Poeta lotsatiak (II)
Hona geure bigarren alea. Aurreko olerkietan idatzitako gaiei eusten diegu, hau da: Oinatzek gizarte arazoak ditu hizpide. Jokinek, ostera, sentiberatasunez beteriko hitzak jalgiko ditu. Ea gustuko duzuen.
Jakintsuak
Eskerrak jakintsuz betea dagoen mundua, adituz, gogoeta sakon eta argumentu sendoz, kasi egi absolutoz, arrazoi duzu, bozkatuko dut hurrena eta beteko ditut nere presentziz kaleak (egun batez, soilik egun batez, gehiagok nekatzen bainaute) beti ere, zuk gomendatzen didazun kausa edo alderdia bada, oh, orojakile horrek, oh! Alboratuko dut, zertarako aintzat hartu, praxia, ekintzen garrantzia, Facebooken idatziko bada, nire arazoen egia eta “atsegin”-etan neurtu, nire barne filoso honen garrantzia. Lasai ederrean itzuliko naiz etxera eta beste ezerren beharrik gabe hartuko nau loak, jakintsu baten gomendioak segiz, salbu izango baita nire ondorena beti.
* (lagun on bati eskainia)
Oinatz
Jokin