Zer egin nahi duzu hil baino lehen?

“Zer egin nahi duzu hil baino lehen?”… Galdera hori egiten diote edozeini kalean. Erantzuna ematen duenean, argazki bat ateratzen diote Polaroid kamerarekin. Eta gero, eskatzen diote idatz dezala eman duen erantzuna eskuz, bere argazkiaren gainean.

MjQzOQ==

Estatu Batuetan (New Yorken, Chicagon, Atlantan,…) eta Indian (Delhin, Gujaraten, Udaipurren…) dabiltza galderak egiten, kultura-ezberdintasunak nabarmenago agertzeko asmoz; eta ospitaletan ere bai, han nola hala bizi direnek beste ikuspegi bat eman dezaketelakoan.

Bizitza honetan zer da benetan garrantzitsua? Zein balio nagusitzen dira gizartean? Kultura-ezberdintasun handiak al daude leku batetik bestera? Zerk motibatzen gaitu erabakiak hartzera? Zoriontsuagoak al dira heriotza presenteago duten pertsonak? Zein balio indartu behar genituzke?… Galdera horien inguruan sortu zen ekimen berezi hau.

Sustatzaileak konbentzituta daude, gainera, hil baino lehen zer egin nahi duzun galderari erantzuteak, heriotza presenteago edukitzera eramaten gaituela, motibatu egiten gaituela, nor bere helburuen atzetik jartzeko akuilu lana egiten duela.

Arte soziologikoa? Kultura-ikerketa?… Erakusketak ari dira egiten, liburua argitaratu dute eta beren webgunean ere argazki berriak ari dira eskaintzen etengabe. 

“Zer egin nahi duzu hil baino lehen?”… Batzuk tupustean harrapatzen ditu galderak, bestetzuek ondo hausnartua dute erantzuna; batzuek serio erantzuten dute, bestetzuek ironiaz… 

Ondorio batzuk nabarmenak omen dira: indiarrek baino beldur handiagoa diote heriotzari estatubatuarrek; amets indibidualista eta materialistagoak dituzte estatubatuarrek; ameslariagoak dira indiarrak; komunitatearen zentzu handiagoa dute indiarrek eta garrantzia handiagoa ematen diote aldamenekoaren zoriontasunari; originalak izateko, asmatzaileak, konkistatzaileak izateko hezituak daude estatubatuarrak… Lehen ondorio nabarmenenak baino ez omen dira horiek.

Zuk, erantzun zintzotasunez, zer egin nahi duzu hil baino lehen?

Argazki guztiak han, lagin bat hemen:

MjQ0MA==MjQ0MQ==MjQ0Mg==MjQ0Mw==MjQ1MA==MjQ0NA==MjQ0NQ==MjQ0Ng==MjQ0Nw==MjQ0OA==MjQ0OQ==

Irudia | before i die i want to… | before i die i want to… | Creative Commons By SA
Irudia | before i die i want to… | before i die i want to… | LGPL

balioak, bizitza, heriotza, Kultura

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

Zer duzu buruan “Zer egin nahi duzu hil baino lehen?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude