[Podcastfilia] Joe Exotic: Tiger King

[Podcastfilia] Joe Exotic: Tiger King – 

Joe Exotic jaunak animali exotikoak hazteari eman dio bizia. Tira, batez ere, felino handiak ditu bere Floridako etxean: tigreak, leoiak eta panterak. Hortik datorkio ezizena, Tiger King. Ibilbide horretan etsai asko egin ditu, eta denetan handiena Carole Baskin da, katu handien santutegi bat sortu duen emakumea. Baskinek irmo egiten du animalien esplotazioaren aurka. Baina dena ematen duena baino askoz ere konplikatuagoa da, eta bien arteko lehiak okerrera egingo du, muturreraino. Tiger Kingek kartzelan amaitzeraino. Bolo bolo dabil Netflixek estreinatu duen true crime dokumental seriea, bada, audiozaleok hemen duzue Wondery etxeak ekoitzi podcasta. Azken astean AEBetako entzunena.


[Podcastfilia] Joe Exotic: Tiger King
Titulua: Joe Exotic: Tiger King
Ekoizlea: Wondery
Entzun: Spotify | Apple Podcast | Webgunea

[Podcastfilia] Joe Exotic: Tiger King

Ekaitza bainuontzi batean