldun bat 2018-01-01 16:46

    Euskaraz egingo balute gaitzerdi, baina hori ere ez dute egingo, badakizu, dirua… pikutara!

  • Proxenetak, txuloputak, negozioa indartu behar eta marketing berria.