Pierrette

Pierrette –

Pierrette
Arg: Atauri

Ezpeize-Ündüreinen da etxaldea, Xiberuan. Pierrette? Hau izen bitxia Xiberuko etxalde batentzat. Omen denboran, Pierrette batek, abizenez, erosi zuen baserri hori.

Joan den ebiakoitzean, hantxe zeuden ehun bat behi, barrukian libro. Gu han bilduak ginen 400 lagun, haiei so eta behiak ere artetan guri begira.

Balekite… Bai, balekite zerendako zen holako usaiaz kanpoko jende biltzea.

Balekite hiltzerat kondenatu dituztela…

Balekite kanpoan sendi den udaberriaren usainetik, koloretarik ez dutela aurten gozatuko…

Basaburuko bost mendietan eta gero Biarnoko goi bortuetan. Gasconne behi zuri elegante horiek ez dira ikusiko gozo-gozoa alhan. Badira urteak administrazio sanitariokoak tematzen direla milaka behiren hiltzen tuberkulosiaren eritasuna kasatu nahiz… Frantziako Estatua haragiaren esportatzeko statut indemne harribitxia gorde nahian dabil itsuki bazter guzietan herioaren barreiatzen.

Alta, behi horien haragia jaten ahalko da.

Alta, aski litzateke ELBk galdegiten duen bezala behi horiek aurten etxaldean atxikitzea eta ikustea, aztertzea zer bilakatzen diren; beste protokolo bat entseatzea, hots.

Nola deabru erran behar zaie bulegoetako jaun-andere horiei beste estrategia bat behar litzatekeela beharbada pentsatu urteetako porrotaren bildumaren aitzinean!

Milaka kabalaren hiltzaile hotz horientzat behiak… eta hauen hazleak zenbakiak baizik ez dira.

Balekite barruki horretako behi bakoitzak izen bat duela…

Azken momentura arte sinetsi nahi dut Mirtille, Olive eta Peluche besteak beste salbatuko ditugula. Pierrette etxaldeko hiru haurren behiak direlako… familiako haurrideak bezala.

Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratua

Pierrette

Landibarren laborari, ELB sindikatuko idazkari nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude