PPko arbitroak ez du kirola politizatzen

PPko arbitroak ez du kirola politizatzen –

Marca estatu mailako kirol egunkaria da. Aste honetan arbitro bati egin diote elkarrizketa, kirolarekin zerikusi gutxi daukana.

PPko arbitroak ez du kirola politizatzen
Marcako argazkia

Aitor Gonzalez (Gasteiz, 1989) futboleko epailea da. Linier lanetan dabil bigarren B mailan, eta arbitroa da hirugarrengoan; politikan, aldiz, laugarren mailan dihardu: Baskongadetako Nuevas Generacioneseko lehendakaria da.

PPko tipo bat futbol zelaian epaile izateak PPko tipo bat epaitegi batean epaile izateak baino gutxiago arduratzen nau. Nahi duena egiteko librea da: eskalatu, saskibaloian aritu, edota, noski, arbitroa izan. Apur bat larriagoa dena da egunero Hego Euskal Herrian milaka eta milaka ale saltzen dituen hedabide batek “normal”, “demokratiko” eta “ez-politiko” bezala zabaltzea eskuin unionistaren diskurtsoa, otsoa ardi larruz estaliz; egunero egiten dute hedabide handienek, eta azkenean, hezurmuinetaraino sartuko digute pozoia.

Lehen paragrafoan honakoa baieztatzen du: “inpotentzia sentitzen nuen nire lurrean inposatzen zen gorrotoarengatik, horregatik hasi nintzen askatasunen defentsan aurpegia ematen”. Bigarrengoan, ordea, honakoa: “Nire pentsamoldeak ez dit inoiz arazo seriorik sortu. Errespeta zaitzaten, modu onena pentsatzen duzuna konplexurik gabe azaltzea da”. Beraz, hainbestekoa da “inposatzen den gorrotoa”, ez duela inoiz arazo seriorik izan, nahiz eta uneoro bere pentsamoldea agerian utzi. Gure pentsamoldeagatik erbestera jo eta ziegak betetzen ditugu independentistak oraindik ere.

“Politikan txartel gorria aterako nieke politika baliatu beharrean politikaz baliatu diren ustelei (aizu, motel, PPkoa zarela), gorrotoa sortzen duten populistei (ez da Casadotaz ari, ezta?), eta Espainia hautsi nahi duten independentistei (nola ez)”.

Gonzalezi ez zion batere graziarik egin Athleticen posizionamendu politikoak (Gure Esku Dagoko giza-kateaz ari da): “taldeek ez lukete inoiz hori egin behar, haien jarraitzaile anitzekiko errespetuarengatik”. Haien jarraitzaile anitzekiko errespetuarengatik defenditzen du Athleticek erabakitze eskubidea; jendeari ea zer nahi duen galdetzen ez uztea delako, justuki, faxismoa.

“Asko deseroso gaude zenbait talde erradikal independentistek futbola politizatzen dutelako”. Aitorrentzat ez da futbola politizatzea, adibidez, Espainiako ereserkia jartzea; edo Errege bati kopa bat eskaintzea; edo ausaz hautatzen diren minutuko isiluneak… Aitor ez dago deseroso beste arraza batzuetako jendea hil duten eskuineko talde espainiarrekin, edo bere tokaio errealzalea hil zutenekin; Aitorrentzat punkiak, euskaldunak, katalanak edota beste zenbait kolektiboetako lagunak jipoitu dituztenak ez dira arazo; Aitorrek ez du Antonio Salasen liburua irakurri, edo entzungorrarena egiten du.

PPko arbitroak ez du kirola politizatzen
Nuevas Generacioneseko demokrata zenbait

PPko gazteen lehendakariari ez zaizkio gustatzen sakabanaketa politika salatzen duen ikurra ikustea joko-zelaietan; bai, lagun batek egin duenarengatik bere senideak ez zigortzeko eskatzen duen banderola hori. Baina Aitorri berdin zaio Hego Euskal Herriko eta espainiar estatuko bide bazterrak hildakoz bete zituzten faxisten ikurrez beteta egotea zenbait estadio, edo zenbait espainiar XX. mendeko sarraski handiena burutu zuten nazien banderak astintzen ibiltzea. Noski, tartean bere alderdikideak daudelako.

“Orain ez gaituzte hiltzen, baina maiz ez gaituzte bakean bizitzen uzten”. Ea, baina ez zuen ba esaten inoiz ez duela arazorik izan nahiz eta nola pentsatzen duen ez gorde? Ez da ba bilakatzen arituko berak hainbeste deitoratzen duen “gorroto sustatzaile populista” horietako bat?

Amaiera borobila da: “futbola oso kirol demokratikoa da”. Haien arauak errespetatzen diren bitartean bai; demokrazia bera baino santuagoa den Espainiari txistu egiten badiozu, ordea, kasu. Segi dezala arbitratzen, benetan, ez zaio inori axola zein den bere pentsamoldea. Espainiarrek bai politizatzen dutela dena, eta gainera gai dira ez dutela ezer politizatzen esateko. Futbola (eta guztia) politizatzen dute haien konstituzioarekin, ereserkiekin, hizkuntza politikarekin, erregeekin eta banderekin. Zilegia eta beharrezkoa da euskaldunok kontrapolitika egitea, irentsi eta desagerraraziko ez bagaituzte eremu guztietan.

Segi dezala arbitratzen; eta ea, denon hobe beharrez, futbol partidak bakarrik arbitratzen dituen.

PPko arbitroak ez du kirola politizatzen

PPko arbitroak ez du kirola politizatzen

 

aitor gonzalez, arbitroa, Kirola, nuevas generaciones, politika, PP, PPko arbitroak ez du kirola politizatzen

4 pentsamendu “PPko arbitroak ez du kirola politizatzen”-ri buruz

  • Alpargatero 2018-08-07 12:38

    Eta zerk molestatzen zaitu hanbeste? Arbitro hori arabarra eta PPkoa izateak? Ala PPko hori arbitroa eta arabarra izateak? Edo arabar hori arbitroa eta PPkoa izateak? Ez dut oso ondo ulertzen… Edo agian ez zaizu gustatzen PPkoa eta arabarra izanik arbitro moduan, lasai eta inork eragozpenik jarri gabe, lan egin ahal izatea?

  • barkatu, non aipatu du artikulugileak arbitroa arabarra dela?

  • Zerk molestatzen du hainbeste ? Ba artikuluan dio oso argi. Gezurretan ari dela , hipokrita hutsa dela. Gorrotoa jasan du bainan iritziak ematen zituen lasai lasai ? Ustelak ez ditu nahi ? Mariano Rajoyz ariko zen ? PPren milaka inputatuez ? Athleticek ez du politika egin behar baina berak ta bere kordakoek bai ? Diktadurak oso demokratikoak dira arauak errespetatzen diren bitartean.

  • Artikulua irakurri duen edozeinentzat argi dago Alpargaterok ez duela irakurri. Hooligan bat hematen duzu eta PPren Fanboy bat.
    Pd. Artikulugilleari bost axola dio arbitroa PPkoa izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude