Peter Friedl-en hitzaldi-entsegua Bilbon

MjQ1Mw==

Peter Friedl-ek Secret Modernity izeneko hitzaldi-entsegua aurkeztuko digu larunbatean, Bilboko Muelle 3eko egoitzan. Secret Modernity berriki argitaraturiko izen bereko testu batetan oinarrituta, irudi eta filme zati aukeraketa batez horniturik, historiaren segidaz hausnarketa bat da, adibidetzat Italiaren Afrikako kolonizazioaren historian ekoiztutako irudietaz baliatuz.

Muammar al-Gaddafi koronela Erroman italiar kolonizazioaren aurkako erresistentziaren buruzagi zen Omar al-Mukhtar-en erretratua soinean josita zeramala azaldu zeneko hartatik hasita, Italiako afrikar kolonizazioaren Historiaren kontakizun mamitsu bat eraikitzen du gertakizun, irudi eta pasadizoen detaileei erreparatuaz. Le Corbusier-etik Pasolini-ra, Marinetti-tik Sofia Loren-era, atzerantzko lerro bat marrazten du Il Duce-raino Etiopia, Eritrea, Libia edo Dodecanese irletatik igarota.

(Saioa ingeleraz izango da, itzulpenik gabe. Galdeketa txandan ahaleginak egingo dira itzulpen moduko bat gaitzeko.)

Irudia | Gadafiren paparrekoa | Peter Friedl | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.