Podemosek espainola zarela gogoratzen dizunean…

Podemosek espainola zarela gogoratzen dizunean… –

Eduardo Maurak argi du, “euskal politika ez da katalanizatu behar“. Halaxe esan zuen El Diario (del norte) hedabideari eskaini elkarrizketan, gero zehazteko, estatus berrira eramango gaituen testuak zeharo legala izan behar duela. Alta, konstituzioa eta espainiar lege uniformistak errespetatu behar dituela. Oriol Junquerasek ezin argiago azaldu zizun, batzuk aldaketa saltzen dutela, ezer aldatu ezin dutenean. Tira, Mauraren elkarrizketa argigarria izan da Podemos Euskadiren asmoak jakite aldera. Apurka apurka geroz eta disimulo gutxiagoz mintzo dira Pablo Iglesiasen apopiloak. Elsa Pamparacuatro Bizkaiko Podemoseko ahaldunak Twitterreko eztabaida batean sastakaia sartu dio geratzen zitzaigun zalantza apur horri, txiolari bati leize mediatiko espainiarrean oso arrunta den galdera boteretsua formulatuz: Zer jartzen dizu NAN txartelean?

Podemosek espainola zarela gogoratzen dizunean...

Pamparacuatroren naziotasun lezioa:


Junquerasen arrazoia:

Podemosek espainola zarela gogoratzen dizunean…

2 pentsamendu “Podemosek espainola zarela gogoratzen dizunean…”-ri buruz