Polizia operazioa Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lanzarote eta Aranjuezen.

Escudero Lanzaroten zegoen oporretan eta Ziluaga Aranjuezeko kartzelatik ateratzen ari zela atzeman zuten. Gainerako seiak, bart gauean atxilotu dituzte.

Bilbon Saioa Zubiaur eta Gasteizen Ainhoa Villaverde atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Nafarroan atxilotu dituzte azken lauak. Komunikabideek diotenez, honakoak dira inkomunikatu dituztenak: Aihana Lopez, Eneko Villegas, Izaskun Goñi eta Garazi Autor.

Irune Berro kazetariak, Haritz Escuderoren bikotekideak, honela idatzi du Berriketan-en: “Lanzaroten oporretan geundela, duela bospasei ordu atxilotu dute Haritz, nire bikotekidea, abokatua. Irla honetan harrapaturik, lo hartu ezinik eta bakarrik nagoenez, hona nire gogoetatxoa. Azken orduak bizi dituen piztiaren amorruak atxilotu ditu Haritz eta Haizea. Eskuburdinak astinduz eta irribarrea aurpegian zuela kotxean sartu dutenean oihu egin dit: ”Aupa Iru, jan egingo dugu salmoia e!” (plan hori geneukan biharko). Malkoa lehortuz eta irribarrea aurpegian iraunarazteko ahalegin sutsuak eginez diot nik ere bai: Aupa Haizea eta Haritz! Dastatu egingo dugu askatasuna e! (plan hori daukagu biharko).”

Informazio gehiago

Une honetan ez dago informazio askorik, baina sakondu nahi duenak, agerkari digitaletako azken berrietara jo dezake. Islada izan du, besteak beste honako komunikabideetan berriak:

Berria

Gara

EiTB

Diario de Navarra

Noticias de Navarra

Bilboko Branka

Deia

RTVE

El Pais

El Correo

Publico

El Mundo


Saioa Zubiaur Bilbon atxilotzen zuteneko unea

Irudia | Saioa Zubiaur Bilbon atxilotzen zuteneko unea | El Mundo | LGPL
abokatuak, atxiloketak, Azken ordua, Segi

Zer duzu buruan “Polizia operazioa Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lanzarote eta Aranjuezen.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude