Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egiteko

Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egiteko –

Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egiteko kobre oxidoaren erabilera masiboa salatu du Ekologistak Martxanek, beraien atarian irakurri dugunez.

Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egitekoUrriaren 11an Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuordea, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako landa saileko ahaldunekin batu zen, Ainhoa Aizpuru, Elena Unzueta eta Eduardo Aguinacorekin hurrenez hurren. Bertan, “Baso koniferoak berreskuratzeko estrategia” azaldu zuten; neurri nagusia, onddoek jota dauden 40.000 hektareak kobre oxidoarekin fumigatzea da.

Ekologistak Martxan taldea plan honen aurka agertu da; plan honek ez du arazoa konpontzen, ez baitu arazoaren jatorria ukitzen; espezie arrotzen landaketa masiboa, Pinus Radiata bezala ezagutzen dena. Kobre oxidoarekin egingo diren haize fumigazioak ingurumenaren aurkako atentatu moduan ulertzen dira, mendi eta erreken erailketa ekarriz. Kobre oxidoa espektro orokorreko biozida gisa sailkatutako gai kimikoa da, egurra babesteko erabili ohi dena, eta Europako Batasunaren REACH 2015/830 araudiaren arabera, oso toxikoa da uretan bizi diren izakientzako eta arrisku larri eta kronikoa ingurumenarentzako. Hori dela eta, aipaturiko substantzia ingurumenean ez askatzea gomendatzen da, eta isurketak egotekotan lurrazaleko eta lurrazpiko uretatik urrun mantentzea eta garbiketarako erabili den ur kutsatua deuseztea.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ez dituzte honako gomendio hauek kontutan izango, are gehiago, zonalde hauetako fumigazioetarako baimen bereziak eskatu dituzte. Fumigazioak mendi eta erreka eremu zabalei eragingo die, karbono oxidoaren hedatze orokorrari bide emanez. Neurri honek fumigazio zonaldeetako ur eremuak eta errekak kutsatuko ditu, bertako bizidunak kaltetuz; animaliak, gizakiak eta baita landareak ere. 

Ekologistak Martxanen iritziz, fumigazioak gure erreketan eragingo duen kaltea konponezina izan daiteke. Horregaitik URA agentziak gai honi buruz duen iritzia jakin nahiko genuke: kobre oxidoaren erabileran, Eusko Jaurlaritzaren pausuak jarraituko ditu, edo gizartearen eta ingurugiroaren interesen alde egingo du? Legea errespetatzen dela ziurtatuko dute eta fumigazioei limiteak ezarriko dizkiete?

Erabaki honekin Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek egur industriaren interes ekonomikoen alde egiten dutela argi geratu da. Ekologistak Martxanen ustetan bertako basoen alde egiteko momentua iritsi da, bioaniztasunean aberatsa eta izurriteei aurre egiteko erraztasunak dituzten basoen aldeko apustua eginez.

Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egiteko
ekologia, fumigatzea, kobre oxidoa, kutsadura, pinua
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude