Presoen etxeratzearen aldeko bandera kenduko dute Iberiaren iragarkitik
Presoen etxeratzearen aldeko bandera kenduko dute Iberiaren iragarkitik
Presoen sakabanaketa salatzeko manifestazio jendetsua antolatu zuten larunbatean Bilbon eta Baionan. Hala ere, normalizazioa, oraindik, urruti dagoela dirudi.
Iberia hegazkin konpainiak Iruñako hegaldiak promozionatzeko egindako iragarki bat “moldatuko” duela adierazi du. Izan ere, “euskal presoak Euskal Herrira” dioen bandera bat, pare bat ikurrina eta arrano beltza ageri dira.
Berriozarko UPNko zinegotzi bat izan da Twitter bidez kritika hauspotu duenetariko bat. Iberiak barkamena eskatu eta berehala aldatuko duela jakinarazi du.
Hemen Twitterreko elkarrizketa:
@dcc_navarra Hola Daniel, nada más lejos de nuestra intención es polemizar con cuestiones tan delicadas, perdona las molestias. /1
— Iberia (@Iberia) January 12, 2016
@dcc_navarra Hemos avisado para que se modifique lo antes posible. Saludos. /2
— Iberia (@Iberia) January 12, 2016