Estreinaldiak: Apirilak 3

Estreinaldiak: Apirilak 3 –

Estreinaldiak: Apirilak 3

Estreinaldiak: Apirilak 3

.

NETFLIX

Ghibli estudioa

2020ko otsailaz geroztik, Netflix Ghibli estudio japoniar esanguratsuak ekoiztutako filmak ari da bere streaming plataforman estreinatzen. Hilabetero film sorta berri bat ikus daiteke bertan, eta apirilean honako zazpi lan hauen txanda da: Pompoko (Heisei Tanuki Gassen Ponpoko, 1994), Susurros del corazón (Mimi wo sumaseba, 1995), El castillo ambulante (Hauru no Ugoku Shiro, 2004), Ponyo en el acantilado (Gake no Ue no Ponyo, 2008), La colina de las amapolas (Kokuriko-zaka kara aka, 2011), El viento se levanta (Kaze tachinu, 2015) eta El recuerdo de Marnie (Omoide no Mânî, 2014).

.

Ready Player One

2045.urtea. Wade Watts nerabea da, ilunerantz doan mundu errealetik ihes egiteko Oasis izeneko utopia jokoan gau eta egun jardungo dena. Munduan zehar izurrite kutsakorrena bezala zabaltzen ari da jolasa, eta haren sortzaileak, izugarri aberatsa eta bitxia den zaharrak, bere aberastasuna eta jokoaren jabetza eskainiko dio, bidieo-jokoaren antzera, altxorraren bilaketa landu baten irabazle suertatzen denari.

Steven Spielberg zuzendari arrakastatsuak egindako azkena da, zientzia-fikzioz, akzio eta abentura-animatuz eraikitako filma. Ikusiko dugu aurrekoen mailara dagoen, edo saiakera hutsean geratzen ote den…

.

The 15:17 to Paris

Lau Oscar sari jaso dituen Clint Eastwood aktore eta zuzendari mitikoak (Unforgiven, 1992 eta Million Dollar Baby, 2004) gertakari errealetan oinarritutako filma dakarkigu. 2015eko abuztuaren 15ean, Amsterdametik Parisera bidean zihoan 500 bidaiariko tren batean gizon batek eraso terrorista bat burutu nahiko du, baina Europan zehar bidaiatzen ari diren hiru estatubatuarrek saiakera terrorista eragotziko dute. Eastwooden filmak hiru gizon horien bizitza kontatuko du, haurtzarotik tren horretara igoko diren arte. Hiru protagonisten rolak gertakari hura bizi izan zuten gizon berberek beteko dituzte.

.

Violet Evergarden Gaiden: Eien to Jid? Shuki Ningy?

Violet Evergardeni emakumezkoen eskola bateko irakasle izatea eskatuko diote, Isabella Yorki (York familia noblearen oinordekoari) eskolak emateko. Neskatoa bere etorkizunarekiko ezkorra da, eta, aldi berean, ez du inolako atxikimendurik Violetekiko.

.

Coffee & Kareem

Kareem Manning 12 urteko neskatila bat da, bere amaren mutil-lagun berria izutzeko kriminal bat kontratatuko duena. Egoera okertu egingo da, eta biek ala biek Detroit hiriko mafiosorik arriskutsuena atxilotzen lagundu beharko diote.

.

MOVISTAR+

Jumanji: The Next Level

Abenturari helduko diote beste behin jokalariek, elkarren arteko irudi trukaketa baten berezitasunarekin: heroi berdinak, baina itxura berriarekin. Baina, non dira gainerako partaideak? Jokatzea besterik ez dute izango, benetan gertatzen ari denaz jabetu ahal izateko.

.

Knives Out 

Harlan Thrombet (Christopher Plummer)  idazle eta eleberrigilea hilik azalduko da bere luxuzko etxean, 85 urtebetetze ospakizunak igaro eta denbora gutxira. Benoit Blanc detektibearen eskuetara helduko da kasua orduan. Arrasto faltsu eta deklarazio interesatuei egin beharko die aurre, idazlearen hiltzailea topatzeko atzera kontaketan. (Filminen ere ikusgai)

.

Quien a hierro mata

Galizako kostaldean bizi den gizon eredugarria da Mario protagonista. Adineko egoitza bateko langilea da, eta bertako biztanle guztien begirunea du. Aldi berean, zonaldeko trafikatzaile ezagunena da Antonio Padin; espetxetik irten berri da, eta Mariok jasoko du egoitzan harekin. Padinen seme-alabek jasoko dute oinordetzan aitaren ‘negozioa’.

Asteko harribitxia izateko aukerak pilatzen dituen Paco Plaza Valentziarraren film honek Luis Tosar, María Vázquez, Tania Lamata eta Ismael Martínezen parte hartzea izango du, besteak beste.

.

Legado en los huesos

Dolores Redondo idazleak sortutako Baztango trilogiaren bigarren atala da, El guardián invisible (2017) filmaren jarraipena. Urtebete igaro da Amaia Salazarrek  (Marta Etura) herria beldurtu zuen hilketa sorta argitu zuenetik, baina berriz jarri beharko da martxan. Izan ere, hainbat presok bere buruaz beste egindo dute, eta beraien zeldetan hitz bat ageriko da idatzita: Tarttalo. Salazar inspektoreak ikerketa berri bat abiaraziko du suizidio horien atzean dagoena ezagutzeko. (Filminen ere ikusgai)

.

FILMIN

Generación Anti Todo

Generación Anti Todo lanak Eskorbuto punk talde mitikoaren ibilbidea eta hainbat belaunaldirengan izandako eragina kontatuko du. Dokumentalak ez du ohiko formatua jarraituko; gaiak galdera eta foku berrietatik aztertuko dituzte Iosu Expósito eta Jualma Suárezen memoriak nola idealizatzen ditugun ikusteko, eta 80ko hamarkadako eta egungo gazteen artean dauden ezberdintasunak islatuko dituzte, informazioak eta desinformazioak nola eragiten digun aztertzeko.

.

Sesión Salvaje

Almerian filmatutako westernak, beldurrezko filmak, “el destape”-tik zinema quinqui-ra iritsi arte, B serieko zinema gisa ezagutzen den industriaren nondik norakoak erakutsiko ditu Julio Cesar Sánchezek eta Paco Limónek zuzendutako dokumentalak, 60ko hamarkadatik 80kora bitartekoak.

200 film baino gehiago aipatuko dira lanean, besteak beste, Quién puede matar a un niño? (Chicho Ibáñez Serrador, 1976), Pánico en el transiberian (Eugenio Martín, 1972), El pico (Eloy de la Iglesia, 1983) edota Los bingueros (Mariano Ozores, 1979), baina helburua ez da film horiek posible egin zituzten artisten omenaldi bat izatea baizik eta gaur egungo ikusleak jakin-minak bultzatuta haiengana hurbiltzeko leihoa izatea.

.

Insumisas

1819an Enrique Faber mediku zirujau suitzarra Kubara iritsiko da bere semea aurkitzeko asmoz, izeba batek bahituta baitauka. Baina esklabo matxinada batean hil direla jakingo du, eta pixkanaka-pixkanaka Kubako gizarte konplexu eta kontraesankorra ezagutzen hasiko da.

.

Eroski Paraíso

Alex bere gurasoei buruzko dokumental bat filmatu nahi duen zinegile gazte bat da. Bere gurasoak Antonio eta Eva dira, 1989an Paraíso izeneko lokal batean ezagutu zuten elkar, baina gaur egun Eroski supermerkatu bat da…

.

Honeyland

Europako azken emakume erle-biltzaileari buruzko dokumentala. Hatidze Mazedoniako herri txiki bizi da da, eta erleen kolonietan arduratzen da ezkutuan. Babesik eta laguntzarik gabe, eztia atera eta hiriburuan saltzeko gai izango da, baina bat-batean, bizilagun berriak erlauntzetatik gertu instalatuko dira, haien eta erleen kalterako. Iritsi berrien agerpenak Hatidzeren bizimodua betiko suntsi lezakeen gatazka eragingo du.

.

DISNEY+

Onward

Fantasiazko mundu batean girotuta, Ian eta Barley Lightfood, bi anaia elfo nerabe, munduan oraindik magia pixka bat ba ote dagoen deskubritzeko abentura batean murgilduko dira. Dan Scanlonek zuzendutako eta Pixar etxeak ekoiztutako animaziozko filma da.

Estreinaldi gehiago, HEMEN

Estreinaldiak: Apirilak 3 Estreinaldiak: Apirilak 3

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude